Iraizotz
Iraizotz[1] Ultzamako kontzejua da. 2020 hasieran 274 biztanle zituen.[2]
Iraizotz | |
---|---|
![]() | |
![]() Iraizozko herrigunea. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Ultzama |
Administrazioa | |
Posta kodea | 31797 |
Herritarra | iraizoztar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°59′35″N 1°40′25″W / 42.99306°N 1.67361°W |
Demografia |


Geografia aldatu
Iraizotz Ultzama bailarako 14 herrietako bat da. Iruñetik 22 bat kilometrora dago. Herri txikia da, kale nagusi batekoa, eta etxe eder askoz osatua. Herri inguruan zelai berdeak eta basoak daude.
Biztanleria aldatu
1960 | 1970 | 1981 | 1990 | 2000 | 2010 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|
218 | 201 | 193 | 214 | 223 | 251 | 274 |
Jaiak eta ospakizunak aldatu
Iraizozko jaiak irailaren 14an izaten dira, Santa Krutzetan; lau egun izaten dira eta normalean 14tik hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dira. Aipatzekoa da ere ekainaren lehenengo larunbatean egiten den erromeria, Arañozko Santa Luziara. Herriko jendea baselizara igotzen da eta han gazteek eta helduek bazkaltzen dute; arratsalde-gau partean dantzaldia izaten da Iraizozko plazan eguna amaitzeko.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Espainieraz Iráizoz.
- ↑ a b Evolución de la población de los municipios y concejos desde 1981, con su legislación asociada. administracionelectronica.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-1-7).
- ↑ Arozamena Ayala, Ainhoa; Asiron Suarez, Joseba. Iraizotz. Auñamendi Eusko Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-1-7).
Kanpo estekak aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Ultzama | ||
---|---|---|
Alkotz | Arraitz-Orkin | Auza | Eltso | Eltzaburu | Gerendiain | Gorrontz-Olano | Ilarregi | Iraizotz | Larraintzar | Lizaso | Suarbe | Urritzola-Galain | Zenotz |