Ireki menu nagusia

Pesaro (ˈpeːzaro ahoskatua; latinez: Pisaurum) Italiako erdi-ekialdeko Markak eskualdeko hiria eta portua da, Pesaro eta Urbino herrialdeko hiriburua. 126,77 km²ko eremua du eta 2015eko maiatzean 94.446 biztanle zituen[1].

Pesaro
Pesaro
Italiako udalerria
Piazza del Popolo, Pesaro, Italy.jpg
Pesaro-Stemma.png
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Markak
ProbintziaPesaro eta Urbinoko probintzia
Izen ofiziala Pesaro
Jatorrizko izena Pesaro
Posta kodea 61121–61122
ISTAT kodea 041044
Geografia
Koordenatuak 43° 54′ 37″ N, 12° 54′ 48″ E / 43.91015°N,12.9133°E / 43.91015; 12.9133Koordenatuak: 43° 54′ 37″ N, 12° 54′ 48″ E / 43.91015°N,12.9133°E / 43.91015; 12.9133
Pesaro hemen kokatua: Italia
Pesaro
Pesaro
Pesaro (Italia)
Map of comune of Pesaro (province of Pesaro and Urbino, region Marche, Italy).svg
Azalera 126.77 km²
Altuera 11 m
Mugakideak Gabicce Mare, Gradara, Monteciccardo, Montelabbate, Sant'Angelo in Lizzola, Tavullia, Fano eta Mombaroccio
Demografia
Biztanleria 94.512 bizt. (2016-07-01)
Dentsitatea 745,54 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 0721
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Reșița Itzuli, Nanterre, Watford Itzuli, Rovinj, Ljubljana, Rafah eta Qinhuangdao
Katastro kodea G479
Sailkapen sismikoa 2 (Ertaina)
Matrikula PU
www.comune.pesaro.ps.it

GeografiaAldatu

Itsaso Adriatikoaren ertzean dago, Foglia ibaiaren bokalean.

HistoriaAldatu

Pisaurum izena zuen antzina. K.a. 184tik aurrera erromatar kolonia izan zen. 1285etik 1445era bitartean, Malatesta familiaren eskuetan egon zen hiria, eta 1445ean Sforza familiak erosi zuen.

Gioachino Rossiniren sorterria da; Liceo Musicale Rossini sortu zuen bertan musikagile horrek.

DemografiaAldatu

 

EkonomiaAldatu

Sufre-findegiak, mekanika-industria eta ehungintza dira jarduera ekonomiko nagusiak. Oso ezagun egin zen mundu osoan Pesaroko zeramika.

Ondasun nabarmenakAldatu

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pesaro