Xabier Zubiri
Xabier Zubiri Apalategi —nazioartean Xavier Zubiri izen-deiturez ezagunagoa— (Donostia, 1898ko abenduaren 4a - Madril, 1983ko irailaren 21a) zientzialari eta filosofoa izan zen. Madrilen Teologia, Friburgo eta Berlinen Filosofia, eta Parisen Fisika ikasi zituen, besteak beste. Zubiriren lanak oihartzun handia izan zuen, Europan ez ezik Amerikan ere. Ignacio Ellakuria teologo eta jesuita ikasle izan zuen.
Xabier Zubiri | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Donostia, 1898ko abenduaren 4a | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Heriotza | Madril, 1983ko irailaren 21a (84 urte) | ||
Hobiratze lekua | Madrilgo hilerri zibila | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Carmen Castro (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Madrilgo Unibertsitatea | ||
Doktorego ikaslea(k) | José Gaos (en) Julián Marías | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | filosofoa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea | ||
Lantokia(k) | Bartzelona eta Madril | ||
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Complutense Unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Enrike Zubiri Manezaundi euskal idazlearen iloba propioa zen, honen anairik gazteena Xabier Zubiriren aita baitzen.[1]
Bizitza
aldatuDonostian batxilergoa egin ondoren, Teologian doktore egin zen Erroman (1920) eta Filosofian Madrilen (1921). 1921ean apaiz bilakatu baina 1935ean sekularizatu zen. 1926an Madrilgo Unibertsitatean katedra lorturik, Filosofiaren Historia irakatsi zuen 1936 arte; Espainiako Gerra Zibilaren ondoren Bartzelonan izan zen irakasle (1940-1942). Unibertsitatea utzi eta filosofiako ikastaro pribatuak eman zituen.
Zubiriren prestakuntza hainbat unibertsitatetan moldatu zen: Madril, Lovaina, Erroma, Friburgo, Munich, Berlin, Paris. Filosofiaz gainera Fisika, Matematika, Biologia, Sortaldeko hizkuntzak eta Antzinaroko historia ere landu zituen. Bere garaiko irakasle entzutetsu anitzen eragina izan zuen: Ortega y Gasset, Husserl, Heidegger, Schrödinger, Louis de Broglie, La Vallée-Poussin, Benveniste eta abar.
Apaiz ordenatu zen, baina bere eskariz laiko izaera berreskuratu zuen. Filosofiaren historia, teologia, antzinako historia eta zientzia izan ziren Zubiriren pentsamenduaren abiaburuak, eta bere helburua (errealitatean errotzea). Egiteko horretan, filosofia, zientzia eta erlijioa uztartzen zituen. Betiere, metafisika da Zubiriren sistemaren funtsa, psikologia, historia edo zientzia positiboak gainditzen baititu hark. Zubiriren oinarrizko kontzeptua loturarena da (religación); gizakia errealitatean jarria da, eta ez du inoiz Jainkoa gauzen artean aurkitzen, harengan dagoelako, harengandik datorrelako, hura baita gauza guztien funtsa; lotura hori, beraz, gizakiaren existentziaren baldintza da.
1940-1980 aldian Espainiako filosofo gailentzat hartua izan zen.
Idazlan nagusiak
aldatu- Ensayo de una teoría fenomenológica del juicio (1923), doktore tesia.
- Naturaleza, Historia, Dios (1942).
- Naturaleza, Historia, Dios (1944).
- Sobre la esencia (1962).
- El hombre, realidad personal (1963).
- El origen del hombre (1964).
- Notas sobre la inteligencia humana (1966).
- La dimensión histórica del ser humano (1973).
- El hombre y su cuerpo (1974).
- El problema teologal del hombre (1975).
- El concepto descriptivo del tiempo (1976).
- Respectividad de lo real (1979).
- Inteligencia sentiente: inteligencia y realidad (1980).
- Prólogo a la traducción norteamericana de Naturaleza, Historia, Dios (1981).
- Inteligencia sentiente: inteligencia y logos (1982).
- Reflexiones teológicas sobre la eucaristía (1981).
- Inteligencia sentiente: inteligencia y razón (1983).
- ¿Qué es investigar? (1983).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Fundación Xavier Zubiri (Madril)
- (Ingelesez) Xavier Zubiri Foundation (Ipar Amerika)