Ireki menu nagusia

Lazarragatarren jauregia

eraikitako euskal ondare nabaria Zalduondon

Lazarragatarren jauregia edo Lazarraga jauregia Arabako Zalduondoko herriko erdialdean, elizaren ondoan dago; herriko museoa dugu gaur egun, Museo Etnografikoa, alegia. Jauregia XVI. mendeko bigarren erdialdean eraikia da. Jatorrian, Lazarragatarrak Oñatitik etorritako sendia izan zen, eta horren seinalea ate nagusiaren armarrian dugu. Zalduondoko Museo Etnografikoaren egoitza da egun.

Lazarragatarren jauregia
Kultura ondasuna
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Zalduondo 2008 4 4.JPG
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Herria Zalduondo
Koordenatuak 42° 53′ 09″ N, 2° 20′ 49″ W / 42.885884526°N,2.34700124441°W / 42.885884526; -2.34700124441Koordenatuak: 42° 53′ 09″ N, 2° 20′ 49″ W / 42.885884526°N,2.34700124441°W / 42.885884526; -2.34700124441
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Ondarea
BIC RI-51-0005125
5

Izen herrikoia Casa de los Guizones gaztelaniazkoa du, nahiz euskarazko aztarna nabarmena eduki. Izan ere, aurrealdeko armarriaren alde bietan gizon handi bana ageri da; gerlariak dira.

DeskribapenaAldatu

Oro har, esan daiteke eraikinak oin karratua duela; etxaurrea hareharrizko harlanduz egina dago eta besteak harri-hormazkoak dira. Solairu nagusiaz gainera beheko solairua dauka. Teilatua neurri handikoa da; lau uretara du isuria eta zeramikazko teilaz estalia dago.

KanpoaldeaAldatu

Erlaitza oso xinplea da, bi lerro teilaz osatua; teilak buelta emanda daude, bata bestearen gainean. Ekialdean neurri handiko ataria du, teilatuaren hegala bera baino garaiagoa. Etxaurrean bi zati nabarmentzen dira; behekoan, sarrerako ate handian, alde banatan, bina zutabe joniko daude, ildaskatutako fustedunak. Goikoan armarri handi bat dago, alde batetik Oñatiko ezkuduan agertzen diren arranoa eta oreina dituena eta bestetik Bizkaiko jaurerriaren zuhaitza eta otsoak; Osagaiak klasikoak dira, alde batean eta bestean, gerlari erraldoi bana ditu armarriak. Ate nagusiaren alde banatan, balkoiak daude, harrizko mentsula handien gainean. Baranda ondo landutako burdinaz egina dago. Hegoaldeko fatxadak solairu nagusiaren altueran galeria du; euskarri dira zutabeak, berpizkunde garaikoak, eta zutabe-buru, korintiar kapitelak.

 
Lorategirako fatxada galeriaduna

BarnealdeaAldatu

Eraikinaren barne funtzionamenduaren egiturak bi ardatz ezartzen ditu, atariarekiko eta galeriarekiko elkarzutak. Ardatz bi hauek solairu ezberdinetan daudenez, altuera biko hutsunea utzi zuten, bien arteko lokarri. Hutsune horren euskarri dira beheko solairuko zutabeak, berpizkunde garaikoak; horrek indar handiagoa ematen dio leku horri. Goiko galeriatik sartzen da argia bi solairuetara, eta, argia ardatz izanik, hierarkia-gunea antolatzen da eraikinean; etxeko leku guztietara joateko gune nagusia da, inguruan gelak daudela. Eskailera, eraikinaren bi ardatz nagusiak oinarritzat hartuta, garrantzi handiko lekuan dago; era horretan, nahiz eta neurri handikoa ez izan, garrantzi handikoa da. Eskailerak jatorrizko mailak ditu oraindik, harlanduzkoak. Etxeak eraikina egin zeneko margoak zituen eskaileran eta galerian; baina, egoera txarrean zeudenez, tauletan jarri zituzten, han, jauregian bertan. Aipatutako margoen gaietako bat Lazarraga eta Santa Cruz jaunen armarriak ditugu, jaun horiek baitziren egun galduta dagoen Zalduondoko dorreko nagusiak. Gainerako margoetan pertsonen erretratuak agertzen dira, bakoitza bere jarreran, pertsonaietako batzuk erlijio-mundukoak direla.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu