Sor Juana Inés de la Cruz saria
Sor Juana Inés de la Cruz saria (gaztelaniaz: Premio Sor Juana Inés de la Cruz) Mexikoko Guadalajaran urtero ematen den saria da. Honekin gaztelaniazko emakume idazleen lanak saritu nahi dituzten. 1992an sortu zuten. Izenarekin Juana Inés de la Cruz idazle euskal-mexikarra omendu nahi dute.
Sor Juana Inés de la Cruz saria | |
---|---|
Mota | literatura sari |
Honen izena darama | Juana Inés de la Cruz |
Denbora-tarte | 1993 - |
Herrialdea | Mexiko |
Sari-emailea | Guadalajara International Book Fair (en) |
Historia
aldatuEkimena 1986an sortutako Parisko Indigo & Côté-femmes argitaletxearen zuzendaria eta antropologoaren zen Milagros Palma nikaraguarraren eskutik sortu zen. 1992an, «Latinoamerikako emakumeen idazketaren hirugarren sinposium»en egin zen eta bertan aurkeztu zuen proposamena. Sariaren lehen deialdia 1993an egin zen Angelina Muñiz-Huberman mexikarra irabazlea izanik. Lehenengo sari hori 1994an eman zen, Guadalajarako Liburuaren Nazioarteko Azokan, laugarren sinposium egiten zen bitartean. Geroztik jaialdi literario horren barruan ematen da.
Ezaugarriak
aldatuSaria aurreko urtean emakume batek gaztelaniaz argitaratutako liburuari ematen zaio. 2004tik saria 10.000 dolarrekoa da; halaber, irabazlearen izenarekin oroigarri bat jartzen da Guadalajaroko Sor Juana Inés de la Cruzeko Agoran.[1]
Lan irabazleen zerrenda
aldatuAño | Obra | Egilea | Herria |
---|---|---|---|
1993 | Dulcinea encantada | Angelina Muñiz-Huberman | Mexiko |
1994 | Nosotras que nos queremos tanto | Marcela Serrano | Txile |
1995 | Asalto al Paraíso | Tatiana Lobo | Txile Costa Rica |
1996 (ex aequo) |
Busca mi esquela | Elena Garro | Mexiko |
El Cristo feo | Alicia Yánez Cossío | Ekuador | |
1997 | Dulce compañía | Laura Restrepo | Kolonbia |
1998 | El amor que me juraste | Silvia Molina | Mexiko |
1999 | La tierra del fuego | Sylvia Iparraguirre | Argentina |
2000 | Eman gabe | ||
2001 | Nadie me verá llorar | Cristina Rivera Garza | Mexiko |
2002 | Cielo de tambores | Ana Gloria Moya | Argentina |
2003 | El rastro | Margo Glantz | Mexiko |
2004 | Ya no pisa la tierra tu rey | Cristina Sánchez-Andrade | Espainia |
2005 | Agosto y fuga | Paloma Villegas | Mexiko |
2006 | Desde las cenizas | Claudia Amengual | Uruguai |
2007 | Yo nunca te prometí la juventud eterna | Tununa Mercado | Argentina |
2008 | El infinito en la palma de la mano | Gioconda Belli | Nikaragua |
2009 | La muerte me da | Cristina Rivera Garza | Mexiko |
2010 | Las grietas de Jara | Claudia Piñeiro | Argentina |
2011 | Inés y la alegría | Almudena Grandes | Espainia |
2012 | Sangre en el ojo | Lina Meruane | Txile |
2013 | La bomba de San José | Ana García Bergua | Mexiko |
2014 | El cielo no existe | Inés Fernández Moreno | Argentina |
2015 | El país del diablo | Perla Suez | Argentina |
2016 | Yoro | Marina Perezagua | Espainia |
2017 | La dimensión desconocida | Nona Fernández | Txile |
2018 | El asesino tímido | Clara Usón | Espainia |
2019 | La luz negra | María Gainza | Argentina |
2020 | Las malas | Camila Sosa Villada | Argentina |
2021 | Mugre rosa | Fernanda Trías | Uruguai |
2022 | Isla partida | Daniela Tarazona | Mexiko |