Andrei Nikolaievitx Tupolev (errusieraz: Андрей Николаевич Туполев; Pustomazobo, 1888ko azaroaren 10aMosku, 1972ko abenduaren 23a) errusiar ingeniaria izan zen. Bere izena du Tupolev hegazkingintzako konpainiak. Sobietar Batasuneko garaiko hegazkin marka ezagunena izan zen hori, eta Errusiako Federazioan 21. mendean enpresa publiko inportantea da halaber.

Andrei Tupolev

SESBeko Sobiet Goreneko kide

Bizitza
JaiotzaPustomazovo (en) Itzuli1888ko urriaren 29a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaMosku1972ko abenduaren 23a (84 urte)
Hobiratze lekuaNovodevitxi hilerria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaQ28666742 Itzuli 1908)
Bauman Moscow State Technical University (en) Itzuli
(1908 - 1918)
Hezkuntza-mailaDoctor in Engineering (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Q21857219 Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Irakaslea(k)Nikolay Zhukovsky (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmilitary flight engineer (en) Itzuli, politikaria, ingeniaria, enpresaburua eta hegazkinlaria
Enplegatzailea(k)Tupolev
Central Aerohydrodynamic Institute (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaZientzien Errusiar Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Sobietar Batasuneko Batzorde Betearazle Zentrala
Zerbitzu militarra
Graduacolonel general (en) Itzuli
colonel general (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakEkialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoahautagai independente

Find a Grave: 2507 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Nikolai Zhukovskiren ikasle eta laguntzaile izan zen. 1918. urtean bere lehen monoplanoa egin zuen. Handik aurrera 100 hegazkin-mota baino gehiago egin ziren haren gidaritzapean. 1933. urtean "ANT 20" hegazkina egin zuen, garai hartako hegazkin handiena izan zena. 1937. urtean atxilotu zuten, eta heriotza-zigorra eman zioten. Heriotza-zigorra kendu bazioten ere, kartzelan egon zen 1941. urtea arte, eta urte hartan aske utzi zuten. Hiru Stalin Sari eta Lenin Saria (1957) irabazi zituen erreazkiozko hegazkintzari buruz egin zituen lanengatik.

"TU 95" bonba-hegazkina eta "TU 144" merkataritzarako hegazkin supersonikoa egin zituen.

Tupolev ingeniariaren diseinu askok Tupolev izena eta Tu- laburpena izan zuten, eta enpresa izan ere bilakatu zen deitura. 21. mendean, pribatizazio fase bat izan zuen Tupolev enpresak, baina 2006tik berriz estatuarena da, Errusiako Federazioarena alegia.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrei Tupolev