Asti Leku Ikastola
Asti-Leku Ikastola, HHko San Mames eraikina | |
Akronimoa | AL |
---|---|
Goiburua | Eslogana (urtero aldatzen da), "Aldapa Leunduz" ("Ibilaldia 2013"-ko goiburua) |
Ezarpena | 1963 |
Mota | Pribatua, Ikastola |
Presidentea | José Felix Ruiz (kooperatibaren lehendakaria) |
Zuzendaria | Txus Bilbao (kooperatibaren zuzendari orokorra) |
Jabea | Asti-Leku S. Coop. |
Irakasleak | 200-300+ |
Ikasleak | 1.800+ |
Afiliazioa | EHko Ikastolen Elkartea |
Kokapena | Portugalete![]() |
Helbidea | Grumete Diego 19. zk., 48.910, Portugalete, (Bizkaia) |
Koordenatuak | 43°18'58.379"N, 3°1'47.546"W |
Webgunea | astileku.eus |
Asti Leku Ikastola (CPEIPS Asti Leku Ikastola HLBHIP) 1963an sortu zen hezkuntza zentro pribatu-itundua da, Portugaleten, Bizkaian, dagoena.
Historia
aldatuHasierak
aldatuAsti Leku ikastolaren eratze prozesua konplexua eta aberatsa izan da; izan ere, inguruko hainbat ikastolaren integrazioaren emaitza da, gaur egun Ezkerralde osorako ikastola dena.
Asti-Leku Ikastolaren sorreran hainbat kidek parte hartu zuten bazkide sortzaile moduan, Sabin Ipiña, Josetxu Beitia, Alejandro Echevarría, José Luis Urigüen, Pablo Escudero, Felix Arambarri, Josu Olazaran, Fernando Balgañón, Felix Basabe...[1][2]
Hasieran, etxez etxe joaten ziren ikasleak bilatzera.[3] Ezkerraldeko familiak seme-alaba txikiekin hara eta nora ibili behar ziren, etxerik etxe euskara irakasten.
Portugaleteko Elai-Alai ikastolaren sorrerarekin batera hasi zen 1963an. Handik gutxira Santurtziko Bihotz Gaztea, Sestaoko Umeen Etxea, Trapagaraneko Itxaropena eta Barakaldoko Alkartu sortu ziren eta epe laburrean Asti Leku ikastola integratzera pasatu ziren.
Asti Leku Koop. Elk.
aldatu1975ean Asti-Leku Kooperatiba eratu zen eta otsailaren 15eko lehenengo Ohiko eta Ezohiko Bilera Nagusi hartan Asti Leku Ikastola Kooperatiba izango zenaren estreinako zertzeladak aurkeztu ziren.
Diseinu harekin kirola, kultura, aisia eta hezkuntza bateratu nahi zituzten eta behin onartuta “A ver si somos capaces/Denon artean egiten badogu, danona izango da” eslogana zeraman publizitate kanpaina jarri zuten abian Ezkerralde osoan.[4]
Gaur egun
aldatuGaur egun, Asti Leku Ikastolan 2 eta 18 urte bitarteko neska-mutilek ikasten dute. Ikastolak bitan antolatu du Ibilaldia 1982an eta 2013an, bigarren honetan Aldapa Leunduz goiburuarekin.[5][6]
Agenda 21 / Agenda 2030 Taldea
aldatuAsti Lekuk "Agenda 21"[7] / "Agenda 2030"[8] (gaur egun) deituriko talde bat dauka orain dela urte asko, ekologismo eta aldaketa klimatikoari buruz. Ekologiarekin loturiko hainbat proiektu egiten dituzte, horien artean Portugaleteko Udalera joan bere proiektuak udal-ordezkariei aurkezteko.[9][10][11][12][13][14] Taldearen koordinatzailea Román Beristain da.
Emaiok Taldea
aldatuIkastolak "Emaiok Taldea" deituriko euskara taldea sortu zuen orain dela urte batzuk.[15][16] Taldearen helburua euskara bultzatzea eta euskalgintzan lan egitea da, horretarako hainbat lan egiten ditu euskaran, euskararen egunean, erromeriak, eta abar.[15][16] Taldearen koordinatzailea Miren Matanzas da.
"Emaiok Taldearen" kide ohien artean daude, besteak beste, Eskolunbe Puente, Eneritz Mancisidor, Asier Alcedo, Ibabe Beristain, Kerman Rengel, Ekhiotz Mancisidor edo Iholdi Beristain, taldearen kide izan ziren ikastolan ikasten zuten bitartean.
Organoak
aldatuAsti Leku S. Coop. kooperatibaren Kontseilu Zuzentzaileko lehenengo lehendakaria Sabin Ipiña izan zen (bazkide sortzailea izateaz aparte).[17]
Ruper Ormaza izan zen Asti-Leku Ikastolako zuzendaria 30 urtez (1980-2010).[18][19][20] Ruper Ormaza 1978 urtetik egon zen lanean ikastolan, lehendabizi, jardun bikoitzean, Ikastolaren zuzedaria eta Asti-Leku S. Coop. enpresa kooperatibaren zuzendari orokorra.
Gaur egun Txus Bilbao da kooperatibaren zuzendari orokorra, Juan Carlos Naberan ikastolaren zuzendaria (2018 urtera arte) eta Jose Felix Ruiz Asti-Leku S. Coop. kooperatibaren Kontseilu Zuzentzaileko presidentea.[21]
Asti Leku S. Coop. Kooperatibako Kontseilu Zuzentzailea
aldatu- Lehendakaria: José Félix Ruiz
- Lehendakari ordea: Josefina San Miguel
- Idazkaria: Oskar García de la Calle
Asti Leku S. Coop. kooperatibako zuzendari orokorra
aldatu- Txus Bilbao (2010-)
- Ruper Ormaza (1980-2010)
- Sabin Ipiña (1975-1980)
Asti Leku Ikastolako zuzendariak
aldatu- Iñaki Vázquez (2018-)
- Juan Carlos Naberán (2010-2018)
- Ruper Ormaza (1980-2010)
Irakasleak
aldatuAsti Leku Ikastolako irakasle dira edo izan dira:
Ikasle ohiak
aldatuAsti Lekuko ikasle izan dira:
- Aitor Beitia, dantzari eta politikaria
- Fernando Valgañón, zuzendari, ekoizle eta aktorea
- Aintzane Urkijo, politikaria, Santurtziko alkatea
- Ainhoa Basabe, politikaria, Sestaoko alkatea
- Izaskun Aurrekoetxea, politikaria
- Imanol Pradales, soziologoa, unibertsitateko irakaslea eta politikaria, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria[22][23]
- Gorka Egia García, politikaria
- Borja Kristobal, politikaria
- Txus Romón, politikaria
- Roberto Berrocal, piano-jotzailea
- Igor Santos Salazar, historialaria eta mediebalista
- Itxaso Quintana, aktorea
- Kepa Solozabal, legelaria
- Ivan Jiménez Aira, abokatua
- Mikel Santiago, idazlea eta eleberrigilea
- Xabier Eskurza, futbolaria
- Ander Alaña, futbolaria
- Iñaki Goitia, futbolaria
- Patricia de la Torre, politikaria
- Maider Urbaneta, politikaria
- Jon Casamayor, aktorea
- Eukene Galarraga, politikaria
- Asier Zaballa, musikaria, Manifa taldearen kidea
- Eneritz Mancisidor, irakasle eta politikaria
- Urtzi Alea, politikaria
- Eskolunbe Puente, atleta
- Nahikari Rodríguez, aktorea
- Nerea Martínez Martín, dantzaria
- Ixone Andreu, gizarte langile eta politikaria
- Hegoa Álvarez Zorroza, poeta eta idazlea
- Carmen Velasco, bioteknologo eta ikerlaria
- Asier Alcedo, bertsolaria
- Ibabe Beristain, dantzari eta musikaria
- Kerman Rengel, dantzaria
- Iñigo Martín Coto, ingeniaria
- Beatriz García, fisikaria
- Lohitzune Rodríguez, dantzaria
- Jaione Anzola, disenatzailea
- Eva Martín, abeslaria
- Miren Galán, aurkezlea
- Ekhiotz Mancisidor, bertsolaria
- Iholdi Beristain, abeslaria
Sariak
aldatuBibliografia
aldatu- Asti Leku Ikastola. 1963-2003. 40 Urteurrena-aniversario. Asti Leku S. Coop. (editorea). 2003.[30]
- El movimiento de las Ikastolas. Un pueblo en marcha. El modelo Ikastola 1960-2010. Bilbao, 2011.
- https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/asti-leku-ikastola/ar-153949/#
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Ikastola «Asti-Leku» Portugalete. - La expansión de las ikastolas de Bizkaia» 1library.co (kontsulta data: 2022-04-18).
- ↑ Portugalete, El Mareómetro. (martes, 27 de noviembre de 2018). «El Mareometro Blog: RECORDANDO EL CAMINO DEL EUSKARA EN PORTUGALETE (1): LA IKASTOLA EN DOMICILIOS PARTICULARES» El Mareometro Blog (kontsulta data: 2025-01-26).
- ↑ Correo, El. «Íbamos de casa en casa para buscar alumnos». El Correo. (kontsulta data: 2017-12-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Historia - Asti Leku ikastola» Asti Leku ikastola (kontsulta data: 2017-12-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «IBILALDIA 2013: Aldapa Leunduz - Trupp Publicidad» Trupp Publicidad 2012-10-16 (kontsulta data: 2017-12-29).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Correo, El. Las mejores imágenes del Ibilaldia. (kontsulta data: 2017-12-29).
- ↑ «agenda 21» Asti Leku ikastola (kontsulta data: 2024-02-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El blog EA 2030 de Asti Leku está en marcha de nuevo» Asti Leku ikastola 2023-10-06 (kontsulta data: 2024-02-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alumnos de Agenda 21 de Asti Leku en el Ayuntamiento de Portugalete» Asti Leku ikastola 2018-05-18 (kontsulta data: 2024-02-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) enPortugalete.com. (2019-05-08). «Celebrada en Portugalete una nueva edición de Agenda 21 Escolar» enPortugalete.com (kontsulta data: 2024-02-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) enPortugalete.com. (2024-01-19). «Elegidos los nuevos temas para trabajar en la Agenda 2030 Escolar de Portugalete» enPortugalete.com (kontsulta data: 2024-02-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Tele7. (2024-01-18). «Escolares portugalujos hacen propuestas al concejal de Medio Ambiente» Tele7 (kontsulta data: 2024-02-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Portugalete primer municipio europeo en conseguir Residuo Cero en sus comedores escolares» Onda Vasca 2023-12-12 (kontsulta data: 2024-02-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Martínez, Diana. (2023-12-13). «Portugalete da una segunda vida a la comida sobrante para ofrecerla gratis a personas sin recursos» El Correo (kontsulta data: 2024-02-02).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Euskara eguna y el final de Euskaraldia en Asti Leku» Asti Leku ikastola 2018-12-05 (kontsulta data: 2024-01-28).
- ↑ a b Ikastola, Asti Leku. (2011). Urteko txostena - Informe anual. , 24 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Deia. «Sabin Ipiña, sinónimo de compromiso social por las personas y por Euskadi» www.deia.eus (kontsulta data: 2022-04-18).
- ↑ Eskerrik asko, Ruper! | Kontaizu. (kontsulta data: 2017-12-29).
- ↑ (Ingelesez) «"Ikastola" aldizkaria: 190. zenb. -apirila» issuu (kontsulta data: 2017-12-29).
- ↑ (Ingelesez) «Asti-Leku ikastola kirol-baloreen alde - Petronor» Petronor 2009-04-21 (kontsulta data: 2017-12-29).
- ↑ «Kooperatibako organoak» Asti Leku ikastola (kontsulta data: 2024-11-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El colegio donde estudió Imanol Pradales, en uno de los pueblos más bonitos de Euskadi: concertado y tuvo de profesor a Urkullu» Crónica Vasca 2025-02-23 (kontsulta data: 2025-06-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El colegio favorito de los vascos y donde estudió Imanol Pradales: "Enfoque en euskera vehicular y enseñanza trilingüe"» Crónica Vasca 2025-06-20 (kontsulta data: 2025-06-20).
- ↑ «STEM School Label» www.stemschoollabel.eu (kontsulta data: 2025-06-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Scientix (European Schoolnet) felicita a la Ikastola Asti Leku por obtener el Expert School Label» Asti Leku ikastola 2025-01-17 (kontsulta data: 2025-06-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Asti Leku, 1er centro de Bizkaia que obtiene el sello EXPERT School Label» Asti Leku ikastola 2024-04-10 (kontsulta data: 2025-06-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Asti Leku galardonada con el “Laboral Kutxa Deia Hemendik Saria”» Asti Leku ikastola 2017-03-11 (kontsulta data: 2025-01-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sampedro, Un reportaje de Miguel A. PardoFotografía José. (2017-11-01). «Homenaje sincero a Ezkerraldea» Deia (kontsulta data: 2025-01-18).
- ↑ Listado de organizaciones que han logrado los reconocimientos Q Plata y Q Oro del Gobierno Vasco. Asti-Leku S. Coop.. , 7 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Libros de Cristina Rivera Garza | Casa del Libro» casadellibro (kontsulta data: 2025-01-18).