Abdelkader El Djezairi

Abdelkader ibn Muhieddine (Guetna, Otomandar Aljeria, Otomandar Inperioa, 1808ko irailaren 6aDamasko, Siriako Valierria, Otomandar Inperioa, 1883ko maiatzaren 26a), (arabieraz: عبد القادر ابن محيي الدين‎ ʿAbd al-Qādir ibn Muḥyiddīn), Abdelkader emirra edo Abdelkader El Djezairi moduan ere ezaguna, Aljeriako emirra izan zen.

Abdelkader El Djezairi
DamascusabdulKader.jpg
Sultan

Bizitza
Izen osoa عبدالقادر الجزائري
Jaiotza Mascara (en) Itzuli1808ko irailaren 6a
Herrialdea  Aljeria
Heriotza Damasko1883ko maiatzaren 26a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak arabiera
Ikaslea(k) Abd al-Majid al-Khani (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria, soldadua, poeta, zientzialaria eta Erresistentziaren kidea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gradua Emir
Parte hartutako gatazkak Battle of Macta (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa sunismoa
Islama

Frantziar kolonialismoaren kontrako borrokagatik ezaguna da, eta aljeriar nazioaren aitatzat jotzen da. Literaturgintzan ere aritu zen.

BizitzaAldatu

Izen oneko familia batean jaio zen, amak irakatsi zion irakurtzen eta idazten, eta aitagandik jaso zituen lehen erlijio eta teologia lezioak, sufien filosofia barneratuz. Gaztetatik hezkuntza ona jaso zuen, legedia, gramatika, teologia, eta zientziak ikasi zituen, eta interes berezia zuen politika eta herri kristauen historia ikasteko.

1830ean frantziarrek lurraldea okupatu zutenean, bertakoek uko egin zioten haien aginpidea onartzeari. Abdelkaderren aita eri zenez, Abdelkaderrek familiaren lidergotza hartu eta tribuak batu zituen bere gidaritzapean.

1832an sultan izendatu zuten jarraitzaileek, baina Abdelkaderrek uko egin zion tituluari, ez zegokiolakoan, eta emir titulua erabili zuen (24 urte zituen). Frantsesen aurkako gerra santua (jihad) aldarrikatu eta gidatu zuen hamabost urtez. Emirraren garaipenak tarteko, Desmichels tratatua izenpetu zuen frantziarekin, 1834an. Gatazkak, ordea, 1837 urterarte jarraituko zuen, non frantziak zenbait lurralde Abdelkaderren kontrolpean utzi zituen, baina beti ere Frantziaren menpe (Tefnako tratatua).

 
Abdelkaderren lurraldea 1836 eta 1839 artean.

Bere kontrolpeko eremua egonkortze eta garatzeari ekin zion Abdelkaderrek: zerga bilketa, hezkuntza eta osasun sistemak martxan jarri zituen, eta eskubide zibilien eta gerra presoen traturako arautegi bat ere ezarri zuen, haien eskubideak errespetatzen zituena. Defentsa guneak eraiki eta gotortzeko lanak ere abiatu zituen. Hasieran Tagdemt-en finkatu zuen hiriburua, baina beranduago, Frantziarren erasopean, hiriburu nomada bat sortzeko planak egin zituen.

1839an frantziar armada tratatuak debekatzen zion lurraldeetan espedizioak egiten hasi zen. Abdelkaderrek, tratatua hautsi zutela argudiatuz, erasoari ekin zion. Frantziako generalek lur-errearen estrategia jarri zuten martxan, biztanlerian gosea eta errepresioa zabalduz. 1842tik aurrera Frantziaren nagusitasuna nabarmentzen hasi zen. Azkenik, 1847an, gerlari gehienak sakabanaturik eta gotorlekuak harpilaturik, Abdelkader errenditu egin zen Alexandria edo Acrera bakean joatearen truke. Frantsesek, ordea, ez zuten akordioa errespetatu eta preso hartu zuten.

Presondegian bost urte igaro ondoren, Ekialde Hurbilera abiatu eta Damaskon eman zuen bere bizitzaren bigarren aldiko denborarik gehiena, erlijiozko meditazioari emana eta obra mistikoak idatziz. Sirian zen bitartean, kristauen kontrako erreboltak baretzen ahalegindu zen Damaskon, eta han zeuden kristau askok berari esker salbatu omen zuten bizia[1][2].

EraginaAldatu

Abdelkaderrek eragin nabaria izan zuen Aljeria estatuaren sorreran. Haren arerioek ere haren gizatasuna goraipatu zuten hura hil eta gero ere, izan ere gerra presoei erakutsi zien begirunea ez zen batere ohikoa garai haietan.

1846an sorturiko Iowako Elkader herriak Abdelkaderrengandik jaso zuen izena, fundatzaileek biziki miresten baitzuten kolonialismoaren kontra egin zuen borroka[3].

2020ko Zuberoako pastorala Abdelkaderri buruzkoa izango zela iragarri zen, Jean Louis Davantek idatziriko testutik abiatuz[2].

ErreferentziakAldatu

  1. «Commander of the Faithful: The Life and Times of Emir Abd el-Kader, A Story of True Jihad | Middle East Policy Council» mepc.org . Noiz kontsultatua: 2020-03-02.
  2. a b Hitza, Joanes Etxebarria-Ipar Euskal Herriko. ««Intelektual handi bat izan zen Abdelkader»» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-02.
  3. «History of Elkader, IA» www.elkader-iowa.com . Noiz kontsultatua: 2020-03-02.