Rexurdimento
|
Rexurdimento (euskaraz "berpiztea" edo "pizkundea") XIX. mendean eta Galizian garatutako kultur-mugimenduaren izena da, literaturaren arlokoa eta galizieraren ingurukoa bereziki, Erromantizismoak eta aurre-nazionalismo galiziarrak bultzatutakoa. Rexurdimentoak Kataluiniako Renaixençarekin eta Euskal Pizkundearekin parekotasunak ditu, garai beretsuan sortu eta garatu baitziren, antzeko testuinguruan.
Rosalia de Castro izan zen garai hartako idazlerik azpimarragarriena, 1863an argitaratutako "Cantares Gallegos" lanak hastapena markatu zuelarik. Castelao poeta eta politikaria Rexurdimentoko azken aldean nabarmendu zen.
Espainiako Gerra Zibilak garai honen amaiera ekarri zuen, Katalunian eta Euskal Herrian gertatu bezala.
Prerexurdimento
aldatuXVIII. mendetik hainbat egile ilustratu galizieradunek prestigioa irabazteko beharraz aritzen ziren, literaturaren arloan ere hizkuntza sartuz.
Honen haritik, 1853an "A gaita gallega" argitaratu zuen Xoan Manuel Pintosek, galizierazko letra garaikideen lehen liburua izan zena.
Kronologia
aldatu- 1863an Rosalia de Castrok "Cantares Gallegos" argitaratu zuen.
- 1864an "Compendio de gramática gallega-castellana" kaleratu zuten, urte haietan gramatika eta hiztegigintza landuko zituzten liburuen artean aipagarria, "Gramática Gallega" horrekin batera.
- 1880an Marcial Valladaresek "Maxina ou a filla espúrea" argitara eman zuen, galizierazko lehen eleberria izan zena.
- 1889an Valentin Lamas Carvajalek "O catecismo do labrego", umorez egindako eta kritika soziala plazaratzen zuen liburua, arrakasta handia izan zuena.
- 1894an Antonio Lopez Ferreirok haren hiru eleberri garrantzitsuen artean lehenengoa aurkeztu zuen, "A tecedoira de Bonaval" alegia.
- 1905ean Real Academia Galega sortu zuten, gaur ere hizkuntzaren araugilea dena.
- 1916an Irmandades da Fala erakundea abiatu zuten A Coruñan.
- 1918 "I Asamblea Nazonalista Galega" izeneko batzarra egin zuten, hainbat aldarrikapenen artean hizkuntzaren ofizialtasuna jasoz.
- 1923an lehendabiziko Galeusca antolatu zuten kataluniar eta euskaldunekin batera.
- 1931n Partido Galeguista sortu zuten, tartean Autonomia Estatutuan galiziera hizkuntza ofizialtzat jotzea lortu zuena.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Galizieraz) "Rexurdimento" garaiaz (Galicia Dixital)