Saiaz Gizarte Zerbitzu Mankomunitatea
Herritarren ongizatea eta bizi kalitateak hobetzea du helburu Saiaz Mankomunitateak. Horrela, Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezilgo 1600 herritarrei Gizarte Zerbitzuen inguruko informazioa, orientazioa eta aholkularitza ematen die.
Saiaz Gizarte Zerbitzu Mankomunitatea | |
---|---|
Mota | aldizkari |
Fitxa teknikoa | |
Gai nagusia | Gizarte Zerbitzuak |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezil |
https://saiaz.eus |
Lau herrietako pertsonekin, taldeekin eta komunitatearekin egiten du lan, hainbat programa eta prestazio emanez.
Sorrera
aldatu1992 eta 1993. urteetan hasi zen guztia. Gipuzkoako Foru Aldundiak Gizarte Zerbitzuetako oinarrizko sarea zabaltzeko sortutako hitzarmenaren ondorioz eta Gizarte Langilearen beharraz jabetuz, ordura arte zegoen modeloa aztertu eta lau udalerrien artean Gizarte Laguntzailearen lanpostu bat ateratzera erabaki zuten.
Orduan zeuden udal hautetsiak eta langileek egindako lanari esker, Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezilek SAIAZ Mankomunitatea sortu zuten 1993ko udazkenean. Eta 1994ko martxoan, gizarte langilea kontratatu eta martxan jarri zuten Mankomunitatea.
Prestazio eta programak
aldatuProiektu bereziak
aldatuSaiaz, 25 urte herritarrekin
aldatu25 urte, hori ospatu zuen 2019an Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak. Mende laurdenak askorako ematen du, bidean herritarren ongizatean garrantzi handia izan duten proiektu asko eta onak egin dira eta urtebetetze hori baliatuz, guztia gogoratzeko bideo[10] bat egin zuten:
Iraganari hautsa kenduz
aldatu2015ean, Bidania-Goiazko hamalau adinekoekin ikus-entzunezko[11] bat egin zen. Dokumentalaren helburu nagusia adineko protagonista horien bizipenak zuzenean jasotzea izan zen, herriko historia, pasadizoak, euskara eta beraiek erabiltzen dituzten espresioak jasoz.
Oso proiektu aberatsa izan zen, jasotako bizipenez gain, adinekoen ilusio eta norbait sentitzearen garrantziaren jabe izan zirelako asko.
Bizitzaz blai
aldatu2016. urtean Errezilen prebentzioan oinarritzen den proiektu bat jarri zen martxan. Hezkidetzan kokatzen zena, eta generoan oinarritutako estereotipoak landu ziren: maskulinitatean eragina dutenak, mutil gazte izate hori ausardiarekin eta abiadurarekin lotzen dutenak…
Guzti horrek dituen ondorioak saihestu eta gutxitzea zen helburua.
Herri txiki beso ugari
aldatuGipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz programan adinekoen parte hartzea sustatu nahian bolondres sareak osatu dira ekintzetan adinekoen bide lagun izateko.
Iragana eta oraina
aldatu2011n egin zen eta landa eremuko adinekoen egunerokotasunaren berri ematen zuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Adineko pertsonak» Saiaz (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
- ↑ «Mendekotasun egoerak» Saiaz (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
- ↑ «Elbarriei zuzendutako zerbitzuak» Saiaz (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
- ↑ «Gizarte bazterketan dauden pertsonak» Saiaz (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
- ↑ «Indarkeria matxista» Saiaz (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
- ↑ «Berdintasuna» Saiaz (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
- ↑ «Atzerritarrak» Saiaz (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
- ↑ «Enplegua» Saiaz (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
- ↑ «Familiak» Saiaz (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
- ↑ Saiaz, 25 urte herritarrekin. (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
- ↑ Bidania-Goiatz, iraganari hautsa kenduz. (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).