Ireki menu nagusia

Zalduondoko inauteriak

Zalduondoko inauteriak.
Markitos, zintzilikatua.

Zalduondoko inauteriak Zalduondon (Araba) ospatzen diren inauteriak dira. 1975 urtetik ospatzen dira etenik gabe, frankismo garaiko 41 urteko etenaldiaren ondoren. Markitos alegiazko pertsonaiaren inguruan ospatzen dira, panpina moduan irudikaturik, kalez kale eraman eta epaitu ondoren, erre egiten dena.

HistoriaAldatu

Zalduondoko inauteriak 1936 urtea baino lehen ospatzen zelako testigantza ugarietan oinarrituta, Blas Arratibel, Martiniano Martínez de Ordoñana y Joaquín pene Jiménez etnografoen ekimenez herriko inauteriak berriz ere ospatzen hasi ziren 1975 urtean, frankismoaren hondarretan. Geroztik, Euskal Herriko antzinako inauteri ikusgarrienetakoa bilakatu da.

OspakizunakAldatu

Markitos traje beltzez, gorbataz eta txapelaz jantzitako metro bat pasatxoko panpina da. Herriko gazteek paratzen dute inauteriko igande goizean, herriko Martiniano etxean. Lepoan koloreztutako arrautzen lepokoa jartzen diote. Kolorez apaindutako gurdi baten gainean eramaten dute kalez kale. Ondoren, zutoin batetik zinitzilikatu eta herriko bazkaria ospatzen da. Bazkariaren ondoren, berriz edre kalez kale eramaten dute; Markitosekin batera, cenicero edo errauts banatzailea eta kale garbitzailea, musikariak, mozorrrotutako agure bikotea (Markitosen gurasoak), hartza, ardia eta bi porreroak (Lantzeko Ziripoten antzeko pertsonaiak) doaz, beste gazteekin batera, kantuz. Gurdian, Markitosekin batera doa predikadorea haren aurkako hitzaldiak botatzen dituena. Paseoa bukatu ondoren, Markitos lurrean utzi eta erre egiten da, haren inguruan dantza egiten den bitartean, harik eta gazte batek panpina hartu eta bidoi batera sartzen duenera arte.


Kanpo estekakAldatu