Leonor Trastamarakoa
Leonor Trastamarakoa[1] edo Leonor Gaztelakoa (1363 inguru - 1416ko otsailaren 27a edo martxoaren 5a[2]) Gaztelako infanta eta Nafarroako erregina ezkontidea zen.
Leonor Trastamarakoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Aragoiko Erresuma, c. 1363 | ||
Herrialdea | Gaztelako Koroa | ||
Heriotza | Erriberri, 1416ko otsailaren 27 edo martxoaren 5a (55/56 urte) | ||
Hobiratze lekua | Iruñeko katedrala | ||
Familia | |||
Aita | Henrike II.a Gaztelakoa | ||
Ama | Juana Manuel | ||
Ezkontidea(k) | Karlos III.a Nafarroako erregea (1375 (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | |||
Leinua | Trastamara leinua | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | erregina | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
- Artikulu hau Henrike II.a Gaztelakoaren alabari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Leonor Gaztelakoa».
Aita Henrike II.a Gaztelakoa eta ama Juana Manuel Gaztelakoa zituen.
1375eko maiatzaren 27an, Karlos III.a ezkondu zuen. 1388ko otsailean banatu eta Leonorrek Gaztelara itzuli zen. Gaztelako Gortean Henrike III.a Gaztelakoaren alde egin zuen, hau adingabea zirenean. Adin nagusi bihurtu bezain pronto, hain zen gogorrak Leonorrek sortutako eztabaidak non Iruñera bidali baitzioten 1395eko martxoan. Ordutik, Karlos III.arekin harreman onak izan eta zortzi seme-alabak izan zituzten:
- Blanka (1385/91 – 1441) Joanes II.aren emaztea.
- Elisabet, (1395 – 1435) 1419an Joanes IV.a Armagnacekoa ezkondu zuena.
- Beatrix, (1392 – 1407ko abenduaren 14) Jacques II.a La Marcheko kondea ezkondu zuena.
- Joana, (1382 – 1413), Luis Beaumondarra ezkondu zuena eta lehendabiziko Leringo kondesa.
- Maria, (1388 – 1425)
- Margarita, (1390 – 1403)
- Karlos, (1397ko abuztuaren 15 – 1402ko abuztuaren 12)
- Luis, (1402ko apirila - 1402ko urria)