Ireki menu nagusia

BizitzaAldatu

Eduardo IV.aren semea izan zen. 1483ko apirilaren 9an, aita hil zelarik, Ingalaterrako errege bihurtu zen. Artean 12 urte besterik ez zuenez gero, osaba Rikardo, Gloucesterko dukearen babespean gelditu zen. Rikardo Gloucesterkoak, ordea, errege izateko irrika zuen, eta bai Eduardo, bai honen anaia Rikardo Shrewsburykoa (9 urtekoa), sasikotzat jo eta Londresko dorrean preso sarrarazi zituen[1]. Harrezkero, bi anaiak ez ziren gehiago jendaurrean agertu, eta 1483ko udan hil zituztela uste da[2].

Gaur egun arte, Rikardo III.a heriotz horien errudun jo izan da. Thomas Moreren arabera, James Tyrellek hil zituen bi umeak erregearen aginduz. Bertsio honetan oinarritu zen William Shakespeare Richard III antzerki lana (1592) idazteko. Hala ere, Rikardo III.aren ardurari eta gertaera horiei buruzko eztabaida bizia dago[2].

ErreferentziakAldatu

  1. Juan Antonio CASTRO JIMENEZ: Eduardo V, Rey de Inglaterra (1470-1483) Mcnbiografias.com
  2. a b Julio MARTÍN ALARCÓN: Niegan la prueba que podría exculpar a Ricardo III de los crímenes de la Torre de Londres Laaventuradelahistoria.es

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eduardo V.a Ingalaterrakoa  


Aurrekoa
Eduardo IV.a Ingalaterrakoa
Ingalaterrako erregea
1483ko apirilaren 9a1483
Ondorengoa
Rikardo III.a Ingalaterrakoa