Teofilo
Teofilo (grezieraz: Θεόφιλος, Theophilos; 813 – Konstantinopla, 842ko urtarrilaren 20a) Bizantziar enperadorea izan zen 829-842 urteetan. Frigiar edo Amoriar dinastiako bigarren agintaria izan zen.
Teofilo | |||
---|---|---|---|
829ko urriaren 2a - 842ko urtarrilaren 20a ← Mikel II.a - Mikel III.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 813 | ||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||
Heriotza | Konstantinopla, 842ko urtarrilaren 20a (28/29 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Mikel II.a | ||
Ama | Thekla | ||
Ezkontidea(k) | Teodora II.a | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Amorian dynasty (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | agintaria |
Bizitza
aldatuAita ez bezala, ikonoklasta sutsua zen. 823ko ediktu baten bidez, ikonoak debekatu zituen. Askotan aipatu da aurkariekin erabiltzen zuen ankerkeria, baina kontakizun hauek, ziur asko, puztuta daude[1].
Jargoira igo zelarik, siziliarrak sarrazenoen kontra borrokatzen ari ziren, baina ezin izan zien lagundu, indar guztiak Bagdadeko kalifen aurkako gerran jarri zituelako. Teofilok berak hasi zuen gerra hau. Izan ere, agintaldiaren hasieran, Pertsiako zenbait iheslariri babes emana zien. Horietako bat, Theophobos, enperadorearen arreba Helenarekin ezkondu eta Inperioko jeneraletako bat izatera iritsi zen. Gerlaren hasiera arrakastatsua izan zen bizantziarrentzat, 837an Samosata eta Zapetra, Al-Mu'tasim kalifaren sorterria, hartu eta suntsitu baitzituzten. Al-Mu'tasimek, mendeku egarriz, armada handia bildu zuen. Dibisio batek Teofilo buru zuen bizantziar armada azpiratu zuen, eta besteak Amorium, Frigiar dinastiaren sorlekua, setiatu. Hiriak berrogeita hamabost egunez heroikoki eutsi zuen, baina 838ko irailean Al-Mu'tasimen eskuetara erori zen. Amorium erraustu, 30.000 biztanle hilarazi eta gainerakoak esklabo saldu zituzten. Teofilo, kolpe latz hau inoiz gainditu gabe, 842 hasieran hil zen[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Theophilus Encyclopædia Britannica Eleventh Edition (1910-1911)
Aurrekoa Mikel II.a |
Bizantziar Inperioko enperadorea 829-842 |
Ondorengoa Mikel III.a |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teofilo |