Utrechteko Unibertsitatea

Herbehereetako unibertsitate zaharrena

Utrechteko Unibertsitatea (UU; nederlanderaz: Universiteit Utrecht, ofizialki Rijksuniversiteit Utrecht) Utrecht, Herbehereetan dagoen unibertsitate publiko ospetsua da. Herbehereetako unibertsitaterik zaharrenetakoa eta handienetakoa da, eta Europako ospetsuenetako bat. XX. mendeko laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdera arte, Utrechteko Errege Unibertsitatea (Rijksuniversiteit Utrecht, RUU) deitu zitzaion. "Sol Iustitiae Illustra Nos" da bere leloa, hau da, "Zuzenbideko Eguzkia, argi gaitzazu. "

Utrechteko Unibertsitatea
Datuak
Izen ofiziala
Universiteit Utrecht eta Rijksuniversiteit Utrecht
Motaikerketa-unibertsitate publikoa
HerrialdeaHerbehereak
Jarduera
KidetzaUtrecht Network (en) Itzuli, Association of Universities in the Netherlands (en) Itzuli, Stichting Academisch Erfgoed (en) Itzuli, iRODS Consortium (en) Itzuli, European University Association (en) Itzuli, arXiv (en) Itzuli, Lliga d'Universitats d'Investigació Europees, ORCID, Coalition for Advancing Research Assessment (en) Itzuli eta European Open Science Cloud Association (en) Itzuli
Honen parteELIXIR-NL (en) Itzuli
Enplegatuak6.700
Agintea
Egoitza nagusi
Osatuta
Zeren jabe
Historia
Sorrera1636
Sortzailea
webgune ofiziala
Twitter: uniutrecht Mastodon: utrechtuniversity@akademienl.social Edit the value on Wikidata

Shanghaiko Jiao Tong Unibertsitateak egindako munduko unibertsitate onenen sailkapen akademikoaren arabera, Utrechteko Unibertsitatea munduko 52.a da eta hamaikagarren tokia du Europan.

1636ko martxoaren 26an sortua, Utrechteko Unibertsitateak 2020rako 31.801 ikasle hartzen ditu eta 7.191 pertsona enplegatzen ditu. 2004an, 525 doktoretza eman ziren eta 6.948 artikulu argitaratu ziren. 2018ko aurrekontua 857 milioi eurokoa izan zen.

Pertsonalitateak aldatu

Izen handiko pertsonalitateak izan dira unibertsitate honen ikasleak zein irakasleak. Hona hemen batzuk.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu