Rikardo II.a Ingalaterrakoa

Rikardo II.a Bordelekoa[1] (Bordele, Akitaniako dukerria, 1367ko urtarrilaren 6a – Pontefract gaztelua, Mendebaldeko Yorkshire, Ingalaterra, 1400ko otsailaren 14a) Ingalaterrako erregea izan zen 1377 eta 1399 bitartean.

Rikardo II.a Ingalaterrakoa

Ingalaterrako monarka

1377ko ekainaren 21a - 1399ko irailaren 30a
Eduardo III.a Ingalaterrakoa - Henrike IV.a Ingalaterrakoa
Irlandako jauna

1377ko ekainaren 21a - 1399ko irailaren 30a
Bizitza
JaiotzaBordele1367ko urtarrilaren 6a
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
HeriotzaPontefract Castle (en) Itzuli1400ko otsailaren 14a (egutegi gregorianoa) (33 urte)
Hobiratze lekuaWestminster abadia
Heriotza moduagiza hilketa: malnutrizioa
Familia
AitaEduardo
AmaJoan of Kent
Ezkontidea(k)Ana Luxenburgokoa  (1382ko urtarrilaren 20a -  1394ko ekainaren 7a)
Isabella of Valois (en) Itzuli  (1396ko urriaren 31, 1396ko azaroaren 4a -  1400)
Haurrideak
LeinuaPlantagenet
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Jasotako sariak

Find a Grave: 1958 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Eduardo, Printze Beltzaren semea zen, eta Eduardo III.a aitonaren lekua hartu zuen. Joanes Gantekoa osaba eta Lancasterko dukea izan zuen erregeorde adin nagusira heldu arte. Ehun Urteko Gerra garaia zen eta 1381ean laborariak matxinatu ziren erregearen aurka, Wat Tyler buru zutela, herriari ezarri zitzaizkioen gehiegizko zergak zirela eta. Haserre hura bera, erlijio kutsuaz oraingoan, adierazi zuten Lollardoek, John Wyclifen jarraitzaileek, garai bertsuan. Rikardo II.a nobleen eta Parlamentuaren aurka borrokatu zen eta absolutismoa ezartzen saiatu zen.

Kanpo arazoetan, hurbiltze ahaleginak egin zituen Frantziako koroaren aurrean. Aginpide gehiegikeria izan zuen azkenean oztopo nagusia eta nobleak aurka matxinatu eta Henrike Lancasterkoa (Henrike IV.a) ezarri zuten errege. Pontefract-eko gazteluan hil zen, preso zegoela, ziur asko pozoitua.

William Shakespearek errege honi buruzko drama bat idatzi zuen (Richard II, 1595-1596).

Ezkontza eta seme-alabak

aldatu

Bitan ezkondu zen: Ana Bohemiakoa eta Elisabet Valoiskoarekin.

Erreferentziak

aldatu


Aurrekoa
Eduardo III.a Ingalaterrakoa
Ingalaterrako erregea
13771399
Ondorengoa
Henrike IV.a Ingalaterrakoa


Aurrekoa
Eduardo, Printze Beltza
Akitaniako dukea
13761390
Ondorengoa
Joanes Gantekoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rikardo II.a Ingalaterrakoa  
  Artikulu hau Erresuma Batuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.