Galzoriko espezie

IUCN erakundearen Zerrenda Gorriko kategoria bat (galtzeko arrisku handia duen espeziea)

Galzoriko espeziea iraungitzeko arriskuan dauden espezieen artean sailkatutako espezie bat da. Populazio basatien kontserbazio egoerari dagokionez, galzorikoa (sigla: EN, ingelesezko endangered hitzetik) da egoera larrietan bigarrena, Nazio Batuen Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundeak (IUCN) egiten duen Zerrenda Gorriaren arabera; larriena, berriz, galzori larrikoa (CR) da.

Iberiar katamotza (Lynx pardinus), galzoriko espezie bat.
IUCNren Zerrenda Gorrian animalien egoera neurtzen da. Arriskuan dauden animaliak hiru mailatan sailkatzen dira.

2012an, IUCNren Zerrenda Gorrian 3079 animalia eta 2655 landare espezie ageri ziren galzorian (EN), mundu osoan.[1] 1998ko zifrak, berriz, 1102 eta 1197 izan ziren, hurrenez hurren.

Herrialde askotan, kontserbazioaren mende bizi diren espezieak babesteko legeak dituzte: adibidez, ehiza debekatzen dute, lurzoruaren garapena murrizten dute edo natura erreserbak sortzen dituzte.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu