Hotz-bolada artikoa neguan, Ozeano Artikoaren inguruko hotza hegoalderantz bideratzean gertaturiko fenomeno meteorologikoa da. Aire hotz hori bideratzeko, ezinbestekoa da Azoreetako antizikloia iparralderantz mugitu eta Ipar Amerikako behe presio guneen Europaanzko etengabeko jarioa etetea.

Hotz-boladak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «1985eko urtarrileko elurtea»

Kostaldeko hainbat tokitan 20 zentimetroko elur geruza jausi zen eta Bilbon urtarrilaren 7an, 15cm elur jausi zen ordubeteko epean. Hotzik handiena Euskal Herriaren ekialdean egin zuen, eta horrela Biarrizko aireportuan tenperatura minimoa -12,7 °C-koa izan zen, eta Iruñean termometroa zero azpitik -16,2 gradura jaitsi zen.

Garraioa eta errepide gehienak erabat moztu ziren, eta leku batetik bestera mugitzeko garraiobide bakarra trena izan zen.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.