Gaur Express
Gaur Express 1989an eta zazpi hilabetez argitaratutako egunkari elebiduna (euskara eta gaztelania) izan zen, egoitza nagusia Bilbon eta ordezkaritzak Donostia eta Gasteizen zituena.
Historia
aldatuLehendabiziko zenbakia 1989ko apirilaren 9an argitaratu eta 208 zenbaki argitaratu ondoren itxi zuten[1]
Erantzuna S.A.k argitaratua eta Xabier Zabaleta zuzendua izan zen. Politikoki Eusko Alkartasunaren hurbiltzat joa izan zen eta Hego Euskal Herrian soilik saltzen zen. Nafarroako Diario de Noticias egunkariaren inprimategian argitaratzen zuten, atal batzuk amankomunak izanik. Salmenta eskasak zirela eta itxi zuten.