Bilbao Arena
Bilbao Arena Bilboko kirol pabilioi handiena da. Bilbao Basket saskibaloi taldearen jokalekua da.
Bilbao Arena | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′08″N 2°55′33″W / 43.2522°N 2.9258°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2010 |
Inaugurazioa | 2010eko iraila |
Jabea | Bilboko Udala |
Kirola | saskibaloia |
Erabiltzailea | Bilbao Basket |
Edukiera | 10.014 |
Arkitektura | |
Kokalekua
aldatuMiribilla eta Bilbi (Bilbo Zaharra) auzoen artean kokatua dago, Askatasunaren etorbidearen 13. zenbakian.
Historia
aldatu2010eko irailean inauguratu zen. Javier Pérez Uribarri arkitektoak proiektatu eta eraiki zuen.
Eraikina
aldatu10.100 pertsonako edukiera du. Bertan, Bilboko udal kiroldegia dago eta pabilioia bera funtzio anitz burutzeko balio du.
-
Idazkuna eraikinaren atarian
-
Gallastegi kaleko ikuspegia.
Garraiobidea
aldatuPabilioiak estalpeko parking bat badu ere, plaza gutxi daude eta garraio publikoaz bertaratzeko diseinatua dago, nahiz eta oinez metro asko ibili behar diren hurbileneko tren, metro edo tranbia geltokietatik.
Autobusa
aldatuPartida egunetan autobus anezka zerbitzua eskaintzen du Bilbobusek, Askatasuna / Parkea izeneko geltokian. Autobusak partida hasi baino ordubete lehenago irteten dira, eta partida amaitu ondoren itzultzen dira, 10 minutuko maiztasunaz.
Metroa
aldatu- Zazpi Kaleetako geltokia Bilboko metroaren 1., 2. eta 3. lineei dagokio, eta pabilioitik oinez 15 minutura dago.
Trena
aldatuRenfe Aldiriak
aldatu- Miribillako geltokia Renfeko Aldirien C-3 lineari dagokio, eta pabilioitik oinez 5 minutura dago.
- Zabalburuko geltokia Renfeko Aldirien C-1 eta C-2 lineei dagokio, eta pabilioitik oinez 10 minutura dago.
Euskotren
aldatu- Atxuriko geltokia Euskotrenen E4 lineari dagokio, eta pabilioitik oinez 10 minutura dago.
- Zazpi Kaleetako geltokia Euskotrenen E1 eta E3 lineei dagokio, eta pabilioitik oinez 15 minutura dago.
Tranbia
aldatu- Atxuriko geltokia pabilioitik oinez 10 minutura dago.
- Riberako geltokia pabilioitik oinez 10 minutura dago.
Lagun bilduak
aldatuLigan
aldatuDenboraldia | Guztira | Altuena | Baxuena | Bataz-bestekoa |
---|---|---|---|---|
2010–11ko ACB | 165.235 | 8.793 | 7.014 | 7.868 |
2011–12ko ACB | 156.016 | 10.014 | 8.039 | 8.668 |
2012–13ko ACB | 170.562 | 10.014 | 6.917 | 9,476 |
2013–14ko ACB | 154.650 | 10.000 | 7.610 | 9.097 |
Europako txapelketetan
aldatuDenboraldia | Guztira | Altuena | Baxuena | Bataz-bestekoa |
---|---|---|---|---|
2011–12ko Euroleague | 88.686 | 10.014 | 7.436 | 8.869 |
2012–13ko Eurocup | 62.429 | 10.006 | 6.098 | 7.804 |
2013–14ko Eurocup | 44.429 | 8.431 | 4.583 | 5.554 |
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
- Bilbao Arena. Bilboko Udal webgunea (Gaztelaniaz)