Ireki menu nagusia

Sorginetxeko trikuharria

Sorginetxeko trikuharria Arrizabalagako Neolitar aroko trikuharri eta hilobi-monumentu ikusgarria (K.a. 2500. urte ingurukoa). Bertan aurkitutako hondakin arkeologikoak brontze garairaino iristen dira. 1890ean Julian Apraiz Saenz de Elburgok induskatu zuen. Harrimugerrezko gezi puntak eta giza gorpuzkinak aurkitu zituen. Horiek guztiak leku ezezagunean daude[1]. Euskadin egoera onenean dagoen monumentu megalitikoetako bat da Sorginetxe trikuharria. "Biluzik" dago, tumulurik gabe. Kareharrizko sei harrik osatzen dute: bost bertikalean jarrita daude, eta denak estaltzen dituena 2,3 metroko garaieran dago[2]. Leiho bat dauka irekita mendebalderantz.

Sorginetxeko trikuharria
Arrizalako Sorginetxe trikuharria.jpg
Sorginetxeko trikuharriaren irudia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Herria Agurain
Koordenatuak 42° 49′ 46″ N, 2° 22′ 42″ W / 42.829578°N,2.378267°W / 42.829578; -2.378267Koordenatuak: 42° 49′ 46″ N, 2° 22′ 42″ W / 42.829578°N,2.378267°W / 42.829578; -2.378267
Historia eta erabilera
Arkitektura

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sorginetxeko trikuharria