2009-2010eko neguko ipar hemisferioko hotz-bolada

2009-2010eko ipar hemisferioko hotz bolada 2009ko abenduaren erdialdetik, 2010eko urtarrilaren erdialdera arte Ipar Hemisferioko hainbat guneetan egondako hotz boladari deritzo. Hotz-bolada artikoa ipar polotik etorritako aire hotz masa anitzek eragin zuten eta 2010eko urtarrilaren 9rako 192 ziren hildakoak Europa osoan.

Britainia Handia osoa elurpean 2010eko urtarrilaren 7an.

Hotz-boladaren eragina aldatu

Europan aldatu

Ingalaterran eta Irlandan 2010eko urtarrilaren 4tik aurrera iparraldetik etorritako aire masa hotzak, 30 zentimetro elur baino gehiago utzi zituen (baita hegoaldeko kostaldean). Polonian ibaiak izoztu eta Danimarka eta Alemania arteko Kiel hiriko kanalean ere izotza agertu zen, bertatik igarotzen den ontzien joan-etorria oztopatuz.

Urtarrilaren 10etik urtarrilaren 11ra bitartean Espainian elurra Sevilla edo Valentzia bezalako hirietan jausi zen eta Madrilen kaosa eragin zuen bertako autobide eta Barajasko aireportuan

Euskal Herrian aldatu

Hotzaren eragina urtarrilaren 5ean hasi zen nabaritzen Euskal Herrian eta tenperaturak 10 gradutik behera jaitsi ziren. Urtarrilaren 6an elurra hasi zuen 600 metrotik gora. Egun bat beranduago, elurra itsas mailaraino hurbildu zen eta Gasteizen 10-15 zentimetro pilatu ziren. Haizearen norabideak Iruñean ez zuen elurrik utzi, baina iparraldeko haize bortitzak hotz-sentsazioa areagotu egin zuen.

Urtarrilaren 8an elur gehiago pilatu zen Gasteizen eta gauean elurra hasi zuen Iruñea eta Donostian. Urtarrilaren 9an 57 urteko gizon bat hil zen Antzuolan, elurretan irrist egin eta gero[1]. Eta urtarrilaren 10ean, bi nafar eta bizkaitar bat hil ziren Huescako Pirinioetan egondako elur-jausian[2].

Ipar Amerikan aldatu

Kanada iparraldetik etorritako hotz masa hotzak, Ameriketako Estatu Batuen erdialde eta ekialdeko kostalde osoan utzi zuen elurra eta izotza. Florida estatu gehienean, urtarrilaren 9tik urtarrilaren 10erako gauean zeroz azpitik joan ziren termometroak, eta Orlandon esaterako elur malutak jausi ziren.

Kubako La Habana hirian, urtarrilaren 10eko tenperaturarik baxuena 4 °C-koa izan zen.

Asian aldatu

Ohi baino negu hotzagoak dozenaka hildako eragin ditu Mongolia, Txina, Ipar Korea eta Hego Korean. Dalian mendebaldeko Liadong Badia, erabat izoztu zen. Txinako hiriburu den Pekinen 20 zentimetro elur baino gehiago jausi ziren, eta termometroa -20 eta -30 gradura arte jaitsi zen Tianjin eta Shenyang bezalako hirietan.

Hotza, hegoalderago heldu zen, Shanghain esaterako elur malutak jausi ziren, eta Chongqingen termometroak 4 gradura jaitsi ziren.

Argazkiak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.