Ireki menu nagusia

Rimini Italiako ipar-ekialdeko hiria da, Adriatikoaren ertzean dagoena, Emilia-Romagna eskualdean, Riminiko probintzian. 2010eko erroldaren arabera 142.579 biztanle zituen. Erromatarrek K.a. 268. urtean sortu zuten.

Rimini
Rimini
Italiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Emilia-Romagna
ProbintziaRiminiko probintzia
Alkatea Andrea Gnassi Itzuli
Izen ofiziala Rimini
Jatorrizko izena Rimini
Posta kodea 47921–47924
ISTAT kodea 099014
Geografia
Koordenatuak 44° 03′ 34″ N, 12° 34′ 07″ E / 44.0595°N,12.5685°E / 44.0595; 12.5685Koordenatuak: 44° 03′ 34″ N, 12° 34′ 07″ E / 44.0595°N,12.5685°E / 44.0595; 12.5685
Rimini hemen kokatua: Italia
Rimini
Rimini
Rimini (Italia)
Map of comune of Rimini (province of Rimini, region Emilia-Romagna, Italy).svg
Azalera 135.71 km²
Altuera 6 m
Mugakideak Bellaria-Igea Marina, Coriano, Riccione, Santarcangelo di Romagna, Verucchio, San Mauro Pascoli, Serravalle eta Forlì-Cesenako probintzia
Demografia
Biztanleria 149.403 bizt. (2018-01-01)
Dentsitatea 1.100,9 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 541
Hiri senidetuak Djibuti, Latakia, Beit Sahour Itzuli, Venezia, Yangzhou, Saint-Maur-des-Fossés, Seraing, Sotxi, Ziguinchor, Fort Lauderdale eta Linköping udalerria
Katastro kodea H294
Sailkapen sismikoa 2 (Ertaina)
Matrikula RN
www.comune.rimini.it

Veneziaren ondoren, Italiako Adriatiko kostaldeko turismogune garrantzitsuena da ziur aski. Artzapezpiku-hiria da. Aipagarriak dira erromatarren garaiko zubia (K. o. 21), garaipen-arkua (K.a. 27 - K. o. 21), anfiteatroaren hondakinak eta Malatesta familiaren eliza (XIV. mendea). Komunikabide-gune garrantzitsua da (burdinbideak, aireportua). Turismoa erakartzen du (hondartzak).

Eduki-taula

MugakideakAldatu

HistoriaAldatu

Marecchia izeneko hiri unbriar-etruskoa zen erromatarrak hara joan baino lehen (K.a. 268). Ariminium izena eman zioten erromatarrek. Kontzilio bat egin zuten arriotar kristau buruzagiek Riminiko hirian 359. urtean, arriotarrek Kristoren jainkotasunaren aurrean azalduriko zalantza guztiak argitzearren. Bizantziarrak nagusitu ziren hurrengo urteetan hirian, godoak ondoren, bizantziarrak berriro, eta lonbardiarrak eta frankoak azkenean. Aita santuaren eskuetara igaro zen 754an, Pepino Laburrak eskaini ondoren. Malatesta familia izan zen nagusi 1295etik 1528ra bitarteko urteetan, eta aita santuen gobernupean egon zen ondoren, 1860an Italiako Errepublikako hiri bihurtu zen arte. Gudaroste aliatuek bonbardatu zuten Bigarren Mundu Gerran.

IruditegiaAldatu

Hiritar ezagunakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rimini