Alex Sardui
Alex Sardui Agirre (Gernika, Bizkaia, 1966ko azaroaren 18a) Gatibu musika taldearen abeslaria da.
Alex Sardui | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alex Sardui Agirre |
Jaiotza | Gernika-Lumo, 1966ko azaroaren 18a (57 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta idazlea |
Musika instrumentua | ahotsa |
Euskal Telebistako hainbat saiotan parte hartu izan du aurkezle edo kolaboratzaile moduan, esaterako, Urko Aristirekin batera Bi errepidean saioan aurkezle.
Gatibutik aparte, Alex Sarduik nobela bat idatzi du, Esan eta egin (Baga Biga, 2013).
Hasierako urratsak
aldatuTxikitan abesbatzan kantatzen zuen. 1990eko hamarkadan Exkixu rock taldearen partaide izan zen lehenbizi eta Ikastolen Elkarteak eta Labayru Ikastegiak ekoitzitako Urte-Sasoiak bildumaren Txulufrina eta Arrosa proiektuan parte hartu zuen 1999an.
Gatibu
aldatuAlex Sardui abeslariak (ordurako Exkixu taldeko kide ohia zen) eta Haimar Arejita gitarristak sortu zuten Gatibu taldea 2002an. Biek Txulufrina eta arrosa herri-kantuen diskoan parte hartu zuten, eta elkarlan horretatik sortu zen talde bat eratzeko proiektua. Gaizka Salazar (bateria) eta Mikel Caballero (baxua) dira beste bi taldekideak. Zoramena lehen diskoa kaleratu zutenez geroztik, gazte askoren arreta bereganatu dute, gauaz, sexuaz edota maitasunaz bizkaieraz abesturiko kantu fresko eta zuzenei esker.[1]
Diskografia
aldatuExkixu
aldatuAlex Sardui
aldatuGatibu
aldatu- Zoramena (2002)
- Disko infernu (2005)[2]
- Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien Azpitik (Baga-Biga, 2008)[3]
- Zuzenean bizitzeko gogoa (2010)
- Zazpi kantoietan (2012)
- Euritan dantzan (2014)
- Aske maitte, aske bizi (2016)
- Azken Indioak (2018)[4][5][6]
- Musikak salbatuko gaitu (2020)
- EH Distopikala (2022)
Kolaborazio bereziak
aldatu1995eko Korrikako abestia (1994)
aldatuSarduik parte hartu zuen 1995eko Korrikako abestia kantatzen. Kepa Junkerak (musika) eta Edorta Jimenezek (hitzak) egin zuten kanta. Abestia grabatzerako orduan garai hartan sona handia zuten hainbat artista azaldu ziren; Maixa ta Ixiar, Alex Sardui, Kepa Junkera eta Gorka Sarriegi.[7]
Badator Marijaia abestia (1997)
aldatuSarduik parte hartu zuen Badator Mari Jaia abestiaren grabaketan, Bilboko Aste Nagusiaren abesti ofizial edo himnoa bihurtu zen horretan, 1997an sortutakoa. Edorta Jimenez idazleak letrak eta Kepa Junkera trikitilariak musika eta moldaketa egin zituzten. Parte-hartzaileen artean Ibon Koteron, Natxo de Felipe, Anton Latxa, Alex Sardui, Francis Diez, Gorka Sarriegi eta Ixiar Oreja abeslariak izan ziren.
-
Edorta Jimenez (hitzak)
-
Kepa Junkera (musika)
Sortuko dira besteak ikuskizuna (2010)
aldatu- Izarren hautsa abestiaren ildotik Sortuko dira besteak ikuskizunean parte hartu zuen 2010an beste hauekin: Mikel Urdangarin, Olatz Prat, Petti, Estitxu Pinatxo (Damba), Alex Sardui (Gatibu), Mixel Ducau (Bidaia), Kirmen Uribe eta John Berkhout taldea.[8]
Telebista saioak
aldatuEuskal Telebistako hainbat saiotan parte hartu izan du aurkezle moduan, kolaboratzaile moduan edo puntualki, besteak beste saio hauetan: Urko Aristirekin batera Bi errepidean saioan aurkezle, Bago!az lehiaketan epaile, Euskalduna naiz, eta zu?, Gure kasa (telebista saioa), Egunak egin du, ETBko urte amaierako kanpaiak, ETBko Gabon Gauak, Biba zuek! ...
Erreferentziak
aldatu- ↑ Gatibu. (2022). «Musikak salbatuko gaitu» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).
- ↑ «Musika» jonebiain.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).
- ↑ «Haimar Arejita izango da asteartean "Aperitifean"» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).
- ↑ «Gatibuko Haimar Arejita 'biluztu' du Izaro Andresek» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Haimar Arejita y Alex Sardui presentan 'Azken indioak'» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Gatibu: "Queremos que el euskera esté vivo, que esté en la calle"» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «22 korrika, 22 abesti» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-07).
- ↑ «Sortuko dira besteak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).[Betiko hautsitako esteka]
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Gatibu.eus webgune ofiziala (kontzertuak, bideoa
- Gatibu etiketa Berria egunkarian (10 albiste baino gehiago)
- Alex Sarduiri elkarrizketa, Berrian[Betiko hautsitako esteka]
- Alex Sarduiri elkarrizketa Argian
- Alex Sarduiri elkarrizketa Ttap aldizkariko lehen alean (Ttap, Vmeo)
- «Zergatik sinetsi behar dugu Tximist espedizioa Everesteko gailurrean izan zela?» Everestera igo zen lehenengo espedizio euskalduna. Alex Sardui. Itxi liburuak (telebista saioa) www.eitb.eus