Ireki menu nagusia

Sociedat de Lingüistica Aragonesa

Sociedat de Lingüistica Aragonesa (SLA) aragoierazko erakundea da, 2004an abiatutakoa. Grausen (Huesca) dute egoitza nagusia.

Joan Coromines i Vigneaux, Jean-Joseph Saroïhandy, Juan Moneva Puyol eta Benito Coll Altabás hizkuntzalari eta egileak erreferente moduan dituzte.

Laburbilduz, erakunde honek beste eredu bat proposatzen du hizkuntza idatziaren moduan, "grafía SLA" izenekoa, Consello d'a Fabla Aragonesak 1987an finkatu zuenaren ("Grafía de Uesca") aurrean.

BatzordeaAldatu

José Antonio Saura Rami, Ánchel Conte Cazcarro, Xavier Tomás Arias, María Concepción Girón Angusto, Carmen Treviño Solano, Alberto Bolsa Puyuelo, Begoña Sarroca Sanz eta María José Girón Angusto kideek osatu zuten 2007ko batzordea, Benasquen egindako bileran.

AldizkariaAldatu

"De Lingua Aragonesi" erakundearen aldizkari ofiziala da. Halaber, Xabier Tomás Ariasek kolaboratzen du "Llengues Vives" argitalpen kataluniarrean, bertan erakundeak proposatutako grafia erabiliz.

Kanpo estekakAldatu