Arturo Alcoceba

politikari espainiarra

Arturo Alcoceba Isusi (Sodupe, Gueñes, 1952ko abenduaren 4a) euskal politikari eta aktibista politiko jeltzale, abertzale eta euskaltzalea da.

Arturo Alcoceba

Eusko Alderdi Jeltzaleako, Gueñeseko lehendakari

1976 - 1981

Sodupeko Batzokiako fundatzaile

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakArturo Alcoceba Isusi
JaiotzaSodupe1952ko abenduaren 4a (72 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaSestao
Familia
AitaArturo Alcoceba Sr.
AmaIsabel Isusi
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Enplegatzailea(k)Deia  (1977 -  2016)
KidetzaEuzko Gaztedi
Gure Esku Dago
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Bizitza

aldatu

Gueñes (Bizkaia) udaleko Sodupe herrian jaio zen 1952ko abenduaren 4an, euskal familia abertzale batean. Arturo Alcoceba eta Isabel Isusiren semea, anaia batekin eta bi ahizparekin.

Aitona Cipriano Isusi zuen, Gerra Zibilean Eusko Gudarostean borrokatu zen euskal milizianoa. Familia euskal abertzalea zenez eta Cipriano Euskadiren eta Errepublikaren alde borrokatu zenez, Gerra Zibilean nazionalek bera eta bere familia osoa etxetik bota zituzten (emaztea haurdun egonik), Castaños auzoko (Galdames) familia-baserria konfiskatu zieten eta diru guztia ere kendu zieten (billete guztiak erre zizkieten) eta Gueñesera joan ziren bizitzera. 1938an Cipriano Isusi espetxeratu zuten El Duesoko Espetxe Kolonian, El Puerto de Santa Mariako Espetxe Zentralean, non Juan de Ajuriaguerrarekin, bere lankide eta lagunarekin, eta baita Jesús María de Leizaolarekin ere.[1][2]

Alcocebaren aita euskalduna zenez eta beti euskal errepublikaren alde egiten zuenez askotan atxilotu zuen Guardia Zibilak. Frankismoan zehar Guardia Zibilak bortizki jotzen zituen euskaldunak, gazteleraz egin zezaten, eta haien gurasoak asko jo zituen Guradia Zibilak.

Txikia zenean Euskara, gramatika eta euskal literatura ikasgaia ikastea debekatuta zegoen, eta Alcocebak hura ikasten zuen lagunekin Sodupeko elizako sakristian. Ikasle bakoitza sarrera batetik sartzen zen, batzuk aurreko atetik, beste batzuk atzeko atetik, eta abar, Guardia Zibilak haien atzetik ez joateko eta ez atxilotzeko, ezkutuan ikasi behar zuten euskara. Haien irakaslea Mungiakoa zen.

Familia

aldatu

Bere arreba Paquita Alcoceba da, euskal politikaria eta aktibista, Gure Esku Dago elkarteko ordezkaria eta bere koinatua Luis Laiseka, euskal politikaria.

Politikagintza eta atxilotzea

aldatu

Alcoceba gaztetik egon zen politikagintzan Euskal Herriaren alde egiten. Eusko Alderdi Jeltzalearen EGIn sartu zen. Gaztetik egon zen afiliatuta Eusko Alderdi Jeltzalera eta "Sodupe'ko uri batzarrean" egon zen sartuta (jelkide). Politikan zegoela, batzarrak, pintadak eta abar egin zituen, horiek debekatuta zeudenean. Askotan atxilotu zuen Guardia Zibilak eta askotan egon zen kartzelan.

Hirurogeiko hamarkadan, EAJn militatzen hasi zen, Egiko erakunde klandestinotik: ikurrinak jarri, pintadak egin, propaganda banatu, legez kanpoko elkarretaratzeak, legez kanpoko bilerak, Aberri Egunaean ekitaldiak, etab. EAJren engranaje klandestinoaren parte zen, Bizkaiko herririk aktiboenetako batean (Gueñes).[3]

Behin, frankismoan, lagun batzuekin batera, Gorbeiara joan eta mendi-puntan ikurrin handia jarri zuten "Gora Euskadi askatuta" eta "Gora euskal errepublika" oihukatuz. Guardia Zibilak hori ikusita haien atzetik joan eta atxilotu eta jo zituzten.

Bere jardun politikoa zela, batzar, ekintza eta pintada politikoengatik atxilotua izan zen Santos Gauna Larriñaga (Larri), José Miguel (Txemi) de la Fuente Zubiaga, Rodolfo Sampelayo Menchaca eta Francisco Javier Calzada Eubarekin batera. 1975eko martxoaren 7an atxilotu zuen[4] Guardia Zibilak, Bilboko Guardia Zibilaren La Salveko kuartelera eraman zituzten eta bertan torturatua[5] izan zen, ospitalera eraman behar izan zuten hori zela eta.[6]

Beraien abokatua Xabier Arzalluz izan zen, politikari gipuzkoarra eta EAJko alderdiburua izandakoa, kartzelara joan zen haien billa eta horien defentsa eraman zuen eta haien fidantza oraindu zuen Arzalluzek eta EAJk. Urtebete eta erdi geroago, errege berriak tronua hartzean (Juan Karlos I.a), indultoa eman zitzaien, 3 urte baino gutxiagoko delitu politiko eta iritzi delituei eman zitzaiena.[7]

« Trece detenidos por actividad subversiva.

Bilbao, 18. (Europa Press.). Trece personas han sido detenidas en Vizcaya por la Guardia Civil como presuntos autores de varias pintadas subversivas aparecidas en los Municipios vizcaínos de Valmaseda, Zalla, Sodupe y Alonsotegui, así como a los asistentes a una pretendida reunión de caracter ilegal celebrada en una localidad próxima a Bilbao.

La Guardia Civil inició sus gestiones a raíz de conocer el pasado día 8 se habían realizado pintadas de carácter subversivo en diferentes puntos de Vizcaya. Los presuntos autores habían huído en un turismo Simca 1.200, ... , que fue localizado e identificado por su propietario Santos Gauna Larriñaga, vecino de Sodupe, quien fue trasladado a la Comandancia de la Guardia Civil, donde -dicen fuentes policiales- facilitó la identidad de sus acompañantes: José Miguel de la Fuente Zubiaga, natural de Aranguren (Vizcaya), soltero; Rodolfo Sampelayo Menchaca, natural de Sodupe, soltero y administrativo; Arturo Alcoceba Isusi, natural de Sodupe, soltero, electricista; Francisco Javier Calzada Euba, natural de Sodupe, soltero, deliante, todos ellos con edades de alrederdor de 25 años.

Los interesados confirmaron que, hace unos tres meses, celebraron una reunión en un caserío abandonado, en un barrio del Municipio vizcaíno de Gueñes.

El pasado día 11 se detuvo a tres de los asistentes a la reunión, y el día 13, a los restantes. Todos ellos, al igual que los citados anteriormente, han pasado, con las diligencias practicadas, a disposición del Juzgado de Instruccion número 1, de Bilbao, junto con el vehículo intervenido.

Periódico ABC, 19 de marzo de 1975 (Pág. 46)[8]

»

Sodupeko Batzokia eta "Jator Enea"

aldatu

Gaztetik egon zen afiliatuta EAJn, 1977an Sodupeko Batzokia eratu zuten Alcocebak eta beste lagun batzuek, frankismoa behin amaituta Batzokiak eratzea legezkoa izaten hasi zenean (bazkide eratzaile dira, egun). Güeñeseko EAJko Buru Batzarreko kide izan zen eta herriko EAJko burua ere, udal hauteskunde-zerrendetan noiz edo noiz joan zelarik. EAJko alde subiranista defendatu eta independentziaren aldekoa momentu orotan.

1980an berak eta beste lagun batzuek emendakin batzuk aurkeztu zituzten Batzokian, bai alderdiari bai Batzokiari zegokienez, eta liskar handia sortu zen. Xabier Arzalluz, EAJko alderdiburu jada, horien abokatu eta lagun zena, Sodupeko Batzokiraino joan zen eta eztabaida egun batzuen ondoren Batzokitik bota zituen Arzalluzek.

Urte horretan bertan, 1980an, Alcocebak eta kanporatutakoek Jator Enea Kultur Kirol Alkartea sortu zuten Güeñesen (elkarte horretarako taberna bat erosiz), Batzokian proposatutakoa aurrera eramateko helburuarekin (kultura-ekitaldiak, euskal dantzak etab.),[9] bai eta eztabaida politikoa sustatzeko beste toki bat ekukitzeko.

1986an Eusko Alkartasuna alderdia sorkuntzak garrantzi handia izan zuen Güeñesen, "Jator Enea" tabernan batzarretan EAren barruan sartzea edo ez eztabaidatu zelako eta horrek ere EA nazionalari eta Carlos Garaikoetxeari ere eragin zion. Alcoceba eta bere lagunak EAJn geratu edo Eusko Alkartasunera edo Herri Batasunera joan ziren, baina ez ziren inonik inora ere banatu eta "Jator Enea" mantendu zuten euskal kultura eta politikagintzarako espazio moduan.

Deia euskal egunkariaren sorreran parte hartu zuen 1977an eta bertan egin du lan betidanik, Kepa Intxaurbe eta Iñaki Gonzálezekin batera (gaur egun Deiako zuzendaria dena). Bertan egonda Andoni Ortuzarrekin ere lan egin zuen, bere kide eta lagun dena.[10][10]

1986an Eusko Alkartasuna sortu zenean EAk bultzatutako Gaur Express egunkarian (1988-1989) sartzea eskatu zion egunkariko zuzendaritzak, baina berak ezetz esan eta Deia euskal egunkarian geratu zen.

Nagusiagoa zenean Sestaora (Bizkaia) joan zen bizitzera. Asti-Leku Ikastolaren sorreran egon zen eta bazkide sortzaileetako bat izan zen, ezkerraldea euskalduntzeko helburuarekin, Ruper Ormaza lankide eta lagun du, Asti-Leku Ikastolaren lehenengo zuzendaria izandakoa. Ikastolen Elkartean murgilduta ere egon zen ikastolen proiektua sustatzeko eta euskalduntze prozesuari Euskal Herri osoan bultzada emateko.

Xabier Arzalluz eta Juan José Ibarretxeren jarraitzaile sutsua zen. EAJko alde subiranista defendatu eta independentziaren alde egon zen uneoro, eta EAJrekin kritiko izateagatik (subiranista izan behar zuela uneoro defendatuz) EAJtik kanporatua izan zen. Alcoceba, era berean, Ibarretxe Planaren defendatzaile sutsua izan zen, Euskal Herriaren independentzia lortzeko.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Cipriano Isusi Alday | Todos los Nombres» www.todoslosnombres.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).
  2. (Gaztelaniaz) haitzgorri. (2018-07-15). «632 presos de Bizkaia en el “El Puerto de Santa María”, Cádiz» ERREPUBLIKA PLAZA (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).
  3. (Gaztelaniaz) «Luis Mari Zarate, un 'humilde' militante de la cultura, la montaña, del PNV y de ELA» www.deia.eus (Deia) (Noiz kontsultatua: 2020-12-30).
  4. (Ingelesez) Euskal Memoria:-Comprender las razones del otro es el camino hacia la paz. (Noiz kontsultatua: 2017-12-23).
  5. (Ingelesez) Euskal Memoria:-Comprender las razones del otro es el camino hacia la paz. (Noiz kontsultatua: 2017-12-23).
  6. (Gaztelaniaz) Trece detenidos por actividad subversiva. (1975). ABC (Madrid) - 19/03/1975, p. 46 - ABC.es Hemeroteca. ABC, 46 or. (Noiz kontsultatua: 2017-12-23).
  7. (Gaztelaniaz) «Amnistía e indultos durante la democracia española» www.elmundo.es (El Mundo) (Noiz kontsultatua: 2020-12-30).
  8. (Gaztelaniaz) ABC (Madrid) - 19/03/1975, p. 46 - ABC.es Hemeroteca. (Noiz kontsultatua: 2017-12-23).
  9. EAEko Elkarteen erregistroa, "Jator Enea Kultur Kirol Alkartea". .
  10. a b «Alcoceba Isusi, Arturo - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-26).

Ikus, gainera

aldatu