Agureok maitemindu behar ez

Agureok maitemindu behar ez (galizieraz: Os vellos non deben de namorarse) Alfonso Rodríguez Castelao egile galiziarraren antzezlan bakarra da. Lehen aldiz 1941ean, Buenos Airesen taularatu zen baina haren idazketa egileak New Yorkeko erbestealdian egin zuen; egilearen hitzetan "nostalgia sendatzeko modu bat gisa" idatzi zuen. Lana Galiziako antzerkiaren obra garrantzitsuenetariko bat da. Antonio Maria Labaienek euskeratu zuen eta [[Antzerti (aldizkaria)|Antzerti aldizkariaren bigarren garaian argitaratu zen, 1984an. Gai nagusia bakardadearena da.

Agureok maitemindu behar ez
Jatorria
Egilea(k)Alfonso Rodríguez Castelao
Argitaratze-data1941
Estreinaldi-data1941eko abuztuaren 14a
IzenburuaOs vellos non deben de namorarse
Ezaugarriak
Genero artistikoaantzerkia
Hizkuntzagaliziera

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Antezlana hiru ekitaldiko fartsa da. Ekitaldiekin batera "Hitzaurrea" eta "Azken hitza" dakar, lanaren helburua azaltzeko. Fartsa sintesi artistiko bat da, trikimailu eszenografiko bat, non amodioak eta heriotzak beren betiko jokaldia jokatzen duten, zuhurtziarik gabeko hiru zaharrekin: Don Saturio botikarioa, Lela gaztearen maitasunagatik bere buruaz beste egiten duena; Don Ramon kaparea, Micaelari zitzaion maitasunagatik azken egunak simaurtegi batean amaitzen dituena. Fuko jauna, Pinpinielarekin ezkondu ondoren zoriontasunez hiltzen dena.

Antzezlanean oinarrizko papera betetzen duten hiru pertsonaia horiez gain, Herioa, eskalez mozorrotua, funtsezkoa da, halaber, maitasunaren eta heriotzaren arteko jolasaren garapen dialektikorako. Beste maila batean, pertsonaia txikiagoen galeria bat ezagutzen da, pertsonaia nagusien konpartsa gisa, argumentuari barietatea eta bizitasuna ematen lagunduz: botikarioaren ahizpak, karabineroa, Pimpinela, maskaratuak, emakume pikaroak, eta abar.[1]

Gaia aldatu

Eskatu bizitzaren luzapena eta gozatu berandu baino lehen. Agureok maitemindu behar ez antezlanak gizakiak bakardadeari dion beldurra eta maitatzeko eta maitatua izateko duen beharra taularatzen ditu. Baina zer gertatzen da oso denbora gutxi geratzen denean eta estrategiak huts egiten duenean?[2]

Pertsonaiak aldatu

Lehen ekitaldia aldatu

  • Botikarioa
  • Lela, neskatxa gaztea
  • Karabineroa, tripazaia
  • Herioa, eskalez mozorrotuta
  • Emakumeak

Bigarren ekitaldia aldatu

  • Don Ramon
  • Don Ramonen gurasoak
  • Mikele
  • Portugaldar
  • Mutila
  • Zozorro bi
  • Emakumezkoak
  • Txorimalo bi eta Apoa

Hirugarren ekitaldia aldatu

  • Pinpinela
  • Ama bat
  • Aita
  • Gizasemea
  • Agurea
  • Emakumezkoak
  • Herioa, munduko jaun altsuenaren itxuraz mozorrotuta
  • Neska-mutilak, abesbatza moduan

Euskarazko bertsioa aldatu

1984ean Antonio Maria Labaienek antzezlana euskaratu zuen. Bertsioa Antzerti aldizkarian 1984eko 70.zenbakian plazaratu zuen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu