Partido Galeguista alderdi politiko nazionalista galiziarra izan zen, Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian nagusia izan zena, 1931ko abenduan eta Pontevedran sortutakoa eta 1936 artean aktiboa ibili izan zena, "Rexurdimento" garaiaren azken urteetan.

A Nosa Terra alderdiaren aldizkaria izan zen, Irmandades da Fala taldearekin konpartitutakoa, eta Federación de Mocedades Galeguistas gazte atala 1934ko urtarrilean sortu zuten, 1.000 kide eduki izan zituena.

Alderdiak berak 1935ean garairik onenak bizi zituen, 5.000 kide eta 90 talde edukiz. "Castelao" izan zen kide nabarmenetarikoa.

Espainiako Gerra Zibilak alderdiaren egitura larri kaltetu zuen, hainbat kide erebestera ihes eginez, baina beste batzuk 1937an Bartzelonan bulego bat sortu zuten. Azkenean, Katalunia frankisten eskuetan erori ondoren, Frantzia eta Amerikarako bidea hartu zuten gehien-gehienek, Buenos Aires, Montevideo, Mexiko Hiria eta Habanan batik bat barreiatuz.

1950eko uztailaren 25ean "Galaxia" argitaletxea sortu zuten, eta honek markatu zuen alderdia bertan behera uztea Galizian, kideak kultura egitasmo honetan murgilduz.

Azkenik, izen bera izan duten alderdiak lau aldiz sortu izan dituzte Frankismoaren amaiera ondoren: 1978, 1984, 1991 eta 2004an.

Kanpo estekak

aldatu