Disko infernu

Gatibu-ren albuma

Disko Infernu Gatibu taldearen bigarren estudioko lana da. 2005eko urtarrila eta martxoa bitartean grabatu zuten Muxikako Muxikon estudioan, eta urte horretan bertan kaleratu zen.[1]

Disko Infernu
Gatibu taldearen estudioko albuma
Argitaratze data2005
Grabazioa2005
Musika motaRock
HizkuntzaBizkaiera
DiskoetxeaBoza
EkoizpenaMuxikon(Jorge Etxebarrieta)
Kronologia
Zoramena
(2002)
Disko Infernu
(2005)
Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien Azpitik
(2008)

Taldeak ez zuen presarik izan bigarren diskoa grabatzeko. Bi urte igaro ziren estudiora itzuli aurretik. Muxikan (Bizkaia), Iñaki “Uoho” Antonen estudioan aurkitu zituen Gatibuk bere proiektua aurrera eramateko ingurune eta talde tekniko egokiak, eta bertan grabatu zituen Disko infernu album honetako kantuak. Berriz ere Robe Iniestak kolaboratu zuen kantu batean abestuz, eta Cristian de Rerita errumaniarrak ere bai. Lehen diskoaren jarraipentzat jo daiteke bigarren lan hau, hausturarik ez dago, baina bai moldaketa osoagoak eta aberatsagoak, eta erregistro berrietara zabaltzeko gogoa.[2]

Kantuen zerrenda

aldatu
  1. "Inpernuen ate joka"
  2. "Besoak zabalik"
  3. "Gaur gure gaba da ta"
  4. "Gerra gogoa"
  5. "Doniene"
  6. "Hara honien"
  7. "Ifer haixien semie"
  8. "Pozarren zu barik"
  9. "Gogoratzen zaitut"
  10. "Egunon (Buna dimineata)"

Erreferentziak

aldatu
  1. Hamaika Telebista. (2020-04-17). MusikaZuzenean TB #97: Gatibu diskografia. (kontsulta data: 2025-02-10).
  2. Eskisabel, Jon. «Gatibu» www.badok.eus (kontsulta data: 2025-02-10).

Kanpo estekak

aldatu