Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien Azpitik

Gatibu-ren albuma

Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien Azpitik Gatibu taldearen hirugarren estudioko lana da. Muxikako Muxikon eta Berrizko Lorentzo Records estudioetan batera grabatua eta nahastua 2008ko uztaila eta urria bitartean. Urte horretan bertan kaleratu zen.[1]

Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien Azpitik
Gatibu taldearen estudioko albuma
Argitaratze data2008
Grabazioa2008
Musika motaRock
HizkuntzaBizkaiera
DiskoetxeaBaga-Biga
EkoizpenaJorge Etxebarrieta
Kronologia
Disko Infernu
(2005)
Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien Azpitik
(2008)
Zuzenean Bizitzeko Gogoa
(2010)

Hirugarren disko honek asko indartu zuen Gatibur. “Bang-bang txik-txiki bang-bang“, “Zeu, zeu, zeu!“, “Pailazo” edota “Eztanda egin arte” kantuak berehala hedatu ziren. Disko onenaren eta kantu onenaren (“Bang-bang txik-txiki bang bang“) Gaztea sariak irabazi zituen lan honekin. Batizen ordez, Iñigo Anton gitarrista hasi zen taldea laguntzen zuzenekoetan, eta Durangoko Azokaren barruan Plateruena kafe antzokian eman zuen diskoa aurkezteko lehen kontzertua. Ondoren, Euskal Herri osoa zeharkatu zuen 2009. urtean -50 kontzertutik gora eskaini zituen-, eta kontzertu horietako batzuk zuzeneko disko batean jasotzeko asmoarekin grabatu zituen. Bilboko eta Donostiako Aste Nagusietan eta Gernikako jaietan emandako kontzertuak aukeratu zituen horretarako, baita Durangon 2009ko irailean emandako beste saio bat ere. Lau emanaldi horietatik aukeratutako zatiekin osatu zuten Zuzenean bizitzeko gogoa CD-DVDa (Baga-Biga, 2010). Zuzenekoen osagarri, estudioan grabaturiko hiru kantu berri jaso zituzten: “Prest“, “Behar zaitut” eta “Kalekatue“.[2]

Kantuen zerrenda

aldatu
  1. "Bang-bang txik-txiki bang-bang"
  2. "Eztanda egin arte"
  3. "Ure dakar zeruek"
  4. "Bizitzeko gogoa"
  5. "Nor zara zu?"
  6. "Pailazo"
  7. "Zoragarrixori"
  8. "Apirilaren 27"
  9. "Zeu, zeu, zeu!"
  10. "Hitz artien galdute"

Erreferentziak

aldatu
  1. Hamaika Telebista. (2020-04-17). MusikaZuzenean TB #97: Gatibu diskografia. (kontsulta data: 2025-02-10).
  2. Eskisabel, Jon. «Gatibu» www.badok.eus (kontsulta data: 2025-02-10).

Kanpo estekak

aldatu