Las edades de Lulú (filma)
Las edades de Lulú 1990eko Juan José Bigas Luna kataluniar zinema zuzendariaren drama erotiko filma bat da, Almudena Grandesen izen bereko eleberrian oinarrituta. Bertan, Francesca Neri, Óscar Ladoire, María Barranco eta Fernando Guillén Cuervo aktoreek antzeztu zuten.
Las edades de Lulú (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1990 |
Izenburua | Las edades de Lulú |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia eta Italia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | LGBTeei buruzko filma, Film erotikoa, lan literario batean oinarritutako filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 96 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Las edades de Lulú |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Bigas Luna |
Gidoigilea(k) | Bigas Luna Almudena Grandes |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Andrés Vicente Gómez |
Konpainia ekoizlea | Lolafilms (en) |
Edizioa | Pablo González del Amo (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Carlos Segarra (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Madril |
Argumentu nagusia | intzestua |
Argumentua
aldatuLulú hasieran 15 urteko neska gazte bat da. Familian ez du maitasun handirik jasotzen. Bere anaiaren lagun bat ezagutzen du, Pablo, unibertsitateko irakaslea, eta unean harengandik erakarrita sentitzen da. Harekin izango du bere lehen sexu harremana, Lulúren bizitza markatuko duena aurrerantzean. Bikoteak hainbat esperientzia ezagutzen eta praktikatzen dituzte, beti fantasiaren poderioz lagunduta. Azkenik. Lulú 30 urte betetzen dituenean beste motatako harremanetan inplikatuko da, gero eta nahasiagoak diren harremanetan eta orgietan.
Aktoreak
aldatu- Francesca Neri: Lulú
- Óscar Ladoire: Pablo
- María Barranco: Ely
- Javier Bardem: Jimmy
- Fernando Guillén Cuervo: Marcelo
- Rosana Pastor: Chelo
- Juan Graell: Remy
- Rodrigo Valverde: Pablito
- Pilar Bardem: Encarna
- Marta May: Lulúren ama
- Gloria Rodriquez: Cristina
- Ángel Jovè: Alicantino
- Ainara Pérez: Lulú umea
- Juan Sala: Lulúren aita
- Pepa Serrano: Flamenka
Kanpo estekak
aldatu- Filmaren IMDbko fitxa irakurgai (Ingelesez)