Badator Mari Jaia
"Badator Mari Jaia" Bilboko Aste Nagusiaren abesti ofizial edo himnoa da, 1997an sortutakoa. Edorta Jimenez idazleak letrak eta Kepa Junkera trikitilariak musika eta moldaketa egin zituzten, eta parte-hartzaileen artean Ibon Koteron musikaria eta Natxo de Felipe, Anton Latxa, Alex Sardui, Francis Diez, Gorka Sarriegi eta Ixiar Oreja abeslariak ditugu.[1]
Badator Mari Jaia | |
---|---|
Kepa Junkeraren, Anton Latxaren, Natxo de Feliperen, Ixiar Orejaren, Ibon Koteronen eta Gorka Sarriegiren musika-lana | |
Egilea(k) | Kepa Junkera, Anton Latxa, Natxo de Felipe, Ixiar Oreja, Ibon Koteron eta Gorka Sarriegi |
Argitaratze-data | 1997 |
Izenburua | Badator Mari Jaia |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Hitzak | Edorta Jimenez |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Kepa Junkera |
Sorreran eta grabazioan parte hartu zuten guztien zerrenda:
Hitzak : Edorta Jimenez
Musika eta moldaketa : Kepa Junkera
Konponketak: Ibon Koteron (gaita), Sabin Bikandi (txistua)
Ahots Nagusiak: Alex Sardui, Francis Diez, Gorka Sarriegi, Maixa Lizarribar, Ixiar Oreja, Garbiñe Sagastibeltza, Amaia Oreja, Natxo de Felipe, Antxon Latxa
Koroak : Furunda, Irkus Robles-Arangiz, Felix Ugarriza, Unai Iturriaga, Mailen Lujanbio, Nerea Zuloaga, Leire Bilbao, Bilboko konpartsakideak.
Umeak : Julen Arregi, Gaizka Gonzalez, Larraitz Izagirre, Eki Orbezua
Musikariak : Kepa Junkera (trikitixa, panderoa), Julio Andrade (kontrabaxua), Blas Fernandez (bateria), Carlos Beceiro (mandolina), Antxon Latxa (gitarra akustikoa), Jose Luis Canal (teklatuak), Ibon Koteron (gaita), Alex Santos (gaita), Andoni Zabalza (gaita), Sabin Bikandi (txistua, danbolina, silbotea), Javi Alonso (atabala)
Grabaketa : Tio Pepe estudioan, 1997ko uztailean.
Soinu teknikaria : Cesar Ibarretxe eta Angel Lozano
-
Edorta Jimenez (hitzak)
-
Kepa Junkera (musika)
-
Ixiar Oreja (Maixa)
Hitzak
aldatuAste Nagusia
bakarra dago
hamar gauekoa
munduan
Abuztuan Bilbon
danok kalera
katuek eurek be
jaietan
Mari, Mari
Marijaia dator
Mari, Mari
Marijaia dator
Uger, uger
Bilboko uretan
Mari, Mari
Marijaia dator
Abuztuan danok
zahar eta gazte
gizon eta andre
jaietan
Zapia lepoan
alkar hartuta
kolore guztiak
dantzetan
Goxa eta erlojua
ez ei doaz batera
bata edo bestea
zoratu egin da
Hara hara hara
hara nor datorren
hara hara hara
gure Marijaia
Ene ene ene
oi ai ene bada
aste hau pasata
barriro joango da
Marijaia bera
gure Marijaia
Bilbora etorri da
Aste Nagusira
Aste Nagusi
bakarra munduan
bakarra munduan
Marijaia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Astiz, Iñigo. «Marijaia kantuan hasi zenekoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-26).