Tupolev (errusieraz: Открытое акционерное общество „Туполев“ ) Moskun egoitza duen armagintza eta hegazkingintzako enpresa bat da, eta garai batean munduko hegazkin fabrikatzaile garrantzitsuenetako bat izan zen.

Tupolev
Datuak
MotaIndustria aeroespaziala
Jarduera sektoreaIndustria aeroespaziala eta industria aeronautikoa
HerrialdeaErrusia
Jarduera
Enplegatuak4.049 (2013)
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Legezko formaakzio konpainia
JabeaUnited Aircraft Corporation (en) Itzuli
Ekonomia
Aktiboak175.860.393.000 ₽ (2017)
Kapital berekia79.140.741.000 ₽ (2017)
Diru-sarrerak25.507.293.000 ₽ (2017)
Irabazi garbia−103.637.000 ₽ (2017)
Ustiapen-mozkina2.179.953.000 ₽ (2017)
Historia
Sorrera1922
Sortzailea
SorlekuaMosku
Jasotako sariak
webgune ofiziala

Historia eta hegazkinak aldatu

Andrei Tupolev eta Nikolai Zhukovski ingeniariek sortu zituzten 1922ko urrian lehen hegazkingintza sobietarreko lehen diseinuak izango zirenak. Guztira, 300 hegazkin-proiektu baino gehiago garatu zoren Tupolev markarekin Sobietar Batasunean. Tu-144 hegazkin supersonikoa izan zen horietako bat.

2000. urtean, OKB siglako sozietate anonimo bihurtu zen; baiina 2006an, OAK talde publikoaren aterkipean berriro nazionalizatu zen.

21. mendean, Tu-204/Tu-214 distantzia ertaineko hegazkina ekoizten ari da Tupolev batik bat, gehienbat Kazanen. Oraindik airean izaten dira Tu-134 eta Tu-154 bezalako modelo zaharragoak halaber, zeinak motor berriekin hornitzen diren tarteka zirkulaziotik kendu aurretik.

Serie zibilez gain, iraupen luzeko Tupolev Tu-160 bonbardatzaile supersoniko militarra ere ekoizten da. Horien bertsio berri bat, 50 aleko eskaerarekin, Errusiar Federazioko Aire Indarren egon beharko litzateke 2023. urterako Modelo militar zaharragoak hala nola Tu-22M hegal bonbardatzailea edo Tu-95/Tu-142 distantzia luzekoa mantentzen dira oraindik konponketekin, nahiz eta produkzioa eten zen.

Beste gailu batzuk ere ekoitzi izan ditu Tupolevek, hala nola Tupolev A-3 ibilgailu anfibioa edo Tupolev M-141 distantzia luzeko errekonozimendu dronea.

Bibliografia aldatu

  • Rudolf Höfling: Tupolew. Flugzeuge seit 1922. Motorbuch, Stuttgart 2012, ISBN 978-3-613-03459-4. 

Kanpo estekak aldatu