Ixiar Oreja Unanue
(«Ixiar Oreja» orritik birbideratua)
Ixiar Oreja Unanue[1] (Andoain, 1974) gipuzkoar telebista aurkezle eta trikitilaria da, Maixa ta Ixiar bikotearen kide ohia.
Ixiar Oreja Unanue | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Andoain, 1974 (50/51 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta telebista aurkezlea |
Kidetza | Maixa ta Ixiar |
Genero artistikoa | trikitia |
Musika instrumentua | panderoa |
Biografia
aldatuMaixa Lizarribarrekin herri txikietako erromerietan egin zituen lehen emanaldiak, anplifikatu txiki baten laguntzaz: ehun baino gehiago urtean. 1993an, Elkar diskoetxeak beste trikitilari bikote batekin -Iker eta Larraitz Goenaga anai-arrebekin- disko partekatu bat grabatzeko aukera eman zien.
Telebistan egin du lan, Euskal Telebistako Euskaraokea, Barrebusa eta Altza Porru! haur saioak aurkezten, baina musika agertokietatik kanpo jarraitzen du.
Diskografia
aldatuErreferentziak
aldatu- Edukiaren zati bat «Ixiar Oreja Unanue» artikulutik hartua da. Artikulu hark Jon Eskisabel du egile, eta Creative Commons Aitortu-Partekatu Berdin 3.0 lizentziarekin argitaratu da Badok euskal kantagintzaren atarian.
- ↑ Abizena horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Orexa onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.