Latindar alfabetoz idatzitako Z letra Errusiak 2022an Ukrainan egindako inbasioan parte hartu zuten Errusiako Indar Armatuen ibilgailu militarretan margotutako ikurretako bat da, ustez, indar armatuei bestelako indar jakin bat aliatu edo etsai den bereizten laguntzeko sortua.[1][2]

"Z" symbol
"Z" ikurra
"Z" symbol (enclosed in square)
"Z" ikurra (karratuan hesiturik)
"V" ikurra
"V" ikurra
"O" ikurra
"O" ikurra
2022ko Ukrainako inbasioan zehar gehien erabilitako lau ikurrak.

Gerraren aldeko ikur gisa, Errusiako Gobernuak "Z" ikurra erabili izan du, ere, propaganda-tresna gisa.[3][4][5][6][7][8] Zibil errusiarrek, halaber, inbasioaren aldeko seinale gisa erabiltzen dute. Errusiatik kanpo, Txekiar Errepublikako Gobernuak "Z" ikurra esbastikaren baliokide gisa sailkatu du,[9] eta Kazakhstango eta Kirgizistango legeek debekatu egiten dute, oraintsu, ibilgailuetan "Z" sinboloa publikoki erakustea.[10][11][12][13]

Ikurrak

aldatu

Ukrainako Indar Armatuek partekatutako infografia baten arabera, Errusiako Indar Armatuek honako sinbolo hauek –eta hurrengo esanahiekin– erabili dituzte Ukrainako 2022ko inbasioan:[14]

Inbasioak, besteak beste, Z operazio ezizena hartu du ere, "Z" sinbolo honetatik eratorria.[15] Ikurra latindar alfabetoaren Z letraren forma du, errusiar alfabetoan erabiltzen den З (ze) letra zirilikoaren ordez –errusiar nazionalismoa kontutan harturik, ikur-hautaketa arrarotzat jo dena–.[16]

Esanahia

aldatu

"Z" ikurra gerraren aldeko sinbolo gisa erabili izan da inbasioaren babesa irudikatzeko, nahiz eta esanahi anbiguoa izan.[17][18]

Instagramen, Errusiako Defentsa Ministerioak (MoD) martxoaren 3an argitaratu zuen "Z" ikurra "garaipenerako" esaldiaren laburdura bat zela (errusieraz: за победу); eta "V" sinboloak, berriz, "gure indarra egian dago" esan nahi duela (errusieraz: сила в правде).[19][20][21] Defentsa Ministerioak, egunetara, "Z"rako esanahi alternatiboak iradoki zituen; besteak beste, "Bakearen alde" (за мир) "Egiaren alde" (за правду) eta ingeleseko demilitarization (desmilitarizazio) eta denazification (desnazifikazio) hitzak –Errusiako Presidente den Vladimir Putinek inbasioaren casus belli bezala zabal erabilitakoak–.[22][23]

"Z"ren beste interpretazio bat "mendebalderako" hitz errusiera da (запад), Mendebaldeko Barruti Militarra edo mendebaldera doan infanteria izendatzeko, edo, eskuarki, Kremlinareen handinahi inperialak nabarmentzeko. "V" sinboloak, bestalde, "ekialde" hitza irudikatuko luke (восток).[24][25][26] Termino hauek 2021eko Zapad ekitaldian erabili zen Bielorrusia eta Errusiaren artean, inbasioaren aurretik.[erreferentzia behar]

Erabilera

aldatu

Erabilera militarra

aldatu
T-72 B3M tanke bat, "Z"rekin
[[BM-21 Grad|]] misil-jaurtigailu bat, "Z"rekin
BMD-4M infanteria-ibilgailu bat, "V"arekin
Mi-8AMTSh helikoptero bat, "V"arekin
MT-LB bat, "O"arekin
Ukrainako inbasioan ikusitako markaturiko Errusiako ibilgailu militarren adibideak.

Aditu militar batzuek hipotesi hau planteatu dute: ikurrak lagunarteko sua murrizteko erabiltzen diren identifikazio-markak dira; hala, ikur hauek Bigarren Mundu Gerrako Normandiako Lehorreratzean erabilitako inbasio-zerrendekin alderatu dituzte.[2][27] Beste aditu militar batzuek iragarri dute sinboloak erabiltzen direla lan-talde desberdinak elkarren artean bereizten laguntzeko, eta Michael Clarke-k, Zerbitzu Batuetako Errege Institutuko zuzendari-ohiak, esan duenez, "Sarritan, sinbolo horiek kokapenean oinarritzen dira: unitatea norantz doan jakinaraz[ten] dute"; hala, adibide modura, AEBetako armadak 2003an Irak inbaditu zuenean ere ikurrak erabili zituela adierazi du.[28] Azken teoria hori Sergei Kuvikin errusiar beteranoak berretsi zuen, eta lauki batean ""Z" bat, zirkulu batean "Z" bat, izar bat duen "Z" bat edo "Z" bat bakar-bakarrik dituzten sinboloak" erabili direla adierazi zuen Life aldizkariarekin egindako elkarrizketa batean.[24]

Errusiaren eta Ukrainaren arteko mugan dauden ibilgailu errusiarrek "Z" ikurra erakutsi zuten Errusiaren eta Ukrainaren arteko 2021-2022ko krisian, inbasioaren aurreko asteetan.[29] Kharkiveko guduan, bertako biztanleek "Z" ikurrak erabili zituzten ibilgailu errusiarrak identifikatzeko, bai eta, Telegramen, hauek zuten kokapena jarraitzeko.[30]

Gerraren aldeko erabilera propagandistikoa

aldatu
"Z" ikurra, San Jurgiren xingolen koloreekin, #СвоихНеБросаем hashtagdun propagandan erabilitakoa ("#EzDituguGureak Abandonatuko")[16]
Errusiako Defentsa-Ministerioaren propaganda-poster bat, non "V" ikurra ageri den Сила в правде esaldipean ("Gure indarra egian dago").
Errusiaren inbasioaren aldeko afixa Bilbon 2022ko uztailan.

Errusiako Gobernuak gerraren aldeko propaganda-motiv gisa erabili du "Z" ikurra,[3][4][5][6][7][8] bai eta Putinen aldeko zibilek ere, Errusiaren inbasioaren aldeko ikur gisa.[25][31] Sergei Tsiviliov-ek, Kuzbass Oblasteko Gobernadoreak (errusieraz: Кузбасс) oblastaren izena aldatu eta hitz hibrido bat jarri zuen, hizki ziriliko xehearen ordez Z letra latindar larria jarriz (КуZбасс).[32][33] Roscosmoseko Zuzendari Nagusia, Dmitri Rogozin, bere abizena RogoZin modura letreiatzen hasi zen (РогоZин),[7][34] bai eta Errusiak kudeatzen duen Baikonur Kosmodromoko langileei ekipamendua "Z" eta "V" ikurrekin markatzen hastekoko agindu zien.[35] Kremlinaren aldeko Telegrameko kanalek Z letra sartu dute euren izenetan inbasioa hasi zenetik,[36] eta Roskomnadzor telekomunikazioetako-agintari errusiarrak bere Telegrameko kanalaren heldulekua aldatu zuen bere izenean "Z" ikurra erakusteko.[37] Errusiako gobernu-agentziek ere "Z" ikurra sustatu dute mezu eta bideo nazionalistetan VK sare sozialean.[38] Errusiak inbasioarekin bat egiteko kontratatutako soldadu siriarrek ere "Z" ikurra zuten kartelak altxatu zituzten, Errusiako hedabide estatalek igorritako bideoetan animatzen zuten bitartean.[39]

 
Khabarovsk-eko biztanleak, Errusia Batuako Guardia Gaztea barne, "Z" formazioan jarri ziren, Platinum Arenan, hiriko administrazioak eta Errusia Batua alderdiak antolaturiko "#EzDituguGureakAbandonatuko" kanpainaren barruko flashmob batetan.[40]

Errusiako hainbat tokitako agintariek inbasioari laguntzeko flashmobak antolatu dituzte, zeinetan "Z" ikurra nabarmentzen den.[41] Sare sozialetan, "Z" sinboloarekin apaindutako kamiseta beltzak daramatzaten gerraren aldeko aktibista gazteek osatutako flash mob-ak erakusten zituzten, bai eta "Errusiaren alde, Putinen alde!" oihukatzen duten bideo propagandistikoak partekatu dira ere, #СвоихНеБросаем hashtagarekin batera (euskaraz, ez lit.:  #EzDituguGureakAbandonatuko).[42][43] Sare sozialetan egindako bideo batetan, Maria Butina-kEstatuko Dumako kideak– "Z" bat marraztu zuen bere jakan, inbasioari babesa adierazteko, eta beste batzuk berdina egitera ere animatu zituen.[44] Estatuak kontrolatzen duen irrati-kate errusiarrak, RTk, sinboloa duten produktuak saldu ditu indar errusiarrei laguntzeko, askotan San Jurgiren xingolen patroiarekin.[41] Amazon-ek "Z" ikurra zuten produktuak saltzen zituen Erresuma Batuan,[10] baina, martxoaren 8rako, kenduak zituen plataformatik, kritika publikoak eta komunikabideen kontsultak jaso ondoren.[45][46]

Errusiako gerraren aurkako ekintzaileek "Z" sinboloak adierazten dituzten grafitiekin margotuta aurkitu dituzte beren propietateak. Anton Dolin-ek, Errusiako zinema-kritikariak, zeinaren atea sinboloarekin markatu baitzen, "Z" hori 2013ko "World War Z" akziozko eta beldurrezko filmarekin alderatu zuen, eta Errusiako armada zein gerraren aldeko ekintzaileak "zonbifikatu" gisa deskribatu zituen.[47] Polizia-agenteek ere "Z" markak utzi zituzten giza eskubideen defentsarako Memorial erakundearen eraikina bandalizatzen zuten bitartean, Gobernuaren aginduz itxi ondoren.[48] Pussy Riot talde artistikoko kide baten apartamentua ere bandalismoaren objektu izan da, "Z" sinboloarekin.[48][49]

Harrera

aldatu

Kamil Galeev-ek, Akademikoentzako Woodrow Wilson Nazioarteko Zentroa erakundeko kideak, martxoaren 7an adierazi zuenez, "duela egun batzuk asmatutako sinbolo [hau] Errusiako ideologia eta nortasun nazional berriaren sinbolo bihurtu da".[50] Hainbat kritikarik nazien sinbologiaren aldaera gisa deskribatu dute "Z"a;[24][51] batzuek, esbastikarekin alderatuz.[8][52] Hala, zenbait internautek gutxiespen-ezizena jarri diote sinboloari, hala nola, zwastika (euskaraz, ez lit.: ezbastika).[53]

Martxoaren 7an ere, Oleksi Reznikov-ek, Ukrainako Defentsa Ministroak, "Z" ikurraren erabilera gaitzetsi zuen, Sachsenhausengo kontzentrazio-esparruko Z geltokia izeneko gas-ganberaren duen antza adieraziz.[54]

Nazioarteko erreakzioa

aldatu

Estatuak

aldatu

Erakundeak

aldatu

FIGren 2022ko Gimnastika Artistikoko Munduko Kopan parte hartzen ari zen bitartean, Ivan Kuliak gimnasta errusiarrak kamiseta bat zeraman non "Z" ikur bat zeraman zinta itsaskorrarekin itsatsita, Illia Kovtun gimnasta ukrainarrarekin podiumean zegoen bitartean. Kovtunek urrezko domina irabazi zuen eta Kuliak brontzea. Nazioarteko Gimnastika Federazioak (FIG) Kuliaken "jokabide eskandalagarria" salatu zuen, eta Kuliaken aurkako "diziplina-prozedura" Gimnastikaren Etika Fundazioari eskatuko ziola adierazi zuen. Martxoaren 7an, FIGak gimnasta errusiarrei eta bielorrusiarrei euren lehiaketetan parte hartzea debekatu zien.[55][56]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Dean, Jeff. (2022-03-09). «The letter Z is becoming a symbol of Russia's war in Ukraine. But what does it mean?» NPR (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  2. a b (Ingelesez) «Here's what those mysterious white 'Z' markings on Russian military equipment may mean» Task & Purpose 2022-02-23 (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  3. a b (Ingelesez) «How 'Z' Fits Into the History of Russian Propaganda Efforts» Time (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  4. a b (Ingelesez) «How the letter ‘Z’ became a powerful Russian propaganda tool - National | Globalnews.ca» Global News (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  5. a b (Ingelesez) Ahmadi, Ali Abbas. (2022-03-08). «The meaning of 'Z': Putin's propaganda campaign to garner support for Russia's brutal invasion» https://english.alaraby.co.uk/ (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  6. a b (Ingelesez) «What do Russians see and hear about the war in Ukraine?» www.cbsnews.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  7. a b c (Ingelesez) «The Nazi-inspired symbol used by Russia in war against Ukraine finds way to downtown Murmansk» The Independent Barents Observer (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  8. a b c (Ingelesez) «World War ‘Z’: What’s the meaning behind Russian propaganda symbol?» The Independent 2022-03-12 (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  9. a b «Písmeno “Z” chce policie posuzovat jako svastiku –» neovlivni.cz (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  10. a b c d (Ingelesez) Prague, Maxim Tucker | Tim Gosling. Amazon sells clothes with Russian military Z symbol. ISSN 0140-0460. (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  11. a b (Errusieraz) «Как достать соседей Страны Центральной Азии стараются почти не афишировать свое отношение к конфликту между Россией и Украиной. Но молчать с каждым днем все сложнее» Новая газета 1646755440000 (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  12. a b (Errusieraz) tengrinews.kz. (2022-03-05). «Автомобили с буквой Z замечены в Уральске и Шымкенте» Главные новости Казахстана - Tengrinews.kz (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  13. a b (Errusieraz) tengrinews.kz. (2022-03-01). «Авто с наклейкой Z: водителя оштрафовали в Нур-Султане» Главные новости Казахстана - Tengrinews.kz (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  14. a b «Українські військові показали, як ворог маркує свою техніку - ZAXID.NET» web.archive.org 2022-03-01 (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  15. (Ingelesez) Muraviev, Alexey D.. «How the Russian military remade itself into a modern, efficient and deadly fighting machine» The Conversation (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  16. a b (Ingelesez) MacFarquhar, Neil. (2022-03-07). «The letter ‘Z’ has become a symbol for Russians who support the invasion of Ukraine.» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  17. (Ingelesez) Danner, Matt Stieb, Chas. (2022-03-08). «How the Letter Z Became a Pro-War Symbol in Russia» Intelligencer (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  18. (Ingelesez) Dougall, David Mac. (2022-03-08). «What do we know about the Russian pro-war Z symbol?» euronews (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  19. (Errusieraz) «В Минобороны РФ раскрыли смысл латинских букв на российской военной технике - Газета.Ru | Новости» Газета.Ru (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  20. «Explained: What Does The "Z" Symbol On Russian Military Vehicles Mean» NDTV.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  21. (Ingelesez) «How the letter Z became a symbol for pro-war Russians» Fortune (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  22. (Ingelesez) «What the Z means on Russian tanks, and why it has become a symbol of war» inews.co.uk 2022-03-08 (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  23. (Ingelesez) «Russia-Ukraine: What Russia's Z and V war symbols mean - and why Russian gymnast Ivan Kuliak wore the Z symbol» www.scotsman.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  24. a b c (Ingelesez) «Ukraine war: Why has 'Z' become a Russian pro-war symbol?» BBC News 2022-03-07 (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  25. a b (Ingelesez) Teh, Cheryl. «Decoding the 'Z' — the mysterious Russian military symbol that's been co-opted by Russia's nationalist movement» Insider (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  26. (Italieraz) «La "Z" diventata simbolo dell'invasione russa» Il Post 2022-03-07 (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  27. (Ingelesez) «Russian tanks: What do the ‘Z’ and other emblems on military vehicles mean» The Independent 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  28. (Ingelesez) «Theories about the mysterious 'Z' on Russian tanks in Ukraine» AS.com 2022-02-28 (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  29. (Ukraineraz) Dialog.ua. «На кордоні з Україною помітили російську військову техніку з незвичайним маркуванням» Диалог.UA (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  30. (Ingelesez) «Why Kharkiv, a city known for its poets, has become a key battleground in Ukraine» Washington Post ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  31. (Ingelesez) Kilner, James. (2022-03-07). «Russia's terminally ill children line up in letter 'Z' symbol to show Kremlin support» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  32. (Ingelesez) McDermott, Stephen. «How the letter 'Z' became a symbol of support for Russia's invasion of Ukraine» TheJournal.ie (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  33. «Why Z is for Putin» The Economist ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  34. (Italieraz) «Una «Z» sulla porta di casa vuol dire fine della vita in Russia» il manifesto 2022-03-07 (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  35. (Ingelesez) Trevithick, Joseph. «Russia Adorns Its Space Center's Soyuz Rocket Transporter With Ukraine Invasion Markings» The Drive (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  36. (Ingelesez) Ling, Justin. «Russia Launches Social Media Offensive Alongside Missiles» Foreign Policy (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  37. (Ingelesez) «Why has ‘Z’ been embraced by supporters of Russia’s Ukraine war?» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  38. (Ingelesez) «Russia’s information war: painful truths vs. comfortable lies» Bulletin of the Atomic Scientists 2022-03-09 (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  39. (Ingelesez) MacDiarmid, Campbell. (2022-03-11). «Syrian fighters wield 'Z' signs as Russia sends foreign fighters to front line» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  40. «Новости» web.archive.org 2022-03-16 (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  41. a b (Ingelesez) «Why has the letter Z become the symbol of war for Russia?» the Guardian 2022-03-07 (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  42. CNN, Eliza Mackintosh. «Why Russians are using a 'Z' symbol to support the war in Ukraine» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  43. (Ingelesez) Davis, Barney. (2022-03-11). «Why has Z become a symbol of Russian aggression and what does it mean?» www.standard.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  44. (Ingelesez) «Controlling the narrative: Russia tightens grip on media amid war» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  45. (Ingelesez) «Amazon hastily stops selling T-shirt with pro-Russian invasion 'Z' symbol on them» inews.co.uk 2022-03-08 (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  46. (Ingelesez) France, Anthony. (2022-03-08). «Amazon slammed for flogging T-Shirts with pro-Russian Z symbol» www.standard.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  47. (Ingelesez) Luxmoore, Evan Gershkovich and Matthew. (2022-03-08). «How the Letter Z Became a Russian Pro-War Symbol» Wall Street Journal ISSN 0099-9660. (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  48. a b (Ingelesez) Nast, Condé. (2022-03-07). «“Z” Is the Symbol of the New Russian Politics of Aggression» The New Yorker (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  49. «Russian pro-war symbol 'Z' sprayed onto Pussy Riot member's door» The Art Newspaper - International art news and events 2022-03-08 (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  50. (Ingelesez) «A Russian gymnast wore a ‘Z’ when standing by a Ukrainian champ. In Russia, it symbolizes support for the invasion.» Washington Post ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  51. (Ingelesez) Nadeau, Barbie Latza. (2022-03-07). «Putin’s World War Z Has Created a New Swastika» The Daily Beast (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  52. (Ingelesez) Quetteville, Harry de. (2022-03-07). «How Russia’s ‘Z’ symbol could become the next swastika» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  53. (Ingelesez) «Why Is The Letter 'Z' On All Those Russian Tanks?» HuffPost 2022-03-10 (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  54. (Ingelesez) «Russia uses Nazi signs on its vehicles - Reznikov» Interfax-Ukraine (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  55. (Ingelesez) «Russian gymnast with ‘Z’ symbol on podium next to Ukrainian faces long ban» the Guardian 2022-03-07 (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  56. (Ingelesez) «Russian gymnast faces disciplinary action after showing Z symbol» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu