Ultzama (ibaia)

Ultzama ibaia» orritik birbideratua)
Artikulu hau Ultzama ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ultzama (argipena)».

Ultzama Nafarroa Garaiko iparraldeko ibai bat da. Ultzama udalerriarekin batera Ultzamaldea eskualdeari izen ematen dio.

Ultzama (ibaia)
Villava chap Trinité.jpg
Geografia
Koordenatuak43°02′54″N 1°35′41″W / 43.04839°N 1.594706°W / 43.04839; -1.59470643°02′54″N 1°35′41″W / 43.04839°N 1.594706°W / 43.04839; -1.594706
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Hidrografia
Arro hidrografikoaEbro ibaiaren arroa
BokaleaArga

IbilbideaAldatu

Belate mendatearen inguruan jaiotzen da, eta Arañoz mendia inguratzeko hartzen duen bihurguneaz beste, ibilguak hegoaldeko noranzkoa du.

Arratitzeko Bentatatik iragan ondoren, Ultzamaldea igarotzen duenean, Arraitz-Orkin, Alkotz, Iraizotz, Zenotz eta Gerendiain kontzejuak zeharkatzen ditu.

Handik gutxira Arkil errekaren emaria jasotzen du. Ondoren Odieta ibarrean sartu eta Latasa (bertan Beroa amildegiko errekaren emaria jasotzen du), Erripa, Ziaurritz eta Ostitz kontzejuak igarotzen ditu, azken kontzeju honetara iritsi aurretik Anue ibarretik datorren Mediano errekaren emaria jasotzen du.

Olaibar udalerriko lursailetan sartu eta Beraitz, Enderitz eta Olabe kontzejuak igarotzen ditu. Ezkabarte udalerriko lursailetan sartu eta Sorauren, Orikain eta Arre kontzejuak igarotzen ditu.

Eta azkenean, Iruñerrian sartuz Atarrabia udalerrira iritsi eta bere urak Arga ibaian isurtzen ditu.

Argaren Ibai Parkean Atarrabiatik SoraurenerainoAldatu

Iruñerritik pasatzen den Arga ibaiaren ibilbidean Iruñerriko Mankomunitateak 12 kilometro inguruko natur pasealekua antolatu zuen Argaren Ibai Parkean.[1] Atarrabiako San Andres Errotan gora bi adarretan banatzen da bidea, Arga ibaiarekin Uharte eta Zabaldikara doa eta Ultzama ibaiarekin Arre eta Soraureneraino. Guztira milioi bat metro koadro hartzen ditu parkeak. Ibaiko landarediaz gain beste elementu asko ikus daitezke ibilbidean: zubi historikoak, presak, errotak, zaldainak, lorategiak, parkeak, ontziralekuak, askaldegiak, arrantza lekuak, haztegiak, baratzeak, zaldiak eta behiak belar-soroetan, iturriak, pilotaleku bat, bai eta Ingurumen Heziketarako Museo bat ere. Atarrabian aipagarriak dira zubia eta San Andres errota, Arga eta Ultzama ibaiek bat egiten duten tokian dagoena.

EraikinakAldatu

Ondorengo eraikin hauek Ultzama ibaiaren ibilbidean daude:

Argazki galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. «Argaren Ibai Parkea» www.turismo.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-08-27).

Kanpo estekakAldatu