Exxon Valdez, 1989ko martxoaren 24an, 1,48 milioi petrolio kupeleko karga zeramanean, Alaskako Prince William Sounden 37.000 tona petrolio isuri zituelako zoritxarrez ospetsu egin zen petrolio-ontzi bat izan zen.

Exxon Valdez
Fabrikazioa
FabrikatzaileaNational Steel and Shipbuilding Company (en) Itzuli
Ekoizpen-lekuaSan Diego
Historia
Eskaera 1984ko abuztuaren 1a
Gila jartzea 1985eko uztailaren 24a
Uretaratzea 1986ko urriaren 14a
Zerbitzuaren hasiera 1986ko abenduaren 11
Ship breaking 2012
Service retirement 2012ko martxoaren 21a
Inaugurazioa1986ko urriaren 14a
Erregistro-herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak, Marshall Uharteak eta Panama
JabeaExxon (en) Itzuli 1986-1989
SeaRiver Maritime (en) Itzuli 1989-2008
Hong Kong Bloom Shipping Ltd. (en) Itzuli 2008-2012
Ezaugarriak
Dimentsioak20 (zingoa) × 51 (zabalera) × 300,84 (luzera) m
Erruna50,6 m
Zingoa20 m
Masa218.308 t eta 244.147 t
Tona-brutoak112.088
Potentzia23.600 kW
Abiadura16,25 kn
Edukiera21 Tripulazio
Identifikazioa
IMO zenbakia8414520
Berezko-portuaFiladelfia
Dei-kodea9LY2503

Alaskak, historiako bere hondamendi ekologikorik kaltegarriena jasan zuen petrolio-ontzia hondartu eta honek milioika litro petrolio isuri zituenean kostaldeko 2000 kilometro baino gehiagoan. Marea beltza garbitzeko, xurgagailuak eta presioan zegoen ur beroko ureztodiak erabili ziren eta, gainontzeko petrolioa, beste petrolio-ontzi batetara pasa zen. Inguru honetan gertatu ziren faunarentzako kalteak, oraindik aztertzen jarraitzen dira.

Isurketak, AEBetan, ingurugiroari buruzko legedi berria onartzera eraman zuen (Oil Pollution Act 1990).

Gertaeraren deskribapena aldatu

1989ko martxoak 24an, gauerdia baino pixka bat beranduago, Exxon Valdez petrolio-ontziak (existitzen den pertsona bat ez dela argitu behar dena), Alaskako Prince William Sounden dagoen Bligh Reef bezala ezagutzen den koral arrezifea jo zuen, 10,8 milioi petrolio gordin galoi isuriz (40,9 milioi litro inguru). Isuriak, tokiko, nazioko eta industriako antolaketa ahalmena proban jarri zuen, tamaina hartako hondamendi bati aurre egitera prestatzeko. Faktore askok zaildu zituzten isuriaren garbiketan parte hartu zuten gobernuaren eta industriaren ahaleginak, horien artean, isuriaren tamaina eta bere urruneko kokapena Prince William Sounden, nora soilik helikopteroz eta itsasontziz hel daitekeen.

Isuriak, Prince William Soundeko arrantza profesionalaren industriak eusten zuen elikatze kate delikatuarentzako mehatxua suposatu zuen. Hamar miloi txori eta hegazti migratzaile ere arriskuan zeuden, baita ehundako itsas igaraba eta ertzeko beste dozenaka espezie ere, mazopak, itsas lehoiak eta balea barietate batzuk.

Alyeska, Valdez portuan lan egiten duten zazpi petrolio konpainia ordezkatzen dituen erakundea, Exxon horien artean, garbiketaren ardura hartu zuen lehena izan zen, tokiko larritasun planifikazioaren arabera. Alyeskak, isuria gertatu eta gutxira, Valdezen larrialdi komunikazioko zentro bat ireki zuen, bigarren operazioak, Alaskako Anchorage hiritik zentralizatu ziren.

Garbiketan lagundu zuten erakundeak aldatu

Alyeskarekin batera, berehala lagundu zuten beste 3 erakunde egon ziren:

  • EPAko (AEBetako Ingurugiro Babes Agentzia) bioerremediazio teknologia esperimentalen erabileran espezialistek, isuriaren garbiketan lagundu zuten.
  • NOAA (Administrazio Nazional Ozeaniko eta Atmosferikoa), Prince William Sounderako eguraldi iragarpenen hornitzeaz arduratu zen, garbiketa taldeak, bere metodoak, baldintza atmosferikoen arabera egoki zitzan ahalbidetuz.
  • San Diegoko Hubbseko itsas armada institutuko espezialistek eta Kaliforniako Berkeleyko txoriaren nazioarteko ikerketa zentroak, itsas hegaztiak garbitu eta berrabiltzeko zentro bat ezarri zuten.

Erabilitako garbiketa metodoak aldatu

 
Prince William Sounden ertzen garbiketa

Hiru metodo erabili ziren isuria gainetik garbitzeko saiakeran:

  • Dispertsore kimikoak

Hau izan zen lehen garbiketa saiakera, martxoak 24an bertan, konpainia batek, helikoptero batekin, dispertsoreak erabili zituen, baina, uretan, petrolioa dispertsorearekin nahasteko nahiko uhin akzio ez zegoenez, metodo honen erabilera ez zen jarraikakoa izan.

  • Garbiketa mekanikoa

Garbiketa mekanikoa, dispertsore kimikoak erabiltzen utzi ondoren hasi zen, horretarako, ponpa xurgagailuak eta skimmerrak erabili ziren. Baina, skimmerrak, 24 ordu igaro ondoren, ezin ziren erraz erabili. Eta, zoritxarrez, petrolioak eta algek, makineria hau oztopatu zuten, bere konponketa denbora galtze bihurtuz.

  • Erredura

Erredura bat agindu zen isuria gertatu eta lehenengo orduetan. Isuriaren zati bat, suaren aurkako materialez isolatuz, proba hau arrakastatsua izan zen, 113400 petrolio litro, 1134 hondakin litrora murriztuz, baina, eguraldi txarraren ondorioz, ez zen beste probarik egin garbiketa ahaleginetan.

Kanpo estekak aldatu