Ttap

Euskarazko adizkari digitala

Ttap euskarazko aldizkari digital multimedia da. Bi edizio ditu, bata Gipuzkoarako eta bestea Bizkaiarako.

Ttap
Motainformazio orokorreko aldizkaria
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
Formatuadigitala
Banaketa
Banatze-eremuaEuskal Herria
Maiztasunaasterokoa
Historia
ZuzendariaMonika Belastegi
www.ttap.eus

Ezaugarriak aldatu

Gailu mugikorretatik erabiltzeko asmoz sortu zen.[1] Testuez gain bideoak, audioak eta grafiko interaktiboak ditu.[2]

Aktualitateko elkarrizketa eta iritziak biltzen ditu eta lantzen dituen gaiak ere anitzak dira: moda, teknologia, bidaiak, zinea, literatura...[3]

Sorrera aldatu

Kataluniako Esguard aldizkari digitala oinarri hartuta osatu zen. Esguard berak Euskal Herriko hainbat hedabide eta aldizkarirekin elkarlanean bultzatu zuen, hala nola, Goiena (Debagoiena), Anboto (Durangaldea), Baleike (Zumaia) eta Tokikom Elkartea.[4]

2018ko uztailaren 27an atera zuen 0 alea. Ale honetako protagonistak Nerea Garmendia (Gipuzkoan) eta Alex Sardui (Bizkaian) izan ziren.

2018ko urriaren 11n Nafarroako 0 alea argitaratu zuen (Ttap aldizkariaren 4. zenbakia) 2019an Nafarroako edizioa abiatzeko helburuarekin. Elkarrizketa nagusia Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizurekin izan zen.[5]

Elkarrizketa nagusiak 2018an aldatu

Zenbakia Gipuzkoa Bizkaia Bereziak
0 Nerea Garmendia Alex Sardui
1 Maialen Chourraut Eneko Atxa
2 Iker Galartza Eider Merino
3 Iker Lauroba Itziar Ituño
4 Nafarroa: Gorka Urbizu
5 Koldo Almandoz Iholdi Beristain
6 Kike Amonarriz Zaloa Urain
7 Asier Illarramendi Arrate Illaro
8 Julen Telleria Eneko Sagardoy
9 Zuriñe Hidalgo Kerman Lejarraga
10 Xabier Oroz Fredi Paia
11 Durangoko Azoka
12 Nekane Balluerka June Fernández
13 Garbiñe Biurrun Garbiñe Biurrun
14 Edurne Ormazabal Leticia Canales
15 Edurne Pasaban Onintza Enbeita

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu