Ireki menu nagusia

Mallacán 1992 urtean sortutako Aragoiko rock musika taldea da, aragoieraz abestiak egiten dituena. Bere lehen grabaketa cassettean argitaratutako maketa bat izan zen, "Entalto a reboluzión!" (Gora iraultza!) 1995. urtean eta ordutik 3 diska argitaratu ditu: "Luen d'o paradiso" (Paradisutik urrun) 1999. urtean, "Chera chera!" (Sugarra sugarra!, Aragoiko piriniotan erabilitako adierazpena etxeko sua zuzpertzeko) 2002. urtean eta "País zierzo" (Ziertzo lurraldea, Aragoiri egokitua) 2005. urtean.

Mallacán
Datuak
Jatorria Aragoi
Musika mota Rock, Folk, Ska eta Reggae
Urteak 1992-...
Produkzioa
Diskoetxea(k) Gor Diskak
Informazio gehigarria
MusicBrainz 5802d7ea-8428-47c4-ae20-e2c56231191d
www.mallacan.org eta www.myspace.com/mallacan

Mallacán taldearen musika rock, folk, ska eta reggae musiten bateraketa bat da.

Partaideak eta instrumentuakAldatu

Nahiz eta taldearen ibilbidean zehar aldaketa asko izan duen taldeak, gaur egun, taldea zazpi partaidek osatzen dute:

• Fernando: ahots nagusia eta gitarra

• Arturo: bateria

• Sito: gitarrak

• Mario: baxua

• Eduardo: tronpeta eta perkusioak

• Alex: tronboia, perkusioa eta ahotsak

• Jandro: Aragoiko gaita (gaita de boto Aragonesa), teklatuak, akordeoia eta Aragoiko dultzaina.

Aragoiko instrumentu tipikoen erabilerarengatik desberdintzen da, gaita de boto eta dultzaina besteak beste.

DiskografiaAldatu

• Entalto a reboluzión! (1995) Bere lehen maketa. 1995 urteko urrian agertzen da eta Huesca-ko Jai-Alai aretoan zuzenean grabaturiko 9 abestik osatzen dute. Cassettea lagunduz orrialde batean abestien itzulpenak zuten gaztelerara.

• Luen d'o paradiso (1999) Lehen diska 1999 urtean agertzen da. Hamabi abesti ditu non inmigrazioa, emakumea, ekologia eta Aragoiko hizkuntzaren defentsa jorratzen diren batik bat. Diskaren azkena bestia Negu Gorriak taldearen Gora Herriak abestiaren bertsio bat da euskaraz abestua.

• Chera, chera! (2002) 2002 urteko apirilean editatuta dago. Titulua Pirinioetan erabilia da sutearen sugarrak pizteko asmoz. Hamalaua besti ditu, horietariko bat katalanez, beste bat frantsesez eta bi gazteleraz, bietako bat “Más Birras” taldearen bertsioa. Beste guztiak Aragoieraz abestuak daude.

• País Zierzo (2005) Zaragoza hiriko Gancho auzoan grabaturikoa eta Berriz herrian (Bizkaia) masterizatua, Lorentzo Records-en. Hamabia besti ditu, bata katalanez eta beste guztiak aragoieraz.

Kanpo loturakAldatu