Ilunbe baserria Bidania-Goiatzeko dagoen baserria da, XVI. mendea erdialdean eraikia. Tolosatik etorrita, Bidania-Goiatzeko hiriguneko sarrera baino lehenago dagoen ibarreko ekialdeko muturrean dago. Ibar hori, garai batean, sagarrondoz beteta egon zen, dudarik gabe. Baserria 1990eko hamarkadan eraberritu zuten.

Ilunbe baserria
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBidania-Goiatz
Koordenatuak43°07′49″N 2°09′57″W / 43.1304°N 2.1658°W / 43.1304; -2.1658
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXVI. mendea

1996ko uztailaren 17an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak aldatu

 
Baserria 1987an, eraberritze lanak egin baino lehen.

Ilunbe baserria XVI. mendeko erdiko hamarkadetan eraiki zen, 1530etik aurrera. Nahiz eta aldaketak egiteko gutxienez hiru jarduketa garrantzizko egin diren, eraikinak ukitu gabe gordetzen ditu jatorrizko ezaugarri tipologiko asko, bai morfologikoak, bai egiturazkoak. Antzinatasunaz gain, baserriak badu beste ezaugarri garrantzitsu bat: sagardoa egiteko dolare bat gordetzeko egin zen.

Ilunbe baserria handia da, bi solairukoa, behekoa eta estalkipea, azkena garaiera libre handikoa. Oinplano laukizuzena du, zabalera baino sakonera handiagokoa, eta hego-hego-ekialdera begira dago. Eraikin askea izateko egin bazen ere, gaur egun eranskin bat dauka fatxada nagusiari atxikita, hegoaldeko ertzean. Lau hormartetan dago antolatuta, alboetako eustormak eta luzetara jarritako haritz-zurezko egitura duten hiru portikok eratuak. Gailurrari erdiko portikoak eusten dio eta estalkia bi isurialde simetrikok osatzen dute.

Eraikitako bolumenak kutxa bat osatzen du, non bi kasutan izan ezik, hormatal itsuak baoei nagusitzen baitzaie. Bi kasu horietako bat eskuineko fatxadan baoak zabaltzeko egindako jarduketa da, oso egintza arrunta joan den mendeko hasieran. Ondo egina dago. Bigarren kasua fatxada nagusia da. Hiru gorputzek osatzen dute. Alboetako biak trinkoak dira, baina erdikoan, zeinek erdiko bi hormarteak hartzen dituen, baoak nagusitzen dira. Erdiko gorputz horretako beheko solairua itxita dago. Bertan hiru bao baino ez dira ageri: sarrera, erdiko ezkerreko hormarteko ardatzean kokatutako puntu erdiko arku adobelatu batek osatua, eta beste bi kofadura, erdipurdiko jarduketa puntual baten ondorio. Goiko aldean, haritz-zurez egindako pieza bakarreko hiru habe handi daude, oholez egindako itxidura handi bat izan zenaren oinarri direnak. Itxidura horretako ez-funtsezko pieza horizontal guztiak oraindik zutik diraute eta horrek egundoko itxura ematen dio baserriari, konposizioari astuntasuna kenduz.

Dolarea aldatu

Dolarea kubeta handi bat da, sagarrak sartu eta xehatzeko prestatua. Egitura-portikoetako azken hutsarteko atzealde osoa hartzen zuen sakoneran eta erdiko hormarte biak zabaleran, 50 m², gutxi gora-behera. Noizbait jarduketa bat egin zen bertan eta, ondorioz, dolarearen eskuineko erdia bakarrik gordetzen da. Dolarea jardunean jartzeko mekanismoa gaur egun existitzen ez den 11-12 bat metroko habe handi batek eta dolaretik urrutien zegoen habearen muturrean jarritako torloju eskerga batek osatzen zuten. Harrizko pisua torloju horretatik zintzilik zegoen. Dolarearen habea erdiko egitura-portikoaren zentzuan zegoen jarrita eta elementu bertikaletatik pasatzen zen. Elementu bertikal horiek bikoitzak ziren (bernak) eta oraindik ere bertan daude, dolare erdiarekin eta gailur bikoitzarekin, gaur arte iritsi diren elementu bakarrak izanik. Hori gehiegi ez bada ere, ez da gutxi, oso kasu bakanetan baitago berna pare bat baino gehiago.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu