Arre

Ezkabarteko kontzejua, Nafarroa Garaian
Arre (Nafarroa)» orritik birbideratua)
Artikulu hau Ezkabarteko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arre (argipena)».

Arre[1][a] Ezkabarte ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 6,0 kilometrora. 2020 urtean 1071 biztanle zituen.

Arre
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko ikuspegia zubi zaharretik


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIbarrak (Iruñerria)
UdalerriaEzkabarte
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Arre
Posta kodea31194
Herritarraarretar
Geografia
Koordenatuak42°50′31″N 1°36′45″W / 42.8419538°N 1.6124387°W / 42.8419538; -1.6124387
Azalera2,31 km²
Garaiera441 metro
Distantzia6,0 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria1.071 (2020)

Bertako biztanleak arretarrak dira.


Baionatik   Donejakue bidea
Baztango bidea
Donejakuera
Sorauren
(4,3 km)
   Arre    Atarrabia
(2,0 km)


Arre toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Arre (1266)
  • Arre (1274)
  • Arre (1311)
  • Arre (1366)
  • Arre (1456)
  • Arre (1534)
  • Arre (1638)
  • Villarrea (1802)
  • Arre (1829)
  • Arre (1988)
  • Arre (2009)

Ezaugarriak

aldatu

Armarria

aldatu

Arreko armarria Ezkabarteko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]

« Armarri erdibituta: lehen hondo urdin batez eta aurrean urrezko arrano batez osatuta dago eta bigarren hondo hori batez eta aurrean lehoi gorri batez. »

Geografia

aldatu

Arre Ezkabarte ibarrean dago, Iruñeko merindadean.

Ingurune naturala eta kokapena

aldatu

Ezkabarte udalerria Iruñeko saihesbideak (PA-30) eta N-121-A errepide nagusiak zeharkatzen dute, baita Aitzoainekin lotzen den tokiko errepide batek ere. Udalerriaren erliebea Ultzama ibaiaren ibarrak definitzen du ekialdean, eta Pirinioaurreko lur-eremu menditsu batek gainerako lurraldean. Hegoaldean, gainera, Ezkaba mendia nabarmentzen da (895 metro), Iruñearekiko eta haren metropoli-eremuarekiko hegoaldeko muga egiten duena.

Klima eta landaredia

aldatu

Ezkabartek klima atlantiarra dauka, urteko batez besteko balioek erakusten duten moduan. Urteroko prezipitazioak 1.000mm eta 1.400mm bitartekoak dira, eta tenperaturak 10 eta 13 gradu artekoak. Egun euritsuak 120 inguru izaten dira. Euria urte osoan zehar egiten badu ere, uda garaian hilabete bateko lehortea izan ohi da.

Prezipitazio ugariek eraginda, landaredia eta basoak ugariak dira. Basa pinuak, pagoak eta beste hainbat zuhaitz espezie daude ibarreko basoetan.

Estazio meteorologikoa

aldatu

Ezkabarten ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Txulapain pareko udalerrian, estazio bat dagoen Beltzuntze kontzejuan, itsasoaren mailatik 530 metrora, Nafarroako Gobernuak 1988an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]

      Datu klimatikoak (Beltzuntze, 1988-2022)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 20.0 25.0 28.0 33.3 39.5 40.3 40.5 37.0 30.0 22.0 17.1 40.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.5 10.0 13.3 16.3 20.0 25.3 27.6 27.8 23.9 19.1 12.1 8.9 17.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.2 6.0 8.6 11.3 14.4 18.9 21.1 21.3 18.1 14.4 8.7 5.6 12.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.9 2.0 3.8 6.2 8.8 12.6 14.7 14.8 12.3 9.6 5.3 2.3 7.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -8.0 -8.0 -9.0 -1.8 -1.0 2.0 7.0 8.0 4.0 -2.0 -7.0 -10.0 -10.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 113.4 100.1 95.5 106.3 74.5 63.0 34.7 35.8 57.1 80.4 134.8 112.6 1008.3
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 75.0 49.0 57.5 63.0 44.0 63.0 45.0 84.0 72.0 63.0 80.5 122.0 122.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13.8 12.8 12.3 14.9 12.4 8.7 6.6 6.3 8.7 11.8 16.0 13.9 138.0
Elur egunak (≥ 1 mm) 0.1 0.2 0.4 0.4 0.4 0.2 0.3 0.2 0.0 0.0 0.1 0.1 2.2
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia

aldatu

Antzinaroa

aldatu

Bere lurraldean erromatar garaiko hiru inskripzio aurkitu ziren. Hiruetako bi brontzezko laminak ziren, "tabula patronatus" esaten zaien motakoak, hau da, bertan abegirako kontratua duten taulak dira. Basurde forma duena ( CIL II 2958, 1051 or.) 57. urtekoa da eta bestea (CIL II 2960 (1051 or) 185. urtekoa. Hirugarren inskripzioa 119. urtekoa da, eta magistratu batek idatzia. Hiru lamina horiek non dauden ezezaguna da, hala ere, latinezko inskripzioak biltzen dituen “Corpus Inscriptionum Latinarum” katalogoan jasota daude[6].

Erdi Aroa

aldatu

Antzinako jaberik gabeko jaurerria, Antso VII.a Indartsuak Bidaurreko Jan y Gil-i emandakoa (1218), Orreagako Santa Mariarena izan zen gero, Karlos III.ari eman ziona (1406) Luzaide-ren truke. Urte berean Nicolas Blanc-ek enkante publiko batean hartu zuen 2000 libra ordainduta. 1427an herriko errentak Joan Ezpeleta-k hartzen zituen; errenta horiek garizko 10 kahizetan ziren, garagarrezko horrenbeste eta 62 soldata. San Juan de Jerusaleneko Abegitsuek landak eskuratu zituzten (1272). Kontzejuak herriko eliza baztertu zuen (1297) Orreagako Santa Mariaren alde. XV. mendean, jada, erromesentzako ospitalea bazegoen.

Aro Modernoa eta Garaikidea

aldatu

Erregeak, 1665ean, behe eta erdi-jurisdikzioa eman zion José Antonio Camargori, Antsoaineko jauregien jabea, Arre bera, Ezpeleta, Orikain eta Zilegieta, 6000 dukerrien truke; jaurerri gisa mantendu zen jurisdikzio mota hori k XIX. mendearen lehenengo herenean kendu zen arte. Hau guztiarekin, 1802an jurisdikzio zibila eta ekonomikoaz gozatzen zuen, haraneko diputatuak eta herriaren bidez hautatutako agintariek jarduten zutelarik (jaurerrietan ohikoa zenaren aurka, bere autoritateak jaunaren bidez hautatuak zirelarik), bitartean Villarreako kondeak –herria izen honekin ere ezagutzen zen- jurisdikzio kriminala hartzen zuen eta, beraz, alkatea izentzen zen. Oraindik erromesentzako ospitalea mantentzen zuen, bere elizarekin, kapilauarekin, abegitsuarekin eta demandantearekin.

Demografia

aldatu

2020 urteko erroldaren arabera 1071 biztanle zituen Arrek.[7]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022
669 696 760 781 822 904 934 966 993 1006 1019 1012 1036 1081 1078 1079 1076 1078 1080 1090 1084 1081 1075
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Garraioa

aldatu

Kontzeju honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren line bat da:

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu
Ikus, gainera: «olaibarrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Ezkabarteko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[8]

Koldo Zuazok, 2010ean, Ezkabarte ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[9]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da Olaibarreraz. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Goñerriko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Ezkabarte eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, euskarak eskubide batzuk ditu. 2010ko erroldaren arabera, herritarren %12,35k zekien euskaraz hitz egiten eta 2018n % 16,70k.

  • Trinitatearen jaiak, ekainaren hirugarren asteburuan

Ondasun nabarmenak

aldatu

Arretar ospetsuak

aldatu

Irudiak

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. /áre/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza lehengo silaban

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Arre - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Gares» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Beltzuntzeko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  6. Mezquíriz, María Ángeles. (2011). «Catálogo de bronces romanos recuperados en el territorio de Navarra» Trabajos de arqueología Navarra (23): 21–118. ISSN 0211-5174. (Noiz kontsultatua: 2023-09-13).
  7. «Arre» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  8. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  9. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu