Aistra
Aistra Zalduondoko herri hustua da. Zalduondoko kaskotik hurbil dago, 1.30 Km iparr-ekialdera. Bertan, baseliza bat baizik ez da geratzen, ondare historikotzat sailkatua.
Aistra | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Zalduondo |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°53′31″N 2°20′05″W / 42.89205°N 2.33472°W |
Demografia | |
Biztanleria | 0 ({{{urtea}}}) |
Historia
aldatuAgirietan lehendabizikoz 1025ean agertu bazen ere, antzinakoa da. XIV. mendean utzi zuten auzoa behin betiko. 2004 eta 2009 artean Euskal Herriko Unibertsitatea eta University College of Londonen arkeologo-talde bat bertan aritu da eta herria erromatarren garaian jendeztatuta zegoela adierazi dute.
VI. eta VII. mendeetan haitzan hondeatutako terraza eta etxebizitza irregularrak eraiki zituzten. Hurrengo mendean aldaketa handiak izan ziren herrian: zenbait etxebizitzez gain nekropoli handia egin zuten. X. mendean egungo San Julian eta Santa Basilisa baseliza eraiki zuten[1].
Aditu hauen ustetan, Aistra Euskal Autonomia Erkidegoko Erdi Aroko herrixkarik zaharrena da[2]
-
Aistrako San Julian eta Santa Basilia baseliza. Atzealdea.
-
Baselizako leiho monolitikoa. Ferra-arkua eta gezileiho estua ditu.
-
Baselizako teilatupeko zurburua.
-
San Julian eta Santa Basilia baseliza. Hegoaldeko horma.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Quirós Castillo, Juan Antonio; Reynolds, Andrew. (2007). Despoblado de Aistra (Zalduondo). Arkeoikuska 06.
- ↑ Aistra noticiasdealava.com webgunean[Betiko hautsitako esteka]