Alfonso Rodríguez Castelao

Alfonso Daniel Manuel Rodríguez Castelao edo Castelao besterik gabe (Rianxo, A Coruña, 1886ko urtarrilaren 30a - Buenos Aires, Argentina, 1950eko urtarrilaren 7a) galizierazko idazle handia, politikaria eta marrazkigilea izan zen. Partido Galeguista alderdiko kidea izan zen.

Alfonso Rodríguez Castelao


1. Galiziako Xuntako Presidentea

1944 - 1950 - Antonio Rosón Pérez

1. Galiziako Kontseiluko Presidentea

1944 - 1950 - Antonio Alonso Ríos (mul) Itzuli

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1936ko otsailaren 24a - 1939ko otsailaren 2a
Barrutia: Pontevedra (en) Itzuli
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 3. legegintzaldia

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 13a - 1933ko urriaren 9a
Barrutia: Pontevedra (en) Itzuli
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 1. legegintzaldia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlfonso Daniel Manuel Rodríguez Castelao
JaiotzaRianxo1886ko urtarrilaren 30a
Herrialdea Galizia
HeriotzaBuenos Aires1950eko urtarrilaren 7a (63 urte)
Hobiratze lekuaPanteón de Galegos Ilustres (en) Itzuli
La Chacarita hilerria
Heriotza modua: birikako minbizia
Familia
AitaMariano Rodríguez Dios
AmaJoaquina Castelao Genme
Ezkontidea(k)Virxinia Pereira Renda
Hezkuntza
HeziketaSantiago de Compostelako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaliziera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkarikaturagilea, margolaria, idazlea, politikaria eta medikua
Lantokia(k)Buenos Aires
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Galega
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaPartido Galeguista

IMDB: nm0144608 Musicbrainz: d1dacd9e-1154-41c6-b707-86330aac7680 Find a Grave: 26567784 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Medikuntza ikasi zuen Santiago de Compostelako Unibertsitatean. Haatik, ez zen hori bere pasioa: "Fixenme médico por amor a meu pai; non exerzo a profesión por amor á humanidade". Lur jabe handiak salatzen zituen El barbero municipal astekaria sortu zuen 1909an.

Nazionalismo galiziarraren aitzindarietakoa izan zen. Galiziako nekazarien klase kontzientzia piztu nahi zuen Acción gallega mugimenduari atxiki zitzaion 1912an. 1916an Irmandades da Fala talde politikoa sortu zuen. 1926an Real Academia Galegako kide izendatu zuten, eta 1931n diputatu hautatu Organización republicana gallega autónoma erakundearen eskutik.

Lerrouxen gobernuak Badajozera erbesteratu zuen (1934), baina diputatu hautatu zuten berriro ere Frente Popular koalizioaren eskutik (1936). Gerra zibila amaitu zenean atzerrira jo behar izan zuen eta erbesteko gobernu errepublikarreko kide izan zen.

Literaturari dagokionez, galegoz idatzi zuen batez ere. Kontakizun liburuak, saiakerak, politikari buruzko obrak eta antzerki lanak idatzi zituen. Marrazki horietatik euskaraz Cousas da vida argitaratu da, G. Arestik euskarara itzulita.

 
Castelaoren oroigarria Donostian, Castelao parkean. Galiziaren perfila duen harrian, Castelaoren silueta eta autoerretratua.

Dia das Letras Galegas ekitaldia bere omenez ospatu zuten 1964an.

Bibliografia

aldatu

Cousas (1926, , Os dous de sempre (1934, , Retrincos Os vellos no deben de namorarse, Siempre en Galicia eta Las cruces de piedra en Galicia (; .

  1. Cego da romería (1913),
  2. Un ollo de vidro. Memorias dun esquelete (1922),
  3. As cruces de pedra na Galiza (Harrizko gurutzeak Galizian), hil ondoren argitaratua,
  4. Cousas (1926, 1929), (Gauzak, Ramon Etxezarretak euskarara itzulia)
  5. Cincoenta homes por dez reás (1930),
  6. As Cruces de Pedra na Bretaña (1930),
  7. Os dous de sempre (1934), (Betiko biak , Ramon Etxezarretak euskarara itzulia),
  8. Retrincos (1934), (1934, Zirtzilak, Koldo Izagirrek euskarara itzulia, Kristalezko begia idazki bildumarekin batera),
  9. Galicia Mártir (1937),
  10. Atila en Galicia (1937),
  11. Milicianos (1938),
  12. Sempre en Galiza (1944), (1944, Beti Galizian , Bego Montoriok euskarara itzulia),
  13. Os vellos non deben de namorarse (1953), (1941, Zaharrek ez dute maitemindu behar, Antonio M. Labaienek euskarara itzulia).

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfonso Rodríguez Castelao