Zalduondo

Arabako herria


Zalduondo[1] Arabako ipar-ekialdeko udalerri bat da, Arabako Lautadako kuadrillakoa. Gipuzkoarekin muga egiten du, eta hurbil ditu Nafarroa Garaiko Ziordia, Olatzagutia eta Altsasu. Gasteiztik 31 bat kilometro ekialdera eta Iruñetik 60 bat km mendebaldera dago. Arabako biztanle gutxieneko udalerria da.

Zalduondo
 Araba, Euskal Herria
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaArabako Lautada
Izen ofizialaZalduondo
AlkateaLurdes Lekuona Laburu (Euskal Herria Bildu)
Posta kodea01208
INE kodea01061
Herritarrazalduondar[1]
Kokapena
Koordenatuak42°53′09″N 2°20′50″W / 42.8858°N 2.3471°W / 42.8858; -2.3471
Map
Azalera12,03 km2
Garaiera613-1204 metro
Distantzia31 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria196 (2023)
1 (2022)
alt_left 80 (%40,8) (%52,6) 103 alt_right
Dentsitatea17,79 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
% 27,4
Zahartze tasa[2]% 22,64
Ugalkortasun tasa[2]‰ 0
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 84 (2011)
Genero desoreka[2]% -12,34 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 8,2 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 40,24 (2010)
Kaleko erabilera [3] (2016)
Etxeko erabilera[4]% 22.8 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1.025 baino lehen

Izena aldatu

1025. urteko Donemiliagako goldea agirian, Zalduhondo izenaz ageri da.

Geografia aldatu

Mugakideak aldatu

Ingurune naturala aldatu

Gipuzkoako mugan dagoen Urkilla mendilerroa du herriak iparraldean. Handik, Lizarrate edo San Adriandik barrena zetorren antzinako bidea Zumarraundira, eta hortik Zalduondora. Lizarratek alde batean ditu Urkilla eta Aizkorriko mendilerroak, eta bestean Altzaniako mendiak.

Historia aldatu

Esan bezala, 1025. urtean jada bazen Zalduondoren berri ematen zuen agiririk; beraz, uste da haren sorrera lehenagokoa dela. Garai haietan hasita, Zalduondotik pasatzen da Donejakue bidea.

Udalerriko aztarna zaharrenak, hala ere, Aistra izeneko biztanlerik gabeko herrixkan aurkitu dira: VI. eta VII. mendeetako Erdi Aroko herrixka baten aztarnak. Euskal Autonomia Erkidegoan ezagutzen den Erdi Aroko herrixkarik zaharrena da. Ingurunea pinudiz estalita zegoen, eta Aistran nekazari talde bat bizi zen. Zerealak hazten zituzten.[5][6]

Demografia aldatu

Zalduondoko biztanleria

Politika aldatu

 
Zalduondoko udaletxea

Zalduondoko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
5 / 5
93 (% 69,4)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
0 / 5
36 (% 26,87)
4 / 5
70 (% 54,69)
Independenteak
1 / 5
76 (% 59,38)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Alkateak aldatu

Hauek izan dira Zalduondoko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[7]
Jose Antonio Lopez de Aberasturi Martinez de Ibarreta[7] /

Eduardo Andoni Ribaguda Cañas[8][9]

1979 1983 Batasuna Zalduendoko Aukera[8]
Eduardo Andoni Ribaguda Cañas[7] / Jose Maria Imaz Mugica[8] 1983 1987 Candidatura Independiente de Zalduendo "Zalduendo-ko"[10] / Euzko Alderdi Jeltzalea
Eduardo Andoni Ribaguda Cañas[7] 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Eduardo Andoni Ribaguda Cañas[7][8] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Eduardo Andoni Ribaguda Cañas[7][8] 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Eduardo Andoni Ribaguda Cañas[7][8] 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Eduardo Andoni Ribaguda Cañas[7] 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea
Eduardo Andoni Ribaguda Cañas[7] 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Eduardo Andoni Ribaguda Cañas[7] 2011 2015 Euzko Alderdi Jeltzalea
Gustavo Fernando Fernandez Villate[7][11] 2015 2019 Euskal Herria Bildu
Gustavo Fernando Fernandez Villate[7][12] 2019 2023 Euskal Herria Bildu
Lurdes Lekuona Laburu[13] 2023 Jardunean Euskal Herria Bildu

Garraioa aldatu

Araba Bus sareko   lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

  Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
5 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Alas/Boulebard)Gasteiz (Madril/Arantzabela)ArkautiArkauti (Nekazaritza i.)Arkauti (akademia)OreitiaBurguDulantziGaunaAdanaUribarri JauregiGereñuAlaitzaLangarikaGazeoAgurainErdoñaZalduondoAraia (Iduia) Araia

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:

  Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
9a Araia
Agurain
Erdoña
AmetzagaZalduondoGalarretaGordoaArriolaNarbaxaLuzuriagaZuhatzu Donemiliaga Araia
Agurain
Erdoña

Kultura aldatu

Euskara aldatu

XXI. mendean, Zalduondo da euskara gehien indartu duen herria. 1981ean ia euskaldunik gabeko herria zen, Arabako gehienak bezala. Egun, biztanleen % 51,5k badaki euskaraz. Gazte guztiak euskaldunak dira, eta heldu askok ere ikasi dute.[14]

 
2009ko inauterien irudia.

Inauteriak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Zalduondoko inauteriak»

Otsailaren 3an, inauteri-igandean, Markitos pertsonaia gaiztoa epaitu eta erretzen dute. Markitos beltzez jantzitako panpina gorbataduna da, eta gaitzak sinbolizatzen ditu. Horregatik erretzen dute: gaitzak deuseztatzeko.

Harekin batera, herriko inauterietako beste pertsonaiak hauek dira: pregoilaria (erreketa baino lehen sermoia botatzen duena), porreroak (Lantzeko Ziripoten antzekoak), errauts banatzaileak, elkarrekin doazen atsoa eta agurea, artzaina eta ardiak (pertsonek irudikatuak) eta kale garbitzailea.

 
San Julian eta Santa Basilia baseliza, Aistran

Ondasun nabarmenak aldatu

Argazki galeria aldatu

Zalduondar ospetsuak aldatu

Bitxikeriak aldatu

Burgostik 14 kilometro ekialdera Zalduendo deituriko beste herri bat dago. Nahiz Arabakoa, nahiz Burgoskoa Donejakue bidearen ertzean daude.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Euskaltzaindia. (PDF) 150. arauaː Arabako herri izendegia. .
  2. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. (Gaztelaniaz) «Los resultados de la excavación de la aldea medieval de Aistra (Álava) se presentarán en marzo de 2010», Europa Press, 2009-09-07.
  6. (Gaztelaniaz) Begoña HERNÁNDEZ BELOQUI: «El entorno vegetal del yacimiento medieval de Aistra (Zalduondo, Álava) a través de su estudio paleopalinológico», Munibe, 62. zenbakia, 2011. Ikus 423-438. orrialdeak.
  7. a b c d e f g h i j k l «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  8. a b c d e f «Zalduondo» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  9. (Gaztelaniaz) Cañamero Redondo et al., Antonio. (1982). Enciclopedia Histórico Geográfica de Álava. Haranburu Editor, (IV. Liburukia) 320 or..
  10. (Gaztelaniaz) «Elecciones Locales 1983 (Concejales)» Boletín Oficial de la Provincia Foral de Álava (BOPFA) 42 1983-04-12 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  11. (Gaztelaniaz) «EH Bildu gobernará en nueve municipios de Álava durante la presente legislatura» 20 minutos 2015-06-13 (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  12. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  13. (Gaztelaniaz) «EH Bildu refuerza su poder municipal en la Llanada alavesa» Diario de Noticias de Álava 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
  14. «Zalduondo, euskara gehien indartu den herria», EITB.eus, 2015-02-21.
  15. Andoin-Luzuriaga jauregiaren izendapena, kultura ondasun gisa. EHAA, 1999-07-06.
  16. Lazarragatarren jauregiaren izendapena, kultura ondasun gisa. EHAA, 2002-11-14.
  17. Udaletxearen izendapena, kultura ondasun gisa. EHAA, 2008-01-08.
  18. (Gaztelaniaz) Francisco GÓNGORA: «Carnavales Zalduondo (Álava). Markitos, el malo», El Correo, 2009-10-05.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba