Krimeako Gerra

Krimeako Gerra Erresuma Batua, Frantzia, Otomandar Inperio eta Sardiniako Erresumaren eta Errusiako Inperioaren arteko gerra izan zen, 1853tik 1856ra bitarteko urteetan gertatu zena[1].

Krimeako Gerra
Panorama dentro.JPG
Sevastopolgo setioa, Franz Roubauden margolana (1904)
Data1853ko urria-1856ko otsaila
LekuaKrimea, Kaukasia, Balkanak, Itsaso Beltza, Baltikoa, Itsaso Zuria, Ekialde Urruna
EmaitzaAliatuen garaipena: Parisko Ituna
Gudulariak
Flag of France.svg Frantziako Inperioa
Ottoman flag.svg Otomandar Inperioa
Flag of the United Kingdom (3-5).svg Britainiar Inperioa
Flag of Italy (1861–1946).svg Sardiniako Erresuma
Flag of Russia.svg Errusiar Inperioa
Indarra
Denetara: 1.000.000
Flag of France.svg 400.000 frantziar
Ottoman flag.svg 300.000 otomandar
Flag of the United Kingdom (3-5).svg 250.000 britainiar
Flag of Italy (1861–1946).svg 18.000 sardiniar
Denetara: 720.000
Flag of Russia.svg 700.000 errusiar
Flag of Bulgaria.svg 3.000 bulgariar
Flag of Montenegro (1852–1905).svg 2.000 serbiar-montenegroar legioa
State Flag of Greece (1863-1924 and 1935-1973).svg 1.000 greziar
Galerak
300.000–375.000 hildako 220.000 hildako

Gerra 1853an hasi zen, Otomandar Inperioan ziren kristau ortodoxoak babesteko aitzakiarekin, Nikolas I.a Errusiakoak Danubio aldeko otomandar lurraldeak inbaditzeko agindua eman zuenean[2]. Erresuma Batuak Ekialdeko Europako orekari eutsi nahi zion, Turkiar Inperioarekiko erlazio ekonomiak kaltetuta atera ez zitezen, eta Mediterraneon zeukan nagusitasuna gal ez zezan. Frantziak geroago bat egin zuen Erresuma Batuarekin Errusiaren aurkako gerran. Frantziako Napoleon III.aren motibazioa, berriz, ez zen ekonomikoa. Ekialdeko katolikoei lagundu nahi zien baina, batik bat, nazioarteko mailako ospearen bila zebilen.

Bi urteko gerra burutu ondoren, Errusia galtzaile atera zen, eta Otomandar Inperioko ortodoxoen gaineko babesari uko egin behar izan zion. Napoleonek nazioarteko ospea lortu zuen, eta Erresuma Batuak nahi zituen abantaila ekonomikoak eta estrategikoak. Turkiar Inperioak mugak zeuden moduan gorde ahal izan zituen, baina nazioen printzipioa onartu behar izan zuen. Hortik aurrera, “Europako gaixotasuna” izatekoa zen eta Ekialdeko auzia itxi gabe geratu zen.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu