Ireki menu nagusia
Eskualdearen kokapena Aragoiren barruan.

Gállego Garaia[1] (gaztelaniaz Alto Gállego, aragoieraz Alto Galligo) Huescako iparraldean dagoen eskualde mugakidea da, Aragoiko Pirinioetan (Espainia) eta Frantziaren ondoan kokatutakoa.

Haren barruan Tenako ibarra, Tierra de Biescas eta Sarrablo izeneko lurralde historikoak daude.

Ia 1.360 km2-ko azalera dauka eta 2006an 13.457 biztanle zituen (9.89 biz/km2). Sabiñanigo du hiriburu eta herri nagusia.

Eduki-taula

GeografiaAldatu

MugakideakAldatu

Eskualde mugakide hauexek ditu: Iparraldean Pirinio Garaiak eta Pirinio Atlantikoak departamendu frantziarrak, mendebaldean Jacetania, ekialdean Sobrarbe eta Somontano de Barbastro eta hegoaldean Hoya de Huesca.

Ingurune naturalaAldatu

Gallego ibaiak eskualdea zeharkatzen du eta izena ematen dio.

Erdialdeko Pirinioak ditu iparraldean, Balaitus (3.144 m) eta Gran Facha (3.005 m) tontorrik altuenak izanda.

Halaber, Panticosa eta Formigalgo eski-pistak bertan daude.

UdalerriakAldatu

KulturaAldatu

AragoieraAldatu

Aragoieraren erdialdeko aldaera da eskualdeko jatorrizko hizkera, azken hamarkadetan gaztelera hizkuntza nagusia bada ere. Sobrepuertoko ingurunean garapen hobea dauka hizkuntza propioak, baita Pandicosa aldean ere (panticuto aldaera).

Ondare arkitektonikoaAldatu

Arte erromanikoaren hainbat adibide ditugu eskualdean, besteak beste Sant Per de Larrede, Sant Martín d'Oliván, Sant Chuan de Busa, Santa Olaria d'Orós Baixo, Nuestra Sinyora de l'Asumpción de Pandicosa eta Sant Andreu de Satué-ko elizak.

ErreferentziakAldatu

  1.   Exonimoen zerrenda Euskaltzandia . Noiz kontsultatua: 2011-2-13 .

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gállego Garaia