Eskimo-aleut hizkuntzak
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Eskimo-aleut hizkuntzek edo inuit-yupik-unangax hizkuntzek Groenlandiako, Kanadako artikoko, Alaskako eta Siberiako jatorrizko hizkuntzen familia bat osatzen dute. Inuiten eta yupiken hizkuntzetan datza (inuit bezala ezagutuak Alaska iparraldean, Kanadan eta Groenlandian, yupik bezala Alaska mendebaldean eta yuit bezala Siberian), alde batetik, eta aleutieran, bestetik.
Eskimo-aleut hizkuntzak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hiztunak | 85.000 |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza eranskaria eta hizkuntza polisintetikoa |
Hizkuntza kodeak | |
Glottolog | eski1264 |
Linguist List | eska |
IETF | esx |
Eskimal, normalean, saihesten den hitza da, baina mantentzen da yuit-yupik-inuitak batzeko. Kanadan inuit izendapena (hots, "jendea") hobesten dute (singularra, inuk "pertsona"; duala: inuuk "bi pertsona"; plurala, inuit, "pertsonak, jendea"). Alaskan, berriz, inuk / inuit edo yupik hobesten dute, hitz egiten ari denaren arabera.
Tradizioz, hizkuntza eskimalen familia inuit eta yupik (edo yupik-yuit) hizkuntzetan banatzen da. Hala ere, berriki egindako ikerketek iradokitzen dute yupika berez ez dela baliozko nodo bat edo, gauza bera dena, inuitera dialektal etengabea ez dela, yupik taldeko hizkuntza bat baino. Hala, eskimal hitza yupik hitzarekin ordezkatzea zuzena litzatekeen arren, hori ez litzateke onargarria inuk gehienentzat. Bestalde, badirudi Alaska-Siberia dikotomia geografikoa izan dela, hizkuntzalaritzazkoa bainoago.
Atzizki-sistemak garrantzi handia du hizkuntza horretan; hitza oinarrizko elementu lexikalari eransten zaizkion elementu osagarriz osatuta dagoenez, esaldi osoa ordezkatzen du. Hitz batzuek flexioa dute, esate baterako, izenak eta aditzak, eta beste batzuk flexiorik gabeko partikulak dira.[1]
Sailkapena
aldatuHauek dira inuit-yupik-unangax hizkuntzak:
- Aleutiera (unangam tunuu)
- Yupik-inuit (eskimo) hizkuntzak
Erreferentziak
aldatu- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. eskimo-aleut. .
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |