Bilbao Basket
Club Basket Bilbao Berri, S. A. D.,[1] Bilbao Basket izen herrikoia eta, babesletzagatik, Surne Bilbao Basket deitua,[2] Bizkaiko hiriburuko saskibaloi talde profesionala da, gaur egun ACB ligan dagoena.[3] Bilbao Arena kirol jauregian du egoitza.
Bilbao Basket Berri | ||||
---|---|---|---|---|
Ezizena | Beltzezko gizonak | |||
Ligak | LEB Oro | |||
Sorrera | 2000 | |||
Historia | Bilbao Basket (2000–gaur egun) | |||
Bazkideak | 6.000 inguru | |||
Pabiloia | Bilbao Arena (10.100 leku) | |||
Kokapena | Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria | |||
Taldearen koloreak | Beltza eta zilarra | |||
Lehendakaria | Predrag Savović | |||
Entrenatzailea | Álex Mumbrú | |||
Txapelketak | 1 LEB Oro 1 LEB Plata 1 Copa LEB Plata | |||
Maskota | Armiarma | |||
Webgunea | www.bilbaobasket.biz | |||
Uniformeak | ||||
|
Historia
aldatu2000. urteko martxoaren 7an sortua,[4] ordurako desagertutako Caja Bilbao taldea ordezkatu zuen. Bilboko hiriak urte askoan izandako saskibaloi tradizioa berreskuratzeko asmoarekin eratua, Bizkaiko erakunde publikoen laguntza izan zuen, bai eta bestelako hainbat erakunderena ere, Bilboko Athletic Klubarena esaterako.
Hasierako denboraldian, LEB-2 mailan jokatzen hasi zen, eta bigarren denboraldian, 2001-2002an, igoerako kanporaketa jokatu ostean, zilarrezko mailara (LEB-1 liga) igotzea lortu zuen. Azkenik, 2003-2004 denboraldian Bilbao Basketek urrezko mailara, ACB Liga, igo egin zen[3]. Taldearen izena, bere babesle garrantzitsuena den, Lagun Aro aseguru etxearengandik jaso zuen. Taldeak dituen bestelako babesleen artean, FEVE, El Correo, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia daude.
2006-2007 denboraldirako Iurbentia izeneko eraikuntza-enpresa bihurtu zen babesle nagusia. Hala ere ez zen luzaro iraun[5] eta 2009ko uztailaren 24an Bizkaiko Foru Aldundiak ordezkatu eta Bizkaia Bilbao Basket hartu zuen izena. Akordio hori zela eta, taldeak egoitza tradizionala zuen La Casilla pabilioia utzi eta Bilbao Exhibition Centre eraikinean dagoen Bizkaia Arena hartu zuen pabilioitzat[6]. Azkenik, 2010 urtetik aurrera Miribilla auzoan dagoen Bilbao Arenan jokatu ohi duelarik.
2009/10 denboraldia seigarrena izango da ACB Ligara igo zenetik. Denboraldiaz-denboraldia taldea koskortu egin da Ligan.
Gaur egun, Bilbao Basketek ACB Ligan jokatzen du, liga honetako aurrekontu txikienetarikoa duelarik. Taldeak normalki Etxetxuko udal pabiloian jolasten zuen, baina 2005-2006 denboraldian, Saski Baskoniaren aurka Bizkaia Arenan jolastu zuen, Bilbao Exhibition Centreren pabiloian alegia. Partiduan 12.500 ikusle izan ziren, eta Saski Baskonia taldea garaitzea lortu zuten.
BEC bertan eta 2007ko urtarrilaren 6an Bilbao Basketek Saski Baskonia taldearen aurka jokatu eta ACB Ligako partida batean izandako ikusle gehien izan zituen, hau da, 15.414[7].
Bilbao Basketek bere etxeko norgehiagokak, Etxetxuko Udal pabiloian jokatzen zituen, pabiloiak guztira 5.200 ikuslerentzako edukiera dauka[8]. Dena den, 2006an, Miribillako auzoan 10.000 ikusleentzako pabiloi berria eraikitzeko erakundeen arteko akordioa sinatu zen. Pabiloi berriarekin batera Miribillako auzoaren kiroldegi berria eraiki zen, eta lanak 2010. urterako amaitu zituzten.
2008/09 denboraldian lehendabizikoz Europa mailako txapelketan parte hartzea lortu zuen: Eurocupen hain zuzen ere. Bertan Final Eight jokatu[4] eta finalaurrekoan kanporatu zuten.
2010-2011 izan zen taldearen urterik onena. Bizkaia Bilbo Basket bihurtu zen, aldundiarekin 1,9 milioi euroko babes akordioa sinatuta. Bilbo Arenan jokatzen hasi zen sasoi horretan, eta lanek izan zuten bi urteko atzerapenaren ondoren, aldundiak 45 milioi euroko pabiloi bat eraiki zuen Miribilla auzoan, 10.000 eserlekuz eta kiroldegi batez ere hornitua. Sasoi hartan ligako txapeldunorde izan zen, Bartzelonaren aurka 3-0 galdu zuen finalean, eta Euroligarako sailkatu zen. 2011-2012a ere gozoa izan zen, 11 milioi euroko aurrekontua eta CSKA Moskuren aurka galduriko Euroligako final-laurdenetako kanporaketa. Bilbo Basket Europako elitean zen, baina aurrerantzean ezer ez zen berdina izango.[9]
2012-2013 urtean hasi ziren arazo larriak. Bizkaiko Foru Aldundiak 1,9 milioi euroko babesa kendu zuen, eta taldeak Eurokopako finala galdu zuen. Irabazi izan balu, Euroligarako sailkatuko zen berriz. Baina ez zuten behar adina diru, eta Bizkaiko Aldundiak 5,2 milioi euroko erreskatea egin behar izan zuen ekainean. Ogasunarekin zituen zorrak barkatu, eta hainbat publizitate kontratu aurreratu zituen. Gerora, Jose Luis Bilbao orduko Bizkaiko ahaldun nagusia ikertua izan zen laguntza haiengatik, baina fiskaltzak kasua artxibatu zuen aurtengo otsailean.[9]
Taldeak kostuak murriztu beharra zeuzkan 2013-2014rako, baina ez zuen lortu. Onarturiko aurrekontua diru sarrera errealak baino askoz handiagoa izan zen. Jokalariak, ogasuna, zuzendaritzako kideak... Hartzekodunak asko ziren. 2014ko urtarrilean, Gorka Arrinda kontseilariak jakinarazi zuen 1,5 milioi euro behar zituela jokalarien soldata ordaintzeko. Jokalariek ere greba mehatxua egin zuten. Taldeak ez zuen babesle sendorik. Krisi hark akzioak saltzera behartu zuen Gorka Arrinda. Mezua argia zen: hura taldean zegoen bitartean zaila izango zen Bizkaian babesleak aurkitzea.[9]
2014ko udan, eta zorrak tarteko, ACB ez zion ligan izena ematen utzi Bilbo Basketi. Beste taldeek neurria berretsi zuten bileran —ACBko egutegia Bilbo Basket gabe ere zozkatu zuten—, baina, azkenean, Espainiako Kirol Auzitegiaren ebazpen batek Bilbo Basket onartzera behartu zuen ACB. Bilboko taldeak bideragarritasun plan zorrotza jarri zuen martxan, jokalari, hartzekodun eta Ogasunarekin zituen zorrak apurka kitatuz joateko.[9]
Aurrekontu murrizketa kirol mailan sumatu zen, eta aurreko bi sasoietan (2015-2016 eta 2016-2017) 10. postuan bukatu zuen. 2015-2016an, halere, ikusle gehien bildu zuen ACBko pabiloia izan zen Miribilla. Arazo ekonomikoak zuzentzeko bidean zeudela zirudien, baina, 2016ko udan, milioi bat euroko mailegua eskatu behar izan zion Caja Rural bankuari.[9]
2017-2018 sasoia izan da okerrena kirol mailan, eta bulegoetan ere gogorra izan da. Ia sei milioi euroko zorra zuen taldeak, hirutik gora Ogasunarekin atzeraturiko ordainketak ziren, eta hiru soldata zor zaizkie jokalariei. LEBera jaistean, taldeak 1,4 milioi jasoko zituen jaitsiera funtsetik.[9]
Diru-sarrera horri esker, talde lehiakorra egin ahal izan zuten LEB mailan eta urte txukuna egin. Mumbruk, bere lehen urtean entrenatzaile bezala, hartu zuen taldearen gidaritza eta ondo atera zitzaion. Denboraldian zehar taldea ondo joan zen eta bigarren postua lortu eta gero, playoffetarako sailkatu ziren. Final laurdenetan Palentzia hartu zuten mendean eta ondoren Bilbao Arenan jokatutako Final Fourrean taldeak igoera lortu zuen Melilla eta Palma garaituz.[10]
LEB Ligan denboraldi ona egin ondoren, Bilbao Basketek jokalari gehienak mantentzea eta aldaketa gehiegi ez egitea erabaki du. Nahiz eta ligako aurrekonturik baxuena izan, gizon garrantzitsuak batu zaizkie beltzezko gizonei, hala nola Ondřej Balvín, Rafa Martínez eta Axel Bouteille, igoeraren egileetako batzuekin batera.[11] Sentsazioak onak ziren, baina ez du denbora askorik ematen taldearen erreakzioa ikusteko, koronabirusaren pandemiaren ondorioz mundu osoko kirol lehiaketa gehienak bertan behera geratzen baitira, besteak beste, ACB Liga.[12]
2020-21 denboraldia jokalari garrantzitsuen galerarekin hasten zen, Ben Lammers edo Emir Sulejmanović kasu, eta emaitza txarrek taldea LEB mailara ia jaistea eragiten zuten, baina azkenean maila mantentzea lortu zuen bere azken partidan Joventuti aise irabazi ondoren. Bestalde, 2021-22 denboraldian, hasiera txarra izan arren, taldeak ACBko Playoffetan sartzetik garaipen batera geratzea lortu zuen. Kirol mailan denboraldi ona egin ondoren, Alex Mumbru entrenatzaileak klubarekin zuen kontratua ez berritzea erabaki zuen eta aulkiaren buruan lau denboraldi eman zituen.[13]
2025ean taldeak ezin hobeto biribildu zuen klubaren sorreraren 25. urteurrena. FIBAren Europako Kopa irabazi zuten, finalean PAOK Tesalonika garaituta. Hala, bilbotarrek beren historiako (eta baita bizkaitar talde profesional bateko) lehen nazioarteko titulua lortu zuten, eta mugarri bat ezarri. Galdu egin zuten itzulerako partida (84-82), baina joanekoan lortutako emaitzak ahalbidetu zien txapeldun izatea, zazpi punturen aldeagatik irabazi baitzuten Miribillan (72-65).[14]
Jokalariak
aldatuBere partaide izan diren artean aipagarri dira, Txus Bidorreta, maila guztiak igotzea lortu dituen entrenatzailea; Javi Salgado kapitaina, taldean zegoen bilbotar bakarra, Santutxukoa. Eta Fred Weis, 2005eko Eurobasketean Frantziarekin brontzezko domina eskuratu zuen jokalaria. Horrez gain, Fred Weis 2005-2006 denboraldian erasoan errebote gehien hartu zituen ACB Ligako jokalaria izan zen, eta aldi berean tapoi jartzailerik nabarmenena.
2024/2025 denboraldiko taldea
aldatuRETAbet Bilbao Basket taldeko jokalariak
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Jokalariak | Entrenatzaileak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
Kirol ibilbidea
aldatuUrtea | Liga | ACB Kopa | Superkopa | Europa | Besterik | |
---|---|---|---|---|---|---|
2000-01 | LEB 2: 13.a | |||||
2001-02 | LEB 2: 1.a | LEB 2: 1.a | ||||
2002-03 | LEB 1 | LEB 1: 2.a | ||||
2003-04 | LEB 1: 1.a | LEB 1: final 1/2 | ||||
2004-05 | ACB, 14.a | |||||
2005-06 | ACB, 15.a | |||||
2006-07 | ACB, 10.a | |||||
2007-08 | ACB, 6.a | final 1/2 | 2.a | |||
2008-09 | ACB, 8.a | Eurocup: final 1/2 | ||||
2009-10 | ACB, 9.a | final 1/4 | Eurocup: final 1/2 | |||
2010-11 | ACB, 2.a | final 1/4 | ||||
2011-12 | ACB, 6.a | final 1/2 | Euroliga: final 1/4 | Euskal Kopa, 2.a | ||
2012-13 | ACB, 6.a | final 1/4 | Eurocup: 2.a | Euskal Kopa, 1.a | ||
2013-14 | ACB, 14.a | final 1/2 | Eurocup: 1/32 | |||
2014-15 | ACB, 4.a | final 1/4 | ||||
2015-16 | ACB, 10.a | final 1/2 | Eurocup: 1/32 | |||
2016-17 | ACB, 10.a | Eurocup: multzoa | ||||
2017-18 | ACB, 17.a (jaitsi) | Eurocup: multzoa | Euskal Kopa, 1.a | |||
2018-19 | LEB Oro, 2.a (igo) | LEB Kopa: 2.a | Euskal Kopa, 1.a | |||
2019-20¹ | ACB, 6.a | final 1/4 | Euskal Kopa, 2.a | |||
2020-21 | ACB, 17.a | Champions League: multzoan | Euskal Kopa, 2.a | |||
2021-22 | ACB, 9.a | Euskal Kopa, 1.a | ||||
2022-23 | ACB, 12.a | Champions League: final 1/16 | Euskal Kopa, 2.a | |||
2023-24 | ACB, 13.a | Europe Cup: final 1/2 | ||||
2024-25 | ACB, ? | Europe Cup: 1.a |
- ¹ 2019-20 denboraldian COVID-19 pandemiaren erruz fase erregularra eten eta azken fase bat jokatu zen. Bilbao Basket A taldeko 6.a izan zen.
Palmaresa
aldatuEspainian: 3
aldatuBehe mailatan
aldatu- LEB Oro (1): 2003-04
- LEB Oro Kopa (0): finalista 2003 eta 2019an
- LEB Plata (1): 2001-02
- LEB Plata Kopa (1): 2001-02
Nazioartean: 1
aldatu- FIBA Europe Cup (1):
- Txapelduna: 2025
- Eurocup (0):
- finalista: 2013an.
Euskal Herrian: 3
aldatu- Euskal Kopa (3): 2012, 2017, 2018
Entrenatzaileak
aldatuUrteak | Izena | Herrialdea |
---|---|---|
2000-2001 | Txutxo Sanz | Euskal Herria |
2001 | Pedro Zorrozua | Euskal Herria |
2001-2010 | Txus Bidorreta | Euskal Herria |
2010-2013 | Fotis Katsikaris | Grezia |
2013-2014 | Rafa Pueyo | Euskal Herria |
2014-2016 | Sito Alonso | Espainia |
2016-2017 | Carles Durán | Katalunia |
2017-2018 | Veljko Mršić | Kroazia |
2018 | Jaka Lakovič | Eslovenia |
2018-2022 | Àlex Mumbrú | Katalunia |
2022-egun | Jaume Ponsarnau | Katalunia |
Janzkera eta babesle nagusiak
aldatu
|
|
Kirol-lagunarteak
aldatuKlubak egun zazpi kirol-lagunarte ditu. Lehendabizikoa "Hirukoa" izan zen[17], gero "Bidorreta" eta "Javi Salgado" sortu zuten. Frédéric Weisek "2.18" izenekoa eta Marko Banicek berea ere izan zituzten. Azken biak "La Casilla" eta "Erandioko Bilbao Basket" dira.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Consejo Superior de Deporte. Relación de SAD — Portal del Consejo Superior de Deportes. .
- ↑ «Surne, nuevo patrocinador del Bilbao Basket» Deia 2021/09/17.
- ↑ a b ACB Ligaren webgunea
- ↑ a b Deia: Una trayectoria a la carrera [Betiko hautsitako esteka]
- ↑ El Correo: La crisis de patrocinadores
- ↑ El Correo: 'Bizkaia Bilbao Basket'
- ↑ 15.414 espectadores
- ↑ Webgune ofiziala
- ↑ a b c d e f Magro Eizmendi, Imanol. (2018-5-15). «Hustuz joan den puxika» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ [1]
- ↑ (Gaztelaniaz) Plantilla del RETAbet Bilbao Basket 2019 - 2020. 2020-1-13.
- ↑ (Gaztelaniaz) «La ACB acuerda la suspensión temporal de la Liga Endesa, hasta el 24 de abril» Gigantes 2020-4-15.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mumbrú dice adiós al Bilbao Basket» El Correo 2022-06-06.
- ↑ Bastida Alzuru, Jone. (2025-04-23). «Bilbo Basketek irabazi du Europako Kopa» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ «Los hombres de negro caen con todos los honores tras poner contra las cuerdas al Barça campeón» El Correo 2011-06-15.
- ↑ «Bilbao Basket busca dar el salto hacia la elite del baloncesto» Gara 2007-10-05.
- ↑ Webgune ofiziala
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Bilbao Basketen webgune ofiziala