Ireki menu nagusia

Émile Benveniste (bɛnvənist; Alepo, 1902 maiatzaren 27aParis, 1976ko urriaren 3a) frantses hizkuntzalaria izan zen.

Émile Benveniste
Bizitza
Jaiotza Alepo1902ko maiatzaren 27a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1976ko urriaren 3a (74 urte)
Hezkuntza
Heziketa Parisko Unibertsitatea
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Antoine Meillet
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria, soziolinguista eta katedraduna
Lantokia(k) Paris
Enplegatzailea(k) École pratique des hautes études Itzuli
Collège de France  (1937 -  1972)
Jasotako sariak
Kidetza Académie des Inscriptions et Belles-Lettres Itzuli
Linzeen Akademia
Société de Linguistique de Paris Itzuli

Hizkuntza indoeuroparraren gramatika konparatuaren alorrean nabarmendu zen. 1929tik aurrera École des Hautes Études delakoan irakasle izan zen eta 1937az gero Collège de France ikastetxean. Lexikologia ikuspuntu estrukturala erabiliz aztertu du. Zenbait lan: Essai de grammaire sogdiane, Gauthiotekin batera (1929); Les infinits avestiques (1935); Noms d’agent et noms d’actions en indo-européen (1948); Vocabulaire des institutions indoeuropéenes (1969).

Benvenistek hizkuntzalaritzan egin dituen ekarpen garrantzitsuenak Problèmes de linguistique générale (1966, 1974) lanean bildu dira. Saussureren zeinuaren teoria berritu zuen, mintzatzailearen eta bere diskurtsoaren arteko harremanak aztertuz sintaxia aberastu zuen, eta hipotesi teoriko garrantzitsuak proposatu zituen semiologian.

ErreferentziakAldatu