1830eko iraultzak

1830eko iraultzak, 1830-1832 bitartean, Europako hainbat errege eta gobernu atzerakoien aurka liberalek eta iraultzaileek burututako matxinada eta altxamenduak izan ziren. Mugimendu horien helburu nagusiak estatu konstituzionalak ezartzea eta independentzia nazionala lortzea izan ziren. Kasu gehienetan –batez ere alemaniar lurraldeetan eta Italian– altxamenduak izan ziren, ez besterik, eta ez zuten aldaketa handirik eragin ordena politikoan. Gertakarien giltzarria bi iraultza erromantiko izan ziren: Belgikako Iraultza Herbehereetako Erresuma Batuan eta Uztaileko Iraultza Frantzian.

Ohi zen bezala, Paristik zabaldu zen mugimendu horien isla gainerako lurraldeetara, Uztaileko Iraultzaren bidez; dena dela, historialariak ez datoz bat gertaera hura iraultza bat izan ote zen esateko, gauzak nola gertatu ziren kontuan harturik, batez ere.

HistoriaAldatu

FrantziaAldatu

Iraultzaen lehenengo urratsak 1825ean, Karlos X.ak agintea eskuratu zuenean, egin ziren. Karlos X.ak errejimen autoritario ultrakontserbadorea ezarri nahi zuen eta Jules de Polignac ministroaren eta Frantziako aristokraziaren laguntza bilatu zuen horretarako. Horrela, bere agintaldiaren hasieran mila milioi liberako «oparia» egin zien aristokratei, 1789ko Iraultzan izandako galeren kalte ordain gisa.

Horrez gainera, ordezkarien ganbaran liberalek irabazi izanaren ondorioz, 1830eko uztailaren 26an Uztaileko Ordenantzak eman zituen, prentsa askatasuna murriztuz, ganbera liberal hori deseginez eta botoa are gehiago mugatuz. Liberalek berehala egin zieten aurre neurri absolutistei, gudarosteko ofizialen eta paristarren laguntzarekin. Uztaileko egunak (27tik 29ra) izeneko tartean jendetza handia atera zen kalera Parisen, besteak beste eskulangileak eta menu peuple delakoa, baina baita erdi mailako klaseetako jendea ere, Eugène Delacroix margolariak Askatasuna Herria gidatzen koadroan adierazi zuen bezala[1].

Iraultza erregeak abdikatu eta Ingalaterrara ihes egin zuenean amaitu zen. Errepublika ezartzearen alde zeuden matxino asko, baina aristokraziak erregeari leial jarraitu zuen eta, Karlos X.ak ihes egin zuelarik, desagertu egin zen liberalek beren sistema politiko ideala –1814ko Karta emana– indarrean jartzeko zuten eragozpen nagusia; hori zela eta, iraultza amaiarazten ahalegindu ziren. Luis Filipe Orleanskoak, erregeburgesa deituak, 1814ko konstituzioa aldatu zuen kargua hartu bezain laster (Europako gorteek berehala eman zioten onespena errege berriari); aginpide betearazlearen ahalak areagotzea zen errege berriaren helburua, prentsa askatasuna bermatzeko zenbait neurri hartu ziren, epaitegi bereziak deuseztatu zituzten, monarkia eta Erromatar Eliza Katolikoaren arteko aliantza bukatu zen, Borboien bandera zuria hiru kolorekoaz ordezkatu zen eta hauteskunde zentsoa zabaltzeko aukera ere eman zuen.

Hedapena EuropanAldatu

 
1830ko Belgikako Iraultzaren Gertaera, Egide Charles Gustave Wappers, 1834

Europa osoko liberalek iraultza sozial orokorra hedatzeko itxaropena hartu zuten Frantziako Uztaileko Iraultza horri esker. Baina gehienek ez zuten espero adina eskuratu. Luis Filipek ez zuen gerrarik nahi eta, itxaropenak itxaropen, ez zituen poloniarrak babestu Errusiako tsarraren kontra altxatu zirelarik. Beraz, Errusiak gupidarik gabe itzali zuen Poloniako matxinada.

Ingalaterran, inolako iraultza mugimendurik gabe, Frantziako mugimenduak ezarritako berrikuntza berdin-berdinak lortu ziren: Ingalaterrako 1832an parlamentuak, wigh alderdikoak buru zirela, Erreforma legea onartu zuen eta industrian eta merkataritzan ari ziren klaseei boto eskubidea eman zitzaien.

Suitzan eta Belgikan eragin handiagoa izan zuen iraultzak. Suitzan 1815eko Konfederazioaren karta eraberritu zen 1830ean eta 1832an; kantonamenduetako konstituzioak berritu ziren eta Helvetiako Konfederazioari nazio batasun sendoagoa eman zitzaion. Belgikan, bestalde, talde liberal batzuek Eliza Katolikoarekin bat egin zuten eta, 1831n, Herbehereetatik independizatu zen, 1815an Vienako Batzarrak Luxenburgorekin batera anexionatu eta haren esku egon ondoren.

Italia eta Alemaniako matxinadek porrot egin zuten. 1832an, Otomandar Inperioaren aurka luze borrokatu ostean, Europako botereek Greziako estatua aitortu zuten.

Ziklo iraultzailea ItalianAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Ikazkinak» eta «Italiaren bateratzea»

Emilia-Romagnan, 1824an, Ravenako poliziaren zuzendari Domenico Matteucci Carbonarien konspirazio baten ondorioz hil ondoren, Agostino Rivarola kardinala erreprimitzera bidali zuten. Rivarolak 1825eko abuztuaren 31n epaiketa egin eta gizarte maila guztietako 514 pertsona zigor ezberdinetara kondenatu zituen. Ondoren, hiltzera kondenatutako zazpi lagunei zigorraren kommutazioa eta barkamena eman zitzaien beste askorentzat[2]. Erroman, 1825ean, justizia pontifizioak masoneria zapaldu zuen, Angelo Targhini eta Leonida Montanari burua moztu zieten, behin baino gehiagotan damutzeko eskatu ondoren.

1828an matxinada berriak gertatu ziren Cilentoan, 1820an Bi Sizilietako Erresuman eman zen Konstituzioaren berrezartzea lortzeko. Matxinatuen saiakera tragikoki amaitu zen hogeita hamahiru heriotza-epaiekin, eta Boscoko herria kanoikadekin suntsitu zuen Del Carretto mariskalak. Modenako dukerrian, 1831ko otsailaren 3an, porrot egin zuen Ciro Menottiren altxamendu herrikoi bat saiatu zen: Menotti eta Vincenzo Borelli urkatuak izan ziren.

Emilia-Romagnan, 1831n, Italiako Probintzia Batuen estatu txikia erreprimitua izan zen 1831ko martxoaren 25ean Celleko guduan, Riminin. Gudu honetan tropa austriarrak lehen aldiz aurkitu ziren soilik italiarrez osatutako gudaroste bat. Aurreko egunetan Giuseppe Sercognani Pesaroo Guardia Nazionaleko komandanteak zuzendutako boluntario zutabea, Erromarantz zihoazela Probintzia Batuen gobernuaren izenean, Rietin garaitu zuten (1831ko martxoaren 8-11) aita santuen tropek. Altxamendu hauen ondorioz, Erroman zeuden europar potentzien ordezkariek 1831ko maiatzean Gregorio XVI.a aita santuari memorandum bat eman zioten, non Aita Santuari erreforma administratibo sakonak eskatzen zizkioten, 1831ko uztailaren 5eko ediktu baten bidez partzialki onartuak izan zirenak[3].

1832an Romagnako matxinada berriz hasi zen, indar sanfedistekin batera Albani kardinalak erreprimituta. Urtarrilaren 20an eta 21ean Guardia Zibilarekin izandako lehen liskar baten ondorioz Cesena eta Forlìko sarraskia gertatu zen. Beste gudu batzuk urtarrilaren 24an Faenzan gertatu ziren eta urtarrilaren 25ean Forlì hirian. Aita Santuaren eta Austriako tropak elkartu eta Bolonian urtarrilaren 26an sartu ziren, matxinadarekin amaituz[4]. Austriarren Boloniako esku-hartzea orekatzeko, frantziarrek, otsailaren 26an, itsas espedizio batekin Ancona okupatu zuten, eta bertan sei urtez egon ziren. Nolan, 1832ko abuztuan, matxinada txiki bat gertatu zen, Angelo Peluso fraideak zuzendua. Azkar erreprimitu zuten eta fraidearen heriotza zigorrarekin amaitu zen, Luigi d'Ascoli eta Domenico Morici taldekideekin batera; beste 28 matxinoei zigor txikiagoak ezarri zitzaizkien.

1834an, Mazzinik antolatua eta Ramorinok landan zuzendua, Savoiaren inbasioak ez zuen matxinada errepublikarrik eragin Sardiniako Erresuman. Aldi berean, Genovan, Garibaldik Savoiatarren Armadaren matxinada bat antolatu zuen. Saiakera iraultzaile hauen porrotak, Garibaldiren ihesa eragin zuen, Savoiako poliziatik ihesi, Hego Amerikara erbesteratu zen[5].

1835eko martxoan Leopoldo Borboi-Bi Sizilietakoa Siziliako Erresumako teniente kargutik kendu zuten, bost urte lehenago Fernando II.a anaiak emandako kargua. Leopoldok uharteko liberalen adostasuna lortu zuen, eta, horregatik, Metternichtarren susmoak zituzten Orleanseko ondorengo batekin ezkonduko zenarena, bere botereak handitzeko saiakera gisa. 1837ko uztailaren 12an, koleraz kutsatutako itsasontzi bat portura iristeari buruzko zurrumurru kontrolatugabeen ondorioz, Messinan matxinada piztu zen, egun gutxiren buruan, 1812ko Konstituzioa berrezartzea eskatzen zuten Catania eta Siracusako matxinadek jarraituta; Siziliako altxamendu hauek Del Carrettok erreprimitu zituen eta abertzale askoren fusilamenduarekin amaitu ziren. Hil bereko 23an, Abruzzo ko Pennen altxatu ziren, Domenico de Caesarisen buruzagitzapean; matxinada Tanfano Koronelak erreprimitu zuen eta zortzi errebelderen fusilamenduarekin amaitu zen. Tanfano lau urte beranduago hil zuten, L'Aquilan, 1841eko irailaren 8an, borboitarren aurkako altxamenduan, beste hiru matxinatu ere fusilatu zituzten egun berean[6].

Florentzian, 1844ko azaroaren 28an, Toskanako Dukerri Handiaren, Modena eta Reggioko Dukerriaren eta Parmako eta Piacenzako Dukerriaren gobernuek Florentziako Ituna sinatu zuten, 1815ean Vienako Kongresuak Lunigiana eta Garfagnanako hiru estatuen artean aurreikusitako lurralde aldaketa txikiei buruzkoa. Kronologikoki, italiar populazioak, kontsulta plebiszitariorik gabe, Vienako akordioen arabera erabakitako subiranotasun aldaketa baten menpe egon ziren azken aldia da.

1845eko irailean Pietro Renzik, ehun bat abertzalerekin, Rimini okupatu zuen, gainontzeko Romagnan matxinada pizteko itxaropenarekin[7], altxamenduek ez zuten nahi bezalako eraginik izan, eta matxinada aita santuaren mertzenario eta boluntarioek ezabatu zuten; altxamendu hauetan zehar Luigi Carlo Farinik, garai hartan Luccan erbesteratua, "Di Rimini Principi Manifestua" idatzi zuen[8]:

« Dei diezaiogun Jainkoari, beraz; dei diezaiegun Europako Aita Santuari eta printzeei gure kausa eman diezaiegun zapalduen sentimenduaren eta afektuaren suhartasun guztiarekin, eta erregutu eta erregutu diezaiegun printzeei ez gaitzatela herrestan eraman erakusteko herri bat denek abandonatzen dutenean eta akidurara murrizten denean, badakiela osasuna aurkitzen. »


ErreferentziakAldatu

  1. Libertad guiando al pueblo. artehistoria.com Noiz kontsultatua: 2015-12-31.
  2. «Memorie di un vecchio carbonaro ravegnano, di Primo Uccellini» www.gutenberg.org Noiz kontsultatua: 2020-11-06.
  3. «Risorgimento» www.risorgimento.it Noiz kontsultatua: 2020-11-06.
  4. (Italieraz) Gennarelli, Achille. (1860). Il governo pontificio e lo stato romano: documenti preceduti da una esposizione storica e raccolti per decreto del governo delle Romagne. F. Alberghetti Noiz kontsultatua: 2020-11-06.
  5. Possieri, Andrea.. (2010). Garibaldi. Il mulino ISBN 978-88-15-13975-7. PMC 694057280. Noiz kontsultatua: 2020-11-06.
  6. (Italieraz) Palatini, Leopoldo. (1896). Le date più memorabili del nostro risorgimento. casa editrice italiana Noiz kontsultatua: 2020-11-06.
  7. «Da Rimini alle Balze: i «casi di Romagna» | IN Magazine» web.archive.org 2016-03-30 Noiz kontsultatua: 2020-11-06.
  8. (Italieraz) Farini, Luigi Carlo. (1853). Lo Stato Romano dall'anno 1815 al 1850. F. Le Monnier Noiz kontsultatua: 2020-11-06.

Kanpo estekakAldatu